Euskal Antzerkiaren Hastapenak: Barrutia eta Munibe
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,56 KB
Dramatikaren bideak Euskal Herrian
Dramatikaren bideei dagokienez, Iparraldean betidanik jakin dugu antzerki-tradizioa izan dela. Hegoaldean, ordea, herri-antzerkiaren erakusgarri idatzirik ez da gorde.
Antzerkigintzari dagokionez, bi autore nagusi daude: P.I. Barrutia (herri-antzerkigintza) eta X.M. Munibe (Ilustrazioak sortutako giroan).
Pedro Inazio Barrutia (1682-1759)
Aramaion jaio zen 1682. urtean, eta Arrasateko eskribau izan zen hil bitartean, 1759an Arrasaten bertan.
"Gabonetako ikuskizuna" eta haren garrantzia
Lan bakarra ezagutzen dugu: "Gabonetako ikuskizuna". Gabriel Arestik aztertu eta literatura-balio handiko lantzat hartu zuen.
Erlijio-antzerkia da; testua batez ere euskaraz idatzita dago, baina izenburua gaztelaniaz ageri da. Kritikoek lanaren originaltasuna azpimarratzen dute. Antzerki-lan hau bi zatitan banatuta dago.
Bikoiztasun horrek pentsaraz lezake ez dagoela loturarik istorio bien artean, istorio paraleloak direla; baina gertaerek aurrera egin ahala, hari biak elkartu egiten dira. Antzezlan aberatsa da, bai herri-ohitura eta folklorearen erakusgarri gisa, bai eta antzezlan berritzaile gisa ere.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Munibe
XVIII. mende honetan, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu izanak garrantzi handia izan zuen.
Elkartea Xabier Maria Munibek, Peñafloridako kondeak, fundatu zuen Bergaran, 1764an. Bera izan zen sortzaile eta buru.
Ilustrazioaren helburuak eta hezkuntza
Kulturarekiko ezaxola nagusi zen garai hartan, ikuspegi-aldaketa zen helburu nagusia: nagikeria eta ezjakintasuna deserriratu eta herri-garapenerako baliabideak eskaintzea.
Baliabide materialak eskaintzeaz gain, garrantzi handia eman zioten irakaskuntzari; ezinbestez bultzatu eta indartu beharreko arloa zen. Horretxetan izan zuen elkarteak emaitzarik bikainena: Bergarako Errege Mintegian.
Zientziak eta literatura ikertu zituzten, unitatearen sarreran aipatu bezala.
Xabier Maria Munibe (1723-1785)
Azkoitian jaio zen 1723an eta 1785ean Bergaran hil zen. Zientzia-gizona zen, baita idazlea ere, eta politikan ere aritu zen: Azkoitiko alkate ez ezik, foru-diputatu eta gorteetako diputatu ere izan zen.
Idatzitako lan nagusiak:
- El borracho burlado; ópera cómica en castellano y bascuence (1764): lan elebiduna da.
- Gavin-Sadiac (1762): Gabon-kantaz osatutako liburuzka hau talde-lana bide da.