Europako Antzerki Klasikoa eta Ilustrazioa: Ezaugarriak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,47 KB

Europako Antzerki Klasikoa: Sarrera eta Ezaugarriak

Antzerki klasikoaren jatorria Ingalaterrako antzerki isabeldarrean dago, baina Espainiako, Frantziako eta Italiako antzerki nazionalak ere garai honetan finkatu ziren.

  • Barrokoaren itxurakoa da, ikuskizun handikoa.
  • Garai honetan finkatzen dira Commedia dell'Arte (Errenazimentukoa) eta Opera.
  • “Antzerki nazionalak” deitu ahal zaie, eta izugarrizko arrakasta izan zuten, nahiz eta Frantziakoa gortesauagoa izan.

Herrialdeen araberako ezaugarriak

Italia

  • Commedia dell'Arte-k testua baztertzen du, pertsonaia tipoetan eta rol zehatzetan oinarrituz.

Espainia

  • Ideologikoena da: hiru idazle nagusiak (Lope, Calderón, Tirso).
  • Antzerki labur barregarria (entremes generoa) nabarmena da, jendea ez aspertzeko.
  • Antzerki konplexu eta sofistikatua da, eta aktoreak ere onartzen ditu.

Frantzia

  • Gorteari lotua dago.
  • Neurtuagoa da (3 ekitaldi ditu); erlijiosoa debekatuta dago.
  • Tragedia nabarmentzen da bereziki.

Ingalaterrako Antzerki Isabeldarra

  • Beharbada interesgarriena da (Isabel erreginagatik).
  • Arrakastatsua zen, antzoki biluzietan egiten zen.
  • Testuaren garrantzia azpimarratzen zen.
  • Aktoreak debekatuta zeuden (gizonezkoek egiten zuten).
  • Shakespearek antzezten zuenerako, Marlowek arrakasta sortu zuen eta bertso zuria ezarri zuen (ez dago errimarik), honek abantaila asko zekarren, edozer esan ahal zutelako (gauza sakonak).

Ingalaterrako Antzerki Nazionala

Ezaugarri nagusiak

  • Antzerki Barrokoa da.
  • Nazioko gai historikoak lantzen ditu.
  • Jende multzo handientzat, antzoki aproposetan (benetako patioen garapena diren 2-3 solairuko eraikuntza aproposak).
  • Ikusleen artean ez zen bereizketa estamental edo sozialik izaten (denek joan ahal ziren: aberatsak eta txiroak).
  • Aktoreak gizonezkoak dira, eta eszenografia ia hutsa, testuaren garrantzia bultzatzen zuena.

Idazle nagusiak

Thomas Kyd

Espainiar tragedia

  • Izua
  • Mendekua
  • Krudelkeria

Hamlet (Kyd-en bertsioa)

  • 3 pertsonaia finkatzen ditu: mendekatzailea, emakume indartsua eta konspiratzaile maltzurra.

Christopher Marlowe

  • Aurreiritzien aurka: ateoa zen.
  • Bertso zuria ezarri zuen, gero Shakespearek ere erabiliko duena.
  • Heroi berri bat: bere mugak hautsiz, helburuak lortu nahi dituena, baina porrotean amaitzen duena arau-hausle bat delako.
  • Adibide ona: Fausto doktorearen istorio tragikoa.
  • Faustok deabruari saldu zion arima, edertasuna eta maitasuna lortzeko.

William Shakespeare

  • Komediak: maitasuna eta emakumeak; protagonista nabarmenik ez. Adibidez: Uda gau bateko Ametsa.
  • Drama historikoak: giza alderdia azpimarratuz. Adibidez: Ricardo II.a, Enrike IV.a, Juan erregea, Julio Zesar.
  • Tragedia nagusiak: Romeo eta Julieta, Hamlet, Othello, Lear erregea, Macbeth. Garai honetan komediak ilunak dira.
  • Heldutasun lanak: Ekaitza. Antzokiak debekatu zuen.

Espainiako Antzerki Nazionala

Felix Lope de Vega

  • 1500 lan inguru (horregatik dakigu Barrokoa dela).
  • Tragikoa eta komikoa nahasten ditu (tragikomedia).
  • Hiru batasunen aurka: ekintza bat baino gehiago, denbora unitatea eta toki unitatea.
  • Gai nagusiak: Maitasuna, fedea eta ohorea.
  • Sexu nahasketen jokoa.
  • Lan nagusiak: Fuenteovejuna, Olmedoko zalduna.

Pedro Calderón de la Barca

  • Lope baino biluziagoa (kontzeptualki).
  • Ikuskizun gogoa.
  • Lan erlijioso garrantzitsuak.
  • Lan nagusiak: Zalameako alkatea, Bizitza ametsa da.

Tirso de Molina

  • Argudio konplikatuak.
  • Pertsonaia oso sakonduak.
  • Sakontasun psikologikoa.
  • Don Juanen mitoaren sortzailea.

Frantziako Antzerki Nazionala

Pierre Corneille

  • Tragediak.
  • Gero eta antzezpen konplexuagoak.
  • Sentimenduen eta heroikotasunaren nagusitasuna.
  • Le Cid:
    • Hiru arauekiko askea.
    • Nobletasuna.
    • Mendekua eta maitasuna.
  • Horacio:
    • Le Cid lanak jasotako salaketen ondoren idatzia.
    • Politikoak ez daude legeen gainetik.
    • Ohorea (politika) maitasunaren gainetik.
  • Andromeda:
    • Antzezpen konplexuagoa.
    • Erregeak, historia eta patuaren menpe.

Jean Racine

  • Tragediak.
  • Pertsonaiak ez daude hain arautuak.

Molière

  • Pinpirin irrigarriak (handinahia).
  • Emakumeen eskola:
    • Emakumeen alde.
    • Gai garaikideagoa.
  • Tartufo (hipokresia erlijiosoa).
  • Gaixo imajinarioa.

Ilustrazioa

Kolonietako merkataritzak, aurrerapen zientifiko eta teknologikoek eta lan egiteko era berriek (fabrikak) bultzatutako garaia.

Alemanian Ilustrazioak eragin mugatua izaten saiatu zen. Hego Euskal Herrian RSVAP (Real Sociedad Vascongada de Amigos del País) erakundearen eragina dugu.

Ilustrazioaren ezaugarriak

  • Zientzia enpirikoetan, esperimentazioak ahalbidetuko du errealitatearen ezagutza (gauzak probatu eta etekinak atera).
  • Hizkuntza argia eta zuzena.
  • Gehiegikeriaren bazterketa.
  • Hiru batasunak mantentzen dira (ekintza 1, momentu 1, leku 1).
  • Originaltasuna ez da bilatuko.

Entziklopedia: Garaiko Lan Garrantzitsuena

Voltaireren Hiztegi Filosofikoaren edo Buffonen Historia Naturalaren gainetik, Entziklopedia da garaiko lanik garrantzitsuena.

  • Ilustrazioaren lan nagusia da, liburu didaktikoa.
  • Autore askoren lana izan zen: Diderot, D'Alembert, Voltaire, Rousseau eta Buffon.
  • Helburuak:
    1. Akritikoki jasotako jakituria ez onartzea.
    2. Jakituriaren erdian gizakia kokatzea.
    3. Giza ezagutzaren ordena eta loturak azaltzea.
    4. Zientzia, arte eta ofizio desberdinen oinarriak eta zehaztasunak azaltzea.
  • Proiektu konplexua izan zen.

Entradas relacionadas: