Euskal Ahozko Literaturaren Generoak eta Ezaugarriak
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB
Euskal Ahozko Literaturaren Generoak
Euskal ahozko tradizioak genero anitzak biltzen ditu, bakoitzak bere ezaugarri eta funtzio bereziekin. Jarraian, horietako batzuk deskribatzen dira:
Kopla Zaharrak
- Egitura: 8-8-10-8koa da, lau lerro dituena.
- Errima: 8koek errima daukate, 10koek ez.
- Gaia: Lehenengo bi lerroetan naturaren inguruko gaiaz hitz egiten da. Benetan esan nahi dena azken bi lerroetan agertzen da.
- Lotura: Askotan ez dago zerikusirik lehen bi lerroen eta azken bi lerroen artean. Hau sarritan gertatzen da, baina ez beti. Ez dago loturarik lehenengo bi lerroen artean, baina badago lotura zentzuzkoren bat; bestela, ahaztu egingo litzateke.
Trikiti Koplak edo Dantza Koplak
- Lehenengo eta azken lerroen errepikapena dago.
- Horrez gain, bihurkiak agertzen dira, hala nola: ai, oi, ene.
- Dantzarako erabiltzen dira.
Dekorazio Olerkiak
- Esanahia eta gaia zehaztu gabeko generoa da.
- Hitz ezagunak eta ezezagunak (beste hizkuntzetakoak edo deformatuak) elkartzen dira. Adibidez: baga biga higa (bat, bi, hiru).
- Onomatopeiak agertzen dira, eta belarrirako soinu handiko hitzak eta esaldiak (adibidez, Xirristi-mirristi).
- Umeen jolasetako zotz egiteko jokoetarako erabiltzen ziren askotan.
Lo Kantak
- Umeek lo egiteko baliagarriak dira.
- Melodia geldoa da.
- Hitz esanguratsuak agertzen dira (loarekin lotutakoak).
- Oaoa, aba aba bezalako soinu goxoak agertzen dira.
Errefrauak / Atsotitzak
- Esaldi laburrak dira.
- Egitura: Binarioa da (bi elementu ditu, bigarren zatiak mezuaren pisua du).
- Batzuetan errimadunak dira.
- Eguneroko edozein momentutan erabili daitezkeen esaera laburrak dira.
- Beti bizitza eta ingurunearekin lotutakoak dira, zerbait erakusten dutenak.
- Bi esanahi izan ditzakete:
- Literala: Adibidez, "palo y astilla".
- Denotatiboa: Adibidez, "aita eta semea".
Asmakizunak
- Bi atal dituzte: deskribapena eta, beste aldean, galdera.
- Logika, erreflexuak eta sintesi-gaitasuna garatzeko oso egokiak dira.
- Askotan, kontrakotasunak adierazten dituzte, paradoxa bat balira bezala. Adibidez: "Gizon ttipi, txapel handi" (PERRETXIKOA).
Ahokorapiloak
- Ahoskatzeko zaila den soinu-kate bat behin eta berriz ahoskatzea da.
- Mihia trebatzeko balio du.
- Jolasen bidez trebezia lortzen da. Adibidez: "Akerrak adarrak okerrak ditu".
Mitologia
- Zientifikoki arrazoitu ezin den zerbaiti azalpen bat ematen saiatzen dena da.
- Herri baten sinesmenak dira.
- Erlijioarekin kontraesan asko zituen, baina, hala eta guztiz ere, sinesten zen.
- Pertsonaia asko agertzen dira: Mari, Tartalo, laminak, jentilak, etab.
- Hezitzeko erabiltzen zen (adibidez, "ez atera gauez, laminak daude eta").
- Bai mitoak, bai kondairak benetako istorioak ziren; ipuinak, aldiz, gezurrezkoak. Horren adierazgarri da "Izena badeko, bada" esaera.
Kondairak
- Jendeak kondairak kontatzen ditu (guk entzun eta irakurri ditugunak dira).
- Kondairetan aipamen geografikoak daude (adibidez, Lamin Erreka, Altundi).
- Gainera, denbora aldetik, guretzako denbora hurbil batean gertatzen dira. Ipuinetan, aldiz, "bazen behin..." esaten da.
- Kondairetan sorginen istorioak edota arimen agerpenarekin zerikusia duten istorioak daude.
Ipuinak
- Gezurrezko istorioak dira.
- Pertsonaiak oso onak edo oso txarrak izanik, umeek ona eta txarra bereizten ikasiko dute.