Euskal Artearen Historia: Barrokotik Errealismora
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,74 KB
1. Barrokoaren kontzeptua. Italia Europako sormen- eta aldaera-gune. Arkitektura barrokoa gupida- eta botere-adierazpide. Hirigintzaren bilakaera. Barrokoa XVIII. mendean sortu zen eta XVII. mendean bukatu zen. Barrokoa klasikotasunaren kontrakoa da, eta artea modu desberdin batean ulertzeko sortu zen. Naturalista eta klasikoa da Errenazimentutik datorrelako, baina izaera analitiko desberdina ere dauka.
Erlijioek ikusmolde desberdinak zituzten bizitzaz eta munduaz, horregatik, herrialde katolikoetan, Elizak arte arroa erabili zuen eta herrialde protestanteetan artea merkatari eta burges handien zerbitzura zegoen. Hala ere, ezaugarri estetiko komunak zituzten: errealitateko kezka, dinamismoan interes handia, tentsioa nagusitzen da, lerro kurbatuen garrantzia, horniketa ugaria…
- Materialak: harria, adreilua, izkutua… (ez da zintzotasuna bilatzen beraz, askotan jatorrizko materiala estaltzen da)
- Elementu sostengatzaileak: horma, zutabeak, mentsulak, kariatideak, atlanteak. Bi euskarri berri sortu ziren: zutabe salomondarra eta estipitea. Elementu klasikoak erabiltzen dira, baina askatasun handiz.
- Elementu sostengatuak: mota guztietako arkuak, ganga klasikoak, kupulak.
- Elementu hornitzaileak: eraikuntza elementuak estaltzen dituzte. Arkitektura elementuak: zutabeak, pilastrak, estipiteak, kiribildurak, erlaitzak, taulamentuak eta frontoiak.
- Eskultura elementuak: erliebeetan edo mukulu borobiletan landareak eta giza gorputzak.
- Pintura elementuak: sabai eta gangetan.
Eraikin barrokoen ezaugarriak: barnealdeko dekorazioa gero eta abertasagoa eta koloretsuagoa bihurtuko da. Eskultura eta pintura arkitekturaren menpe dago, baina batzuetan horniketaren gehiegikeriak eraikina minduko du. Arkitektura, Barrokoaren arlo nagusia da eta gainontzeko arteak bere menpe daude. Barrokoa, askatasun, irudimenez eta mugimenduari lotuta dago. Fatxadei garrantzi handia ematen zaie, inguruko eraikuntzekin perspektiba jokoekin erlazionatzen zutelako. Fatxada kurbatuak egin zituzten.
Barnealdean, ez dago banaketa argirik eta ilusio magiko bat sortzeko, perspektiba jokoak, argi ezkutuak, ispiluak… erabiliko dituzte. Kanpoaldean, argiaren bidez zati batzuk argitan utzi efektu berriak sortu zituzten.
- Eraikin motak: erlijiosoak (tenpluak) eta zibilak (jauregiak, villak, enparantzak…)
- Oinplanoak: longitudinalak eta zentralak.
Erroma Barrokoko gunerik garrantzitsuena izan zen, Bernini eta Berrominiren obrei esker, baina Veneziak eta Piamontek ere interes handia izan zuten.
- Bernini: arkitekto, eskultore eta pintorea izan zen. Botere zibilerako eta Elizarako lan egin zuen. Bere lan batzuk: San Pedroko Baldakinoa, Quirinaleko ataurrea, San Pedroko kolomata…
- Borromini: bizirik zegoen bitartean ez zuen ospe handia lortu. Enkargu gehienak erlijiosoak ziren eta neurri txikikoak. Hala ere, Barrokoko arkitekto berritzaileena zen eta beretzat argiak garrantzi handia zuen.
2. Eskultura barrokoa: Ezaugarri orokorrak eta ikuskera desberdinak. Italiar eskulturaren eta espainiar imagineriaren arteko aldeak.
Hauek dira eskultura barrokoaren ezaugarri nagusiak:
- Eskultura motak: mukulu borobileko eskultura erabiliena izan zen.
- Materialak: harria, brontzea, egurra, marmola, alabastroa, izkutua, material preziatuak (urrea, zilarra)...
- Gaiak: erlijioa, mitologia, alegoriak, zibila…
- Teknika: Azalaren textura kalitate handikoa zen eta adierazkortasun handia erakusten zuen. Bolumena eta dinamismoa jantzietan eta gorputzean nabaritzen da.
