Etorkizuneko Bideak: Ikasketak, Enpresa eta Amets Profesionalak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
Bizitzaren Zentzua eta Etorkizuneko Bideak
Zer moduz zabiltza? Aspaldian ez dut zure berririk izan! Aurreko egunean, Paku Aristiren artikulu bat irakurri nuen, eta zu etorri zitzaizkidan burura. Artikulua bizitzaren zentzuari buruzkoa zen, eta zuri buruz pentsarazi zidan. Bertan esaten zuen bizitzan zaila dela norberaren bidea aurkitzea, eta horrek askotan gure arteko elkarrizketak gogorarazi zizkidan. Askotan hitz egin dugu ea nora joan nahi dugun eta nolakoa izan nahi dugun.
Batxilergoko Ikasketak eta Interesak
Batxilergoa nahiko ondo daramat, nahiz eta batzuetan zaila egiten zaidan. Zientzia sozialak ikasten ari naiz, eta ekonomia eta matematika dira gehien gustatzen zaizkidan ikasgaiak. Ekonomiak asko erakusten dit gaur egungo munduari buruz eta lan munduan aurkituko dugunera gerturatzen gaitu. Bestalde, matematikak, nahiz eta batzuetan oso zailak eta neketsuak izan, ikasten eta ahaleginduz gainditzen dira. Beste ikasgai batzuk ez ditut hain gustuko, baina saiatzen naiz guztietan ahalik eta ondoen ateratzen.
Etorkizuneko Asmoak: Enpresa Sortzea
Hurrengo urtera begira, ez daukat guztiz argi zer egin nahi dudan. Hala ere, enpresa bat sortzea gustatuko litzaidake. Pentsatu izan dut Mondragonen LEINN ikasketa egitea. Momentuz, ikasten jarraitu nahi dut, eta denborak esango du zer aukera beharko dudan.
Lagun Zaharren Garrantzia
Artikulua irakurri nuenean, pentsatu nuen garrantzitsua dela beti lagun zaharrak gogoratzea. Bizitza asko alda daiteke, baina uste dut lagun onak ez ditugula ahaztu behar. Zure leialtasuna asko eskertzen dut, eta espero dut beti harremanetan egotea, nahiz eta bizitzak aldatu.
Etorkizuneko Ametsak: Kriminologia eta CIA
Atzo artikulu bat irakurri nuen, eta berehala zutaz gogoratu nintzen.
Kriminologia Ikasketak AEBetan
Nire burua asko pentsatzen ibili naiz azkenaldian, eta gero eta argiago daukat zer egin nahi dudan etorkizunean. Batxilergoa amaitzen dudanean, Kriminologia ikasi nahi dut Estatu Batuetan. Aspalditik daukat interes handia delituak, ikerketak eta justizia-sistema ulertzean, eta uste dut ikasketa hauek izango direla nire etorkizunerako bide egokia. Gainera, AEBetan ikasteak aukera paregabeak emango dizkit, han ikerketa eta segurtasun arloetan teknologiak eta metodologiak oso aurreratuak direlako.
Nire Amets Handiena: CIA-n Lan Egitea
Baina egia esan, nire amets handiena CIA-n lan egitea da. Egia da oso zaila izango dela bertara iristea, baina gogotsu nago. Erakunde honetan lan egiteak mundu mailan segurtasuna bermatzeko eta gizarteari ekarpen handia egiteko aukera emango lidake. Bidean zailtasunak topatuko ditut, hori badakit, baina lan gogorra, ikasketak eta determinazioa baliatuta, uste dut pausoak eman ahal izango ditudala nire ametsa egia bihurtzeko.
Helburu Handiak eta Hazkunde Pertsonala
Laburbilduz, nire helburuak handiak dira, baina hori ez da oztopo. Badakit bide luzea eta zaila izango dela, baina zerbait garrantzitsua lortzeko prest nago. Ziur nago, gainera, esperientzia honek haziaraziko nauela pertsonalki eta profesionalki.
Espero dut dena ondo izatea zurekin!
Agur bero bat,