Euskadiko Hiri Sistema: Analisia eta Ezaugarriak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

Hiri sistema bat eskualde edo lurralde bateko elkarrekin antolatutako asentamendu multzoa da.

Euskadiko hiri sistemaren gaur egungo antolamenduaren arrazoiak historikoak eta geografikoak dira, nahiz eta denboran zehar izandako gertaerei zor zaizkien desberdintasun gehienak, kostaldeko industrializazio prozesuak, adibidez, hirigintza prozesuari eragin diolako.

XIX. mendean, batez ere, biztanleria kontzentrazio handiak eta produkzio eginkizun garrantzitsuak zituen hiri-sare bat garatu zen. Ipar-hegoaldea garatzen hasi zen, baina beste guneak tradizionalak izaten jarraitu zuten XX. mendera arte.

Biztanleriaren Banaketa eta Tamaina

Euskal Herriko udalerrien tamaina banaketa nahiko erregularra da. Bilbok ditu biztanle gehien, eta ondoren Euskadiko beste hiriburuak datoz, 200.000 biztanlerekin. Esan beharra dago kopuru hori gainditu dutela hiriburuek inguruko aglomerazioekin batera.

Bi isurialdeen arteko desberdintasuna nabarmena da: itsasoko isurialdean gune banaketa erregularra dago; Mediterraneoko isurialdean, aldiz, populazio txikiagoa eta hiri eta herrien artean desberdintasun handiagoa dago.

Hiri Hierarkia eta Eskualdeko Desberdintasunak

Hiri hierarkiari erreparatuta, hirigune gehienak hiriburuen eraginpean daude (Bilbo, Donostia eta Baiona). Bizkaian desoreka espazial handia dago, %85 Bilbon dagoelako eta %5 beste hiriguneetan (Durango, adibidez). Hego-mendebaldeko eskualdeek biztanle dentsitate txikia dute, nekazaritzarako direlako.

Gipuzkoan hiri dentsitatea altua da, oro har, eta Urola eta Deba ibarrak nabarmentzen dira. Banalerroaren hegoaldean, hiriburuak estrategikoki kokatuta daude bide natural nagusiak elkartzen diren puntuetan. Araban, hazkundea 60ko hamarkadan hasi zen, industriaren ondorioz.

Ondorioak

Euskal Herriko biztanleria nahiko modu erregularrean banatuta dago, nahiz eta kostaldearen eta barrualdearen artean desberdintasunak egon. Izan ere, kostaldean garatu zen gehien industrializazioa, eta beraz, honek langileak erakarri zituen. Ondorioz, Bizkaian eta Araban gehiengoa hiriburuan bizi da industria gune handiak zeudelako, baina Gipuzkoan enpresa txiki edo familiarrak ugariagoak zirenez, hiritarrak sakabanatuago daude.

Entradas relacionadas: