Etika, Politika eta Estetikaren Oinarriak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Minimoen Etika
Edozein izaki arrazionali eska daitezkeen justizia-betebeharrak, konbibentzia ona izateko printzipioak (Justizia etika).
Giza Eskubideak
Printzipio eta baloreen batasuna, pertsonen, sozietatearen eta estatuen erlazioa gidatzeko. Gehienbat onartutako arauak, bizitza lasai bat eramateko.
Utopiak
Gizartearen antolamendu bat da, non sozietate perfektua eta bidezkoa dagoen eta arazorik ez dagoen.
Demokrazia
Herrien subiranotasuna defendatzen duen sistema politikoa, jendeak bere agintariak aukeratzeko eta kontrolatzeko eskubidea duena.
Gizarte Zibila
Pertsonen taldea, zeinek bere zibil-papera aurkeztuz, eragiten duten eremu publikoan. Hau da, politikan jokatu ahal dute gobernuan parte hartu gabe (forma autonomoan funtzionatuz), gizarteak egindako taldeak dira.
Estatu Modernoa
Zuzenbidezko estatu demokratikoa: Gobernatuek politikan parte hartzearen aldekoa da. Printzipio demokratikoak dio herritar guztiek parte hartu beharko luketela legeak egin eta ezartzeko prozesuan. Legea da inportanteena.
Artea
Mundua antolatzeko eta esperientzia egituratzeko modua da, hizkuntzarena eta zientziarena ez bezalakoa (hizkera, soinu, dantza... bitartez). Ezaugarriak:
- Simbolo intuitiboak: kolorea, forma, irudiak...
- Benetako aurkitzailea: esperientzia nola errepresentatu bilatzen du.
Edertasuna
Vera: gauza atseginak izatea eta gozamen espirituala sortzea. Errealitatean aurkitzen dugun ezaugarri baliotsua da. Gauza ederrak bizi izatearen bidez antzematen dira. Armonia edo oreka izatea da; zatien eta osotasunaren bidez esan ahal dugu gauza bat ederra den ala ez.
Artea vs Edertasuna
Arteak edertasuna duela xede. Alabaina, baliteke artearen helburua ez izatea beti edertasuna adieraztea. Bestealde, ez dugu edertasuna artearekin soilik identifikatu behar, beste eremu batzuetan ere edertasuna aurkitzen baitugu, hala nola, naturan.
Sormena
Lau fase ditu:
- Prestaketa: gai zehatz bateko informazioa bilatzea eta kokatzea, adostasun batera ailegatzeko.
- Inkubazioa: fase inkontzientea, galderak planteatu; inkontzientea auzia ebazteko konponbide sortzailearen bila aritzen da.
- Argialdia: baliozko konponbide sortzailea da, bat-batean sortutakoa. Prozesu mentalaren interpretazioa da eta inkontzientea da.
- Egiaztapena: argialdiaren ondoren, aurkitutako konponbidea egokia eta originala dela egiaztatzea.