Euskadiko Industria Sektoreak eta 2021-2024 Erronkak

Clasificado en Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Garraiorako materiala eta aeronautika

Industria-sektore hau ondo errotuta dago Euskadin, ontzigintza eta burdinbide-materialaren ekoizpena ohikoak izan baitira. Tren-industriak eta, ibilgailuaren erabilera orokortu zenean, automozio-sektoreak indarrez hartu dute sektore tradizional hauen erreleboa. Geroxeago, aeronautika azpisektorea sartu da.

  • Irizar enpresa kooperatiboa autobusetarako karrozeriagintzan gailendu da.
  • Tren-industria aitzindarietako bat da.
  • Ontzigintza goi-teknologiako eta balio erantsi handiko itsasontzietan espezializatuta dago.
  • Industria aeronautikoa.

Sektorearen kokapena eta enpresa garrantzitsuak

  • Gasteiz da gunerik garrantzitsuena (Gamesa).
  • Goierri (Gipuzkoa) da beste gune garrantzitsu bat (Irizar).
  • Bilboko metropolian, sektore aeronautikoko jarduerak esanguratsuak dira.

Material elektrikoa, produktu informatikoak eta elektronikoak

Asociación de Industrias de las Tecnologías Electrónicas y de la Información del País Vasco (GAIA) delakoak sektoreko enpresa batzuk biltzen ditu. Sektorearen banaketa espaziala lau gunetan kontzentratzen da:

  • Bilboko metropolia-Plentzia-Mungia.
  • Donostialdea-Bidasoa Behea.
  • Debagoiena eta Gasteiz.

Kautxoaren eta plastikoaren industria

Kautxo eta plastikoen eraldaketa nabarmentzen da. Sektoreko enpresak hiru hiriburuetako inguru industrialetan pilatzen dira. Gasteiz da gune nagusia, eta ondoren Lasarte-Oria eta Basauri nabarmentzen dira.

Erauzketa-industria, energia, ura eta hondakinak

2005eko energia-planak autohornikuntzarako estrategia finkatzen zuen. Helburu hau lortzeko asmoz, inbertsio handiak egin dira azpiegitura eta zerbitzuetan:

  • Bahía de Bizkaia Electricidad.
  • Santurtziko Iberdrolaren zentral termikoa.
  • Muskizen, ziklo konbinatuko zentral bat.
  • Durangaldean, Bizkaia Energia.
  • Badaiako, Oizko eta Mandoegiko zentral eolikoak abian jarri dira.

Industria-politikaren erronka berriak: 2021-2024

Eusko Jaurlaritzako industria-politikak 2024rako markatutako helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Industria: Industria eta zerbitzu aurreratuetan BPGaren % 40 gainditzea.
  • Nazioartekotzea: Epealdiaren amaieran, Euskadiko Barne Produktu Gordinaren heren bat esportatzeko joera lortzea.
  • Ikerketa eta berrikuntza: I+Garen alorrean, Europako batezbestekora gerturatzea.
  • Ekintzailetza berritzailea: Enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea.

Entradas relacionadas: