Etorkizuneko Irakasleen Gaitasunak: Irakaskuntza Eraginkorrerako Gakoak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

1. Kultura eta Irakaskuntzako Diziplinak Menderatzea

  • Etorkizuneko irakasleak kultura eta irakaskuntzako diziplinak menderatu behar ditu: ezagutzak, kontzeptuak eta adigaiak ikasiak izan behar ditu.
  • Ikasleengan interesa pizteko gai izan behar du.
  • Jarrera kritikoa sustatu behar du ikasleengan.
  • Ikasleei beren iritzia ematen lagundu behar die.
  • Espiritu kritikoa erakutsi behar du.

2. Hizkuntza Menderatzea

  • Etorkizuneko irakasleak irakaskuntzan erabiliko duen hizkuntza menderatu behar du.
  • Ahozko hizkera askotarikoa eta egokia erabili behar du.
  • Hizkuntza idatziko arauak errespetatu behar ditu.
  • Ideiak zuzentasunez eta koherentziaz adierazi behar ditu.
  • Ikasleen ahozko eta idatzizko akatsak zuzendu behar ditu.

3. Irakaskuntza eta Ikaskuntza Egoerak Sortzea

  • Etorkizuneko irakasleak irakaskuntza eta ikaskuntza egoerak sortu behar ditu.
  • Datu didaktiko eta pedagogiko egokietan oinarritu behar da.
  • Ikasleen gaitasunen arabera, diziplina jakintzak hautatu eta ordenatu behar ditu.
  • Diziplinaren edukiak eta ikasleen ikaskuntza aurrerapenak kontuan hartuta, ebaluazio sekuentziak planifikatu behar ditu.

4. Irakaskuntza eta Ikaskuntza Egoerak Aplikatu

  • Etorkizuneko irakasleak irakaskuntza eta ikaskuntza egoerak aplikatu behar ditu.
  • Baldintzak sortu behar ditu ikasleak konprometitu daitezen beren ezagutza, afektu eta gizarte ezaugarriak kontuan izango dituzten arazo egoeretara.
  • Ikasleen eskura jarri behar ditu ikaskuntza gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak.

5. Ikasketaren Progresioa Ebaluatzea

  • Etorkizuneko irakasleak ikasketaren progresioa ebaluatzen du.
  • Ikasleen indarguneak eta zailtasunak aurkitzen eta kokatzen ditu.
  • Etengabe egokitzen du irakaskuntza ikasleen ikasketaren progresioa errazteko.
  • Ikasketen progresioa eta ikasleen gaitasun maila ebaluatzeko bidea ematen duten tresnak eratzen edo erabiltzen ditu.
  • Argi eta garbi jakinarazten die ikasleei eta gurasoei zer emaitza espero zituen.
  • Pedagogia taldearekin elkarlanean aritzen da erritmoak eta etapak zehazterakoan.

6. Ikasgela Kudeatzea

  • Etorkizuneko irakasleak ikasgela kudeatzen du.
  • Ikasgelako ohiko jardueretan funtzionatzeko sistema eraginkor bat asmatu behar du.
  • Eskaera argiak jakinarazten dizkie ikasleei eskolan eta ikasgelan onartzen diren portaerei buruz.
  • Estrategiak erabakitzen ditu portaera onartezinak sortzea prebenitzeko.

7. Zailtasunak Dituzten Ikasleen Ezaugarrietara Egokitzea Irakaskuntza

  • Etorkizuneko irakasleak zailtasunak dituzten ikasleen ezaugarrietara egokitzen du bere irakaskuntza.
  • Ikasketa edo portaera zailtasunak edota ahalmen urritasunen bat duten ikasleen integrazio pedagogikoa eta soziala errazten du.
  • Informazio egokia bilatzen du.
  • Ikaste zereginak, erronkak edo rolak aurkezten dizkie bere ikasleei.
  • Esku hartze plan egokitu baten prestakuntzan eta abian jartzean parte hartzen du.

Entradas relacionadas: