Etxeko Instalazio Elektrikoak: Osagaiak eta Funtzionamendua
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Etxe Barneko Instalazio Elektrikoak
Etxe barneko instalazio elektrikoetan, hainbat atal bereizten dira:
Babes- eta Aginte-Koadroa
Elikadura Zirkuitoa
Lurrera Lotzeko Zirkuitoa (Lur-Hartunea)
Hargailu Elektrikoak
2) Elikadura Zirkuitoa:
Argindarra etxe guztian banatzeko eroaleak dira. Kontrolerako gailuak (etengailuak, kommutagailuak, etab.) eta lotura-gailuak (entxufeak, erregeletak, etab.) konektatzeko erabiltzen dira.
3) Lurrera Lotzeko Zirkuitoa (Lur-Hartunea):
Etxetresna elektrikoen xasisak edo ontzi metalikoak lotune horretara konektatzen dira. Bere zeregina erabiltzaileak korronte-deskargetatik babestea da.
4) Hargailu Elektrikoak:
Instalazio elektrikoaren bidez iristen zaien energiarekin abian jartzen diren gailuak dira. Adibidez: garbigailua, telebista, irratia, ordenagailua, etab.
1) Babes- eta Aginte-Koadroa:
Koadro honetako elementuek zirkuitua babestu eta seguru mantentzeaz gain, instalazioan eragiteko eta kontrolatzeko aukera ematen dute. Gehienetan, etxeko sarreran jartzen da, kaxa batean, eta elementu hauek izaten ditu:
Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (ICPM):
Etengailu magnetotermiko orokorra da. Erabiltzaileak kontratatu duen potentzia mugatzea eta etxeko zirkuitua gainkargetatik babestea da bere egitekoa.
Etengailu Automatiko Orokorra (IGA):
Gainkargen edo zirkuitulaburren ondorioz hari eroaleak berotu eta erre ez daitezen jartzen dira, babesteko.
Etengailu Diferentziala (ID):
Korronte desbideraketak antzematen dituen etengailua da. Deskarga elektrikoetatik babesten gaitu.
Etengailu Automatiko Txikia (PIA):
Gainkargaren bat edo zirkuitulaburren bat gertatzen denean, etengailu magnetikoak saltatu egiten du eta zirkuitua ireki egiten da.
5) Deribazio eta Mekanismo Kaxak:
Adarkadura-loturak egiteko erabiltzen diren kaxa itxiak dira deribazio-kaxak. Etxeko geletako hormetan sartuta jartzen dira. Linea elektrikoaren adarkatzea eta mantentze-lana errazten dute.
6) Etxeko Elektrifikazio Mailak:
Tentsio baxuaren araudiak (REBT), erabilpen mailaren arabera, bi gradu hauek bereizten ditu:
Oinarrizko Elektrifikazioa:
Etxeko oinarrizko beharrak bermatu behar ditu. Gutxieneko potentzia 230 Volt-ekoa eta 5.750 Wattekoa izatea aurreikusten da.
Goi Mailako Elektrifikazioa:
Oinarrizko beharrez gain, etxebizitzak aire girotua edo berogailu-sistema dituenean, edo 160 m2-tik gorako azalera erabilgarria duenean ezartzen da. Kasu horretan, gutxieneko potentzia 9.200 W-koa izatea aurreikusten da.
Potentzia:
P=Et E=P·t