Etnozentrismoa euskara
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB
SARRERA
Idatzia izatea da olerkiaren ezaugarrietako bat, eta horrek kultua, landua izatea eskatzen du. Baina ez da nahikoa idazten duena kultua izatea. Olerkiak irakurri, ulertu eta gozatu behar dituenaxk ere alfabetatua izan behar du, ezinbestez. Horregatik, herritarrak alfabetatu arte, irakurle gutxik izan dute olerkiez gozatzeko aukera. Beraz, eragin txikia izan du literatura idatziak azken mendeak arte.
Kontuan hartu behar diren datuak:
Euskaran alfabetatu gabeak izan dira azken 50 urteak arte.
Horregatik, bertsolaritza izan da nagusi gurean XX. Mendeak aurrera egin arte.
Ondorioz, olerkariek herritarrek kantatzeko moduko moldeetan eta neurrietan eman izan dute beren lan poetikoa: zortziko txiki eta handian.
Herriaren historia da garai bakoitzaren jendearen sentipenak markatzen dituena. Olerkaria horren jakitun denez, egoerara egokitu eta sortzen ditu poemak:
XVI. mendean, adibidez, elizgizonek egindako olerkietan erlijiozko sentimenduak ziren nagusi.
XIX. Mendean, aldiz, euskaldunen politikarako minberatasuna ere bizkortu egin zuen, eta garai horretatik aurrera, askapen politikoa, euskara eta abertzaletasuna izan ziren mende honetan olerkariek erabilitako gaiak.
XX.Mendearen bigarren zatian, berriz, poesia soziala sartu zen, industrializazioak eragindako gatazkengatik. Izan ere, olerkariaren adierazpenak inguruan gertatzen denaren isla dira.