Euskadiko Biztanleriaren Dentsitatea eta Bilakaera Historikoa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,83 KB

Euskadiko Biztanleriaren Dentsitatea

Mapa hau mapa tematikoa da, Euskadiko biztanleriaren dentsitatea adierazteko. Informazioa koloreen eskala baten bidez erakusten da; dentsitate handiagoa duten probintziek tonu biziagoak dituzte, hortaz, kloropleta mapa bat da. Datuak interpretatzeko, mapak legenda bat du, biztanleriaren dentsitate-tarteak ehunekoetan adierazten dituena.

Biztanleria-dentsitateak toki jakin batean kilometro karratuko zenbat pertsona bizi diren batez beste adierazten du. Euskadik 2,2 milioi biztanle ditu gaur egun, eta biztanleriaren dentsitatea handituz joan da, 311 biztanle/km²-ra iritsi arte (Espainiakoa eta Europakoa baino handiagoa).

Hala ere, desorekak daude Euskadi barruan:

  • Bizkaiak: 518,4 biztanle/km²
  • Gipuzkoak: 365,8 biztanle/km²
  • Arabak: 110,3 biztanle/km²

Dentsitate handienak Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean eta Gasteiz inguruan daude. Aldiz, dentsitate txikienak Araba barrualdean eta Gipuzkoako eta Bizkaiko mendialdeetan.

Iruzkina: Biztanleriaren Banaketa Historikoa

Biztanleriaren banaketa desorekatuak azken mendeetan gertatutakoarekin du zerikusia:

Industrializazioa baino lehen (1850 arte)

Biztanleria kostaldeko eta bailaretako hiri eta herrietan kontzentratzen zen gehienbat, eta barrualdean dentsitatea txikiagoa zen.

Industrializazioan zehar (1850-1975)

Biztanleria Bilboko portuaren inguruan bildu zen meatzaritza, siderurgia eta ontzigintzan lan egiteko (Bilbo Handia sortu). Lehenik inguruko immigranteak iritsi ziren (Burgos, Errioxa), eta ondoren Gaztela, Galizia eta Extremaduratik etorri ziren. Pixkanaka, Bizkaiko beste lekuetara ere iritsi zen, eta XX. mendean industria Ibaizabal haranetik Gipuzkoara hedatu zenean, Gipuzkoako biztanleria asko hazi zen. Industria probintzia guztian zehar zabaldu zenez, biztanleria lurraldeko eskualde guztietara iritsi zen.

Araban, 1960tik aurrera garatu zen industria, eta Gasteiz inguruan fabrika asko ireki ziren, biztanleria hiriburuan bilduz. 1950ean Gasteizek 52.000 biztanle zituen, eta gaur egun 253.000.

Industrializazioaren ostean (1975etik aurrera)

Hiriek eta industria-guneek biztanleria erakartzen jarraitzen dute, nahiz eta herri txikietara ere iristen den jendea. Azken bi hamarkadetan iristen ari diren atzerritarrak aurretik populazio gehiago zuten lekuetara etortzen dira.

Biztanleria-dentsitatea lurraldeka

  • Dentsitate oso baxuko eremuak: Arabako Mendialdea eta Enkarterriak, baita Gipuzkoako (Beizama) eta Bizkaiko (Zeanuri) herri batzuk ere.
  • Dentsitate baxuko eremuak: Arabako Errioxako eta barnealdeko udalerri batzuk, besteak beste.
  • Dentsitate ertaineko eremuak: Gasteiz inguruan nagusiki kokatuak.
  • Dentsitate handiko eremuak: Bizkaiko (Elorrio) eta Gipuzkoako (Azkoitia-Azpeitia) zenbait eskualde.
  • Dentsitate oso handiko eremuak: Donostiako eta Bilbo inguruko hainbat udalerri.
  • Dentsitate maximoa duten eremuak:
    • Bizkaian: Bilbo Handia (Barakaldo, Getxo, Portugalete) eta beste hainbat herri (Durango, Gernika, adibidez).
    • Araban: Gasteiz hiriburua.
    • Gipuzkoan: Donostiako eskualdeko hiri-gune nagusiak (Errenteria, Hernani) eta beste hainbat herri industrial (Tolosa, Beasain, esaterako).

Ondorioa

Dentsitate handienak Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean eta Gasteiz inguruan daude, eta dentsitate txikienak Araba barrualdean eta Gipuzkoako eta Bizkaiko mendialdeetan. Dentsitate handiko eskualdeetan bizi-kalitatea ona da; lan-aukerak, azpiegiturak eta zerbitzuak egokiak dira. Hori dela eta, barnealdeko biztanleek eta kanpotik datozenek toki horietara joaten dira, baina gainpopulazioak arazoak sortzen ditu, hala nola kutsadura, trafikoa eta etxebizitza-arazoak.

Entradas relacionadas: