Euskal Ahozko Literatura: Tradizioa eta Genero Nagusiak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB

Ahozko Literatura: Ezaugarri Nagusiak

Ahozko literatura mendez mende ahoz aho transmititu da, mundu ikuskera jakin baten berri emanez. Erritoekin eta euskal mundu magikoarekin lotura estua du.

Dekorazio-olerkiak

Dekorazio-olerkien helburua apaintzea eta jolastea da, hizkuntzaren jostailuak balira bezala. Horretarako, errepikapenak eta hotsak erabiltzen dituzte, batzuetan hots soilak eta besteetan onomatopeiak. Bertsoak baino zaharragoak dira eta honako hauek osatzen dute multzo hau:

  • Sehaska kantak.
  • Haur jolasak.
  • Esanahi zehatzik gabeko poema labur eta erritmikoak.

Kopla Zaharrak

Erdi Aroan kokatzen dira eta egiteko sozial zehatza dute, adibidez, jai eta ospakizunetan abestea. Koplek lau lerroko ahapaldiak osatzen dituzte:

  • Hasierako bi lerroek izadiari egiten diote erreferentzia normalean.
  • Azken bi lerroek esan nahi duten mezua adierazten dute.

Erromantzeak

Balada edo konta-poesiak ere deituak, ahoz aho zabaldu dira mendeetan zehar. Bi helburu nagusi zituzten: alde batetik, informazioa ematea eta, bestetik, garaiko etika eta morala indarrean mantentzea. Kontakizunez eta elkarrizketez osatutako poemak dira. Hiru mota bereizten dira:

  • Eredu epikoa (XV. eta XVI. mendeak): Guduko gertakariak, eresiak eta banderizoen kontuak lantzen dituzte batez ere.
  • Eredu epiko-lirikoa (XVII. mendea): Dramatismo handikoak dira, sentimendu biziz kontatzen dira eta elkarrizketa nahiz kontaera nahasten dituzte.
  • Eredu lirikoa (XVIII. mendea): Lirikotasun handikoak dira, sinbolo ugariz osatuak, eta kontakizuna nahiz elkarrizketa nahasten dituzte.

Atsotitzak

Herri ikuspegi eta balore sorta handia osatzen dute; izan ere, euren baitan biltzen da garai bateko gizarte filosofiaren funtsa. Oroimenean gordetzeko errazak eta bizitzeko mesedegarriak dira. Formari dagokionez, laburrak, trinkoak eta errimadunak dira.

Glosak

Glosa deitzen zaio liburu bateko lerro artean edo ertzean idatzitako ohar laburrari.

Entradas relacionadas: