Euskadiko erliebea: Euskal Mendiak eta Ebroko Zokogunea
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB
Euskadiko erliebea
Euskadiko erliebea bi unitate nagusik osatzen dute: Euskal Mendiak eta Ebroko Zokogunea.
Euskal Mendiak
Pirinioak eta Kantabriar Mendilerroaren sektorean kokatuta daude. Altuera moderatuko mendiak dira (1500 metrokoak altuenak), orogenesi alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako Aro Sekundario eta Tertziarioko eraketa sedimentarioz osatuak (kareharrizkoak batez ere). Euskal Mendietako unitateak:
Ur-isurialdeen iparraldea
- Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak (Jaizkibel). Tertziarioko materialez osatuak eta altuera gutxikoak dira.
- Itsasbazter aurreko mendikatea: kostatik urrutiago dauden mendizerrek osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira (Pagoeta).
- Bost hirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean, Paleozoikoko materialez osatutako mendi-egitura altxatzen da (Bost hirietako mendigunea).
- Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean kokatzen da. 1000 metroko mendiak ditu (Urko).
Kantabriar-Mediterraniar uren mugalerroen mendikatea
Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren mugalerroa markatzen duen mendikatea da. Euskadi ia erditik banatzen dute (Aizkorri).
Uren mugalerroen hegoaldean
- Lautada: Zadorra ibaiak eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala. 500-600 metroko altuera dute.
- Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiño artean hedatzen dira. Ez dira altuera handikoak (Kapildui, 1180 metro, altuena). Gasteiz mendiak.
- Mendebaldeko haran eta mendizerrak: kareharrizkoak batez ere. Arkamo, Arrato, Badara eta Artzena mendizerrek osatzen dute.
- Trebiñuko arroa: haran zabala eta mendiz inguratua. Arro sedimentarioz osatua.
- Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak: 1000 metrotik gorako gailurrez osaturiko morfologia zaila duen eremua (Arboro, 1048 metro).
- Toloño-Kantabria-Joar mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak banatzen ditu. Transizioko ozeaniar klima eremukoak dira eta Arabar Errioxako mediterraniar-kontinental klimakoa (Palomares, 1461 metro).
Ebroko Zokogunea
Eskualde hau Ebro zokogune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua (buztinak, hareharriak). Hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki, malda beherako erliebea duena.