Etxahun, Zuberoako Olerkari Erromantikoa
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB
Etxeahun. Bizitza: Bizimodu zaila izan zuen Zuberoako Barkoxen jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Berak esanda, gurasoek ez zuen maite izan "edertasunez pobre nintzalako sortu". Neskame zuten neskatxarekin maintemindu zen baina gurasoek ez zuten onartzen bere aukera eta etxe aberats bateko alabarekin ezkonarazi zuten. Ezkontza behartu horrek ez zuen gauza onik ekarri, harreman eskasak eta adarrak tarteko. Etxeahun, bertsolari eta olerkari gisa nabarmendu zen, ez zuen izan gaiak asmatu beharrik bere bizitzako gorabeherek eskaini zizkioten kantagaiak. Olerkari erromantikoa dugu, zinez, bizitza pertsonalaren harian gauzatzen baita haren ekoizpena.
Obrak: Etxekoek bere obrak erre zituzten baina herriaren oroimenari eta bertso biltzaile aspergaitzen lanari esker, badugu Etxeahunen hainbat bertso. Tesi mardula: 1)Olerki autobiografikoak: Urxapal bat, Munduan malesurik, Bi berset dolorusik... 2)Olerki satirikoa: Ofizialarenak, Gaztalondo handian, Bi ahizpak... 3)Zirkunstantzia olerkiak eta beste: Norbaiten omenez edo ezkontzearen batean jarriak.
Iritzi kritikoa: Satirikoak edo ziri bertsoak espresuki goraipatzekoak dira: Oi, laborari gaixua! Bertso zaila; Barkoxeko erretorari aberatsen alde zegoelako bota zizkionak; Maria Solt eta Kastero, agure zaharren arteko maitasun-harremanak direla eta. Olerki autobiografikoak indar eta sentimenduz beteak dira. Normala da norberak bizi izana grina bereziz adieraztea, laburbilduz, euskal olerkariaren baratzean, erromantikotasunez gailentzen zaigun poeta da.
Maria Solt eta Kastero: Hirurogeita hamar urte zituztelarik maitemindu ziren. Kastero jeloskortu da, eta M.Solt ingurutik bidali du. Haurdun ote den beldurrez, barnets borda baserriko andreak kontsolatu du esanez adineko emakumeak ezin duela haurrik izan. Mariak erantzun: hor da Santa Isabel ere, adineko santu zahar batengandik haurdun geratua, Kastero ere santu bat da, beldur naiz haurdun naizela ni ere. Kastero ez duzu santu, mihi gaizto galanta baizik; elizara joan eta tabernara alde egiten du; Kastero santu ez baina Maria zu antzu zara.