Euskadiko Turismoaren Bilakaera, Eskaintza eta Modalitateak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,5 KB
Euskadiko turismoaren historia eta testuingurua
XIX. mendean, klase dirudunen artean itsasoko bainuen eta bainuetxeen moda ezarri zenean abiatu zen turismoa. Ondorioz, establezimendu ugari sortu ziren eta errege-familiak, nobleziak eta goi-burgesiak uda igarotzeko hautatu zituen hainbat herri (Donostia, Zarautz eta Lekeitio).
Turismoa beste autonomia-erkidego batzuetan baino gutxiago garatu da, klima-baldintzak ez direlako beti oso egokiak izan tradiziozko eredurako.
Turismoaren ezaugarri nagusiak
- Turismo-potentzialtasuna: Kokapen geografikoa, komunikazio onak eta tradiziozko turismo ereduarekin alderatuta beste turismo modalitate batzuk aipatu behar dira. Bitarteko hauek nabarmentzen dira:
- Baliabide naturalak: espazio naturalak eta kosta ederrak.
- Kultur baliabideak: gastronomia, folklorea, kirol autoktonoak eta museoak (Guggenheim, Arte Ederrak, San Telmo...).
- Turismo-eskaintza: Hoteleko plazen kopurua gora doa; azken 5 urteetan % 15 igo da. Gaur egun, Euskadik ia 26.000 plaza ditu hotelen eta pisu turistikoen bitartez. Baita ere, ostalaritza-establezimendu ugari eta kalitatezkoak ditu.
- Turismo-eskaria: 2019an 3,6 milioi turista egon ziren Euskadin, historiako zifrarik altuena. Gehienak estatuko bisitariak dira (Madril, Katalunia...), baina baita kanpokoak ere (Frantzia, Britainia Handia...). Maila ertaineko eta handiko turismoa da, eta batez ere aisia zein lan-arrazoiengatik etortzen da. Egonaldi laburra izaten da; azken urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gehienak hoteletan geratu dira.
Turismo modalitate desberdinak
- Kosta-turismoa: Uda da nagusi eta garrantzi handia du Gipuzkoan (Donostia, Zarautz eta Hondarribia).
- Landa-, kirol- eta ekologia-turismoa: Modalitate hauek gora egin dute: ibilaldiak, gastronomia, etab. Nekazaritza-turismo gehiago dago, eta babestutako espazioek erakarpen handia izaten dute (Aralar, Aizkorri...).
- Kultura, kongresu eta negozioen turismoa: Hiriburuetan da nabarmen; ekitaldiak ospatzeko instalazio ederrak dituzte (BEC, Euskalduna Jauregia, Kursaal) eta mota ezberdineko kultura-jarduerak eskaintzen dituzte (zinema, opera). Arabako Errioxan, berriz, ardo-turismoa nabarmentzen da.
Azken urteetan gorakada handia izan du turismoak Euskadin, zenbait faktorek bultzatuta; egoera politikoa egonkortzea, adibidez, funtsezkoa izan da.