Etnozentrismoa: Definizioa, Ondorioak eta Jarrerak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Zer da etnozentrismoa?

Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea da etnozentrismoa. Etnozentristek beren kulturaren ezaugarrien arabera baloratzen dituzte beste kulturak.

Etnozentrismoaren ondorioak

Etnozentrismoak bi ondorio hauek eragiten ditu, besteak beste:

  • Batetik, ulertzeko gaitasunik eza; izan ere, etnozentristak ez dira beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gai.
  • Bestetik, norberaren taldearekiko kohesio-sentimendu muturrekoa. Sentimendu horren ondorioz, taldekideek besteak baino hobeak direla pentsatzen dute eta bi jarrera hauetakoren bat hartzen dute: paternalismoa ala inposaketa.

Etnozentristen jarrerak

Etnozentristek eginahalak egingo dituzte norberaren kulturaren ezaugarriak ez galtzeko, eta hainbat jarrera har ditzakete ahalegin horretan:

  • Xenofobia: atzerritarrenganako gorrotoa.
  • Arrazakeria: talde etniko jakin batzuen kontrako jarrera bortitza.
  • Chauvinismoa: abertzaletasun fanatikoa.
  • Aporofobia: pobreenganako ezinikusia eta mesprezua. Hau da jarrera guztietan hedatuena.

Beste jarrera batzuk

  • Arrazakeria: Kultura guztiekiko errespetua aldarrikatzen duen arren, zenbaiten ustez, besteekin ez nahastea da norberaren kulturaren ezaugarriak bere horretan iraunarazteko modurik onena. Nor bere herrian eta kulturan bizitzea da onena. Kontuan izan behar dugu horrelako jarreren ondorioz debekatzen zaiela sarrera immigrantei.

  • Banantzea: Kulturek errespetatu egin behar dute elkar, baina ez dute zertan harremanik izan.

  • Jarrera erromantikoa: Etnozentrismoari aurre egin nahirik, beste kulturen alderdi positiboak neurriz kanpo baloratzen dituzte batzuek. Gehiegizko balorazio horrek eraginda, erraz galtzen da zentzu kritikoa, eta beste kulturetako elementu guztiak onak direla pentsatzeko joera hartzen da. Baina bada are ondorio larriago bat: giza eskubideen urratzea ere onartzea.

  • Kultur paralisia: Kulturen ikuspegi estatikoaren ondorioz sortua. Tradizioei eustea omen da garrantzitsuena. Eta egia da tradizioak gorde egin behar direla oroimen historikoa ez galtzeko, baina kultura bizirik dagoen elementua da, eta egoera berrietara moldatzeko gai ere bada. Beraz, kulturen arteko harremanak denontzat dira aberasgarriak.

Kulturartekotasuna
  • Gure gizartea eta mundua plurala da.
  • Kulturen arteko harremanak konplexuak dira, bai norbanakoarentzat bai komunitate osoarentzat ere.
  • Kulturen arteko elkarrizketa sustatu behar da.
  • Elkarlanean aritu beharra dago munduko arazoetarako konponbideen bila.

Entradas relacionadas: