Euskadi eta Espainiako Turismoa: Garrantzia eta Ezaugarriak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,76 KB
Turismoa Euskadin
Euskadiko turismoaren garrantziari dagokionez, Euskadi, Espainiako erkidegoen artean, 8. postuan dago, hau da, turista gehien dituen 8. erkidegoa da. 2024an, Euskadik 3.700.000 turista izan zituen: 2.000.000 espainiarrak ziren eta 1.700.000 atzerritarrak.
Potentzialtasuna eta Baliabideak
Euskadiren potentzialtasuna, batez ere, kokapen geografikoagatik (Frantziatik oso hurbil gaude), komunikazio onengatik eta bestelako turismo modalitateengatik da. Horretan, bi motatako baliabideak bereizten dira:
- Baliabide naturalak: Espazio natural babestuak eta kostalde ederrak (hondartzak, surfa, etab.).
- Baliabide kulturalak: Gastronomia, folklorea, herri kirolak, eskulanak, baserriak, ondarea eta museoak.
Eskaintza eta Eskariaren Analisia
Eskaintzari dagokionez, hotelen plazak igo egin dira, gutxi gorabehera 50.000 plaza gehiago eskainiz. Eskariari dagokionez, %55 estatutik dator, batez ere Madril eta Kataluniatik. Atzerritik, berriz, Frantzia, Alemania eta Estatu Batuak nagusi dira.
Turista hauek maila ertain-altukoak dira, aisia eta lanagatik etortzen dira, bi egun inguru irauten dute eta jomuga nagusiak hiriak dira.
Turismo Modalitate Nagusiak
Modalitateei dagokionez, hurrengoak nagusi dira:
- Kostaldeko turismoa
- Ekoturismoa eta landa turismoa
- Kirol turismoa
- Kultura turismoa (museoak, ondarea, etab.)
- Kongresuen, konbentzioen eta negozioen turismoa (adibidez, BECen, Euskaldunan, etab.)
Turismo Politikoa eta Etorkizuneko Joerak
Azkenik, Euskadiko turismo-politika eredu bakar eta berezia da. Haren helburua turisten kopurua handitzea da, enpresak sustatzeko eta eskaintza handitzeko, kalitatea eta enoturismoa bereziki bultzatuz.
Turismoa Espainian
Espainiako Turismoaren Garrantzia
Hasteko, turismoaren garrantziari dagokionez, Espainia 60ko hamarkadatik aurrera munduko 2. jomuga garrantzitsuena da, Frantziaren atzetik; hau da, turista gehien erakartzen dituen herrialdeetako bat da.
Urtero 83 milioi turista inguru hartzen ditu, eta batez ere honako herrialde hauetatik etortzen dira: Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia, Herbehereak, Estatu Batuak, etab. Aldi berean, turismoa jarduera ekonomiko nagusietako bat da, biztanleria aktiboaren %13a hartzen baitu.
Garapen Turistikoaren Faktoreak
Bestalde, garapen turistikoaren faktoreei dagokionez, bi mota daude:
- Faktore fisikoak:
- Klima (eguzkia eta eguraldi ona).
- Biodibertsitate handia (espazio natural babestuak).
- Erliebea (hondartzak eta mendiak, kirolak eta landa turismoa ahalbidetuz).
- Hurbiltasun geografikoa.
- Giza faktoreak:
- Europako gizarte klase ertainen erosketa ahalmenaren hazkundea.
- Prezio lehiakorrak Europako turistentzat.
- Ondare historiko eta kultural aberatsa (eraikinak, museoak, etab.).
- Gobernuen laguntzak turismoa sustatzeko.
- Garraio azpiegituren hobekuntza.
- Hotelen eta ostatuen kalitatearen eta zerbitzuen hobekuntza.
Eredu Turistikoaren Birmoldaketa
Azkenik, eredu turistiko tradizionala (hau da, bezeria masiboa, maila ertain-baxua, kategoria ertaineko hotelak, eta batez ere hondartza) agortzen hasi zen 90eko hamarkadan.
Hori dela eta, beharrezkoa izan zen kalitate handiagoko eremu turistiko berri bat sortzea. Horregatik, birmoldaketa bat egin zen hurrengo alderdietan oinarrituta:
- Eguzki eta hondartzako turismoaren birmoldaketa.
- Eskaintza osagarria gehitzea (kirola, kultura, etab.).