Konposizio eskema libreak izan ziren, lerro irekiaren nagusitasuna azpimaratuz. Gorputzen proportzioak aurreko garaikoak baino luzeagoak ziren. Giza gorputza perfekua zen eta jantziek kalitate izugarria zuten. Ezaugarri nagusia mugimendua da, figurak ekintza egiten harrapatu nahi zituzten. Argia eta koloreak balio sinbolikoa eta plastikoa zuten.
Eskultura barrokoan, italiar eta espainiar eskultura bereizten dira. Nahiz eta aurretik aipatutako ezaugarriak partekatzen dituzten, badituzte desberdintasun batzuk ere. Materialei dagokionez, Italian marmola eta brontzea landu zituzten bereziki eta Espainian egur polikromatua erabiltzen zuten errealismo handia lortzeko. Gaiei dagokionez, Italian gai erlijiosoetaz gain, gai mitologikoak, erretratuak eta hilobi monumentuak ere landu zituzten. Espainian, gai erlijiosoa nagusitu zen.
Italiako eskultura barrokoan, Bernini da eskultore nagusia. Teknika bikainekoa eta sormen handikoa. Migel Angelen eskulturaren mireslea zen. Barneko bizitza adierazi nahi zuen bere obrekin, ikuslearengan emozioa sortzeko. Konposizio irekiak, diagonalak, eta ixa itxurakoak erabili zituen. Espainia, eskultore nagusietako bat Gregorio Fernandez izan zen. Bere garaiko erlijio sentimendua oso ondo adierazten zuen. Mundua bi taldetan banatu zuen: onak (Kristo, Ama Birjina, aingeruak…) eta gaiztoak (soldadu erromatarrak, torturatzaileak…) hauek burla handiz irudikatu zituen. Giza gorputza xehetasun handiarekin irudikatzen zuen eta konposizio teatralak egiten zituen.
3. Neoklasizismoaren kontzeptua. Aro garaikidearen hasierako Europaren testuingurua: gizartearen eta pentsamenduaren eraldaketa eta bere isla artean. XVIII. mendearen erdialdean Barrokoak, irudimena eta izpiritua errepikatzen zuen. Barrokoa, gehiegikeria eta gezurraren sinonimoa zen. Horregatik, arte mota berri bat sortzeko beharra zegoen, barrokoarenak ez ziren balore eta printzipioekin, horrela, neoklasizismoa sortu zen. Ezaugarri hauek zituen:
- Marra kurbatuaren ordez lerro zuzena.
- Konplexutasunaren ordez sinpletasuna.
- Emozioaren ordez arrazoia.
XVIII. mendetik aurrera gertatutako aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialek amaiera eman zioten Erregimen Zaharrean oinarritutako mundu-ikuskerari. Industria-iraultzak, Ilustrazioko pentsamoldeak eta Iraultza Frantsesak beste garai bati eman zioten hasiera.
Klasizismoarekiko interesa indartu zen. Iraultzarekin batera neoklasizismoa sortu zen eta gizarte berriaren artea irudikatzea lortu zuen. Estatu Batuetako eta Frantziako arte ofiziala izan zen eta poliki-poliki Europa osora hedatu zen. XVIII. mendeko Ilustrazioaren mugimendu kulturala oso lotuta egongo da Neoklasizismoko artearekin. Ilustrazioa arrazoian oinarritzen da, neoklasizismoa bezala. Estilo berri hau, Barrokoaren eta Rokokoaren aurreko erreakzioa izan zen.
Neoklasizismo, klasizismo berria esan nahi du, hau da, antzinara bueltatzea. Frantziako Ilustrazio pentsamendu filosofikoan oinarrituta, Grezia eta Erromako eredua erreferentetzat zuten. Arte klasikoa miresten zuten eta arkitekturak nagusitasuna zuen. Arte-akademien lana elementu klasikoak arau bihurtuz, estilo neoklasikoa sortzen lagundu zuten.
Neoklasizismoa XVIII. mendearen erdialdean sortu zen eta XIX. mendearen hasieran bukatu zen. Erroma eta Paris izan ziren gune nagusiak. Artea ulertzeko bi modu berri zeuden Europan: Neoklasizismoa eta Erromantizismoa. Nahiz eta bata bestearen kontrakoa zirudien, elementu asko komunean zituzten, artea eta bizitza ulertzeko era desberdina adibidez.
4. Antzinatea eskultura eta pintura neoklasikoaren erreferente kultural eta moral gisa: Canova eta Jacques-Louis David. Neoklasizismoaren eta Erromantizismoaren artean: Jean Auguste Dominique Ingres. Antonio Canova, italiarra zen eta eskultura neoklasikoaren artista garrantzitsuenetarikoa zen. Winckelmann-en teoria neoklasikoaren adierazle nagusia izan zen. Venezian egindakolehenengo eskