Euskal Antzerkia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Historia
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
Oinarrizko Kontzeptuak
Eduki motaren arabera
- Tragedia: Protagonistek amaiera gaiztoa dute. Bukaera tragikoa; heriotza.
- Komedia: Umorezko antzerkia.
- Drama: Tragediako eta komediako elementuez osatua.
Egituraren arabera
Narrazioaren osagai berak ditu:
- Hasierako egoera: Non eta noiz gertatzen den azaltzen du.
- Arazoa: Hasierako egoera aldatzen duen edozein ekintza edo gertakariren bidez aurkezten da.
- Ekintzak: Arazoaren ondoriozko emaitzak dira. Pertsonaien erreakzioak ere ekintzen sailean kokatzen dira.
- Ondorioa: Ekintzen amaiera da. Gertaeren artean beti da bat besteekiko nabarmentzen dena, eta arazoei irtenbidea ematen diena.
- Bukaerako egoera: Obra ixtean lortzen den egoera.
Barne-egiturak trama eta argumentua garatzen ditu. XVI. eta XVII. mendeetan zehar, antzerkiari hiru batasun edo unitate hauek betetzea eskatu zaio:
- Ekintza-batasuna.
- Leku-batasuna.
- Denbora-batasuna.
Euskal Antzerkiaren Sorrera: Herri Antzerkia
- Hasteko, herri antzerkia daukagu. Jatorriari begiratuz gero, honek ere ahozko jardunean izan zuela bere jatorria.
- Herri-antzerkia ez da antzerki konbentzionala. Eskatzen zaizkion pleguetara makurtzen da.
- Euskal herri-antzerkia oso goiztiarra da.
- Berezitasun marka paregabea du, Zuberoan bereziki: Pastoralak.
Pastoralak
- Euskal herri-antzerkiaren agerpenik ezagunenak dira. Erdi Aroan dute jatorria. Europa osoan zabalduta egon zen eta erlijioarekin zuen zerikusia. Zuberoa dugu antzerki europar horren azken aztarna bizi eta kementsua.
- Herriko plazan, jai-giroan eta zerupean egiten da.
- Herriko jende arrunta dira antzezleak.
- Ezin da musika eta dantzarik gabe eman. Kantuan antzezten da.
- Ekitaldiaren eta agerraldiaren arteko bereizketarik egin gabe.
- Leku-denboraren batasunak ez dira aintzat hartzen.
- Hiru edo lau ordu irauten du antzezpenak.
- XX. mendeko euskal pertsonaia historikoak izan ohi dira gaia.
Pastoral bakoitzak honako zati hauek ditu:
- Hasierako desfilea.
- Hitzaurrea.
- Istorioaren antzezpena.
- Epilogoa.
Antzerki Modernoa
- Euskal antzerkiak XX. mendeko gerra-aldian ezagutu zuen bere urrezko aroa.
Garai hartako antzerkiaren ezaugarriak:
- Eskakizun maila apaleko ikusleentzat egiten dira obrak.
- Ez da sakontzen, ez pertsonaien azterketan, ez traman.
- Ohitura onen, bizimodu lasaiaren eta gatazka arinen errepresentazioa.
- Industrializazioaren ondorioz, euskal gizartean sortzen diren gatazka politiko eta sozialak zeharka baino ez dira erakusten.
- Nekazaritza- eta arrantza-giroko gizarteari zuzendutako obrak dira gehienak. Abertzaletasunaren inguruko kezkak hurbiletik jarraitzen dira.
- Hizkuntza-maila txukun eta apaina gordetzen dute.
- Funtsean, denbora pasatzeko antzerkia da.