Etika eta Moralaren Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,03 KB
Oinarrizko Kontzeptuak
ETIKA
Grezierako ethos hitzetik dator, “izaera”. Disziplina filosofiko bat da, moralak planteatzen dizkigun arazoen inguruko hausnarketa filosofikoa, geure buruari gure jokabideei buruz galdetzea dena.
MORALA
Latinezko mos, moris hitzetik dator, “ohitura” edo “bizitzeko modu” esan nahi du. Arau, balio eta ohitura multzo bat da, gizarte jakin batean egoera, gertakizun edo jokabide bat ontzat hartzen den ala ez zehazten duena.
INMORALA
Giza talde batean ezarritako morala urratzen denean.
KONTZIENTZIA MORALA
Gizakien gaitasuna ekintza baten ontasuna edo gaiztotasuna epaitzeko, judizio moralak egiteko edota gure betebeharra zein den ulertzeko. Bizitzan zehar garatu egiten da.
BERTUTEA
Areté grekoz, gizakiari dagozkion perfekzioak eta bilatzea merezi duten bizitzaren alderdiak dira, bertutea landu ezean ezin daitezkeenak guztiz garatu.
ZORIONTASUNA
Greziarrentzat bizitza osoa hartzen zuen eta existitzeko modu duinena adierazten zuen, gizakiari ahalik eta gizatiarrena izatea ahalbidetzen ziona: pertsona bertutetsu baten bizimodua.
INTELEKTUALISMO MORALA
Platonek eta Sokratesek defendatutako teoria etikoa. Horren arabera, ez dago pertsona txarrik, baina bai pertsona ezjakinak daude; beraz, zuzentasunez jokatzen ez duena ez da maltzurkeriaren ondorio bat, ezjakintasunaren ondorioa baizik. Ongia zer den dakienak ez du inoiz gaizki jokatuko, eta hau da zoriontasuna lortzeko benetako bidea.
Doktrina Etiko Nagusiak
IUSNATURALISMOA
Etika unibertsala lortzea posible dela defendatzen du, lege, balio eta eskubide natural batzuk existitzen direlako. Hauek giza konbentzio ororen aurrekoak dira, lege naturalean biltzen dira eta arrazoimenaren bidez ulertu daitezke.
ERLATIBISMO MORALA
Balioak kultura desberdinen araberakoak direla defendatzen du. Ez dago balio absolutu edo unibertsalik; beraz, onak edo txarrak ez dute balio absoluturik, bakarrik kultura propioaren baitan ulertu eta epaitu daitezke. Absurdoa litzateke esatea zer kode moral den zuzenagoa.
ESZEPTIZISMOA
Ezinezkoa da irizpide bat aurkitzea zer ideia moral diren egiazkoak zehazteko. Beraz, ezin gaitezke ezertaz ziur egon. Esan beharrean: “Hau horrela da”, esan behar dugu: “Hau horrela dela iruditzen zait” edo “Baliteke horrela izatea”. Baina gizarte batean bizi behar dugunez, iritzi probableari, ohiturari edo legeari jarraituko diogu, betiere jakinda egia absolutua ezagutzea ezinezkoa dela.
SUBJETIBISMOA
Pertsona bakoitzak bere printzipio moralak dituela defendatzen du, eta beretzat soilik balio dute. Ona eta txarra iritzi pertsonalaren araberakoak litzateke. Protagoras sofistaren arabera: “Gizakia gauza guztien neurria da”.
EMOTIBISMOA
Subjektibismoaren aldaera bat da. Ona dena gizartearen interes orokorrarekiko atsegina adierazten duena da. Beraz, judizio moralak pertsonen emozioen araberakoak izango dira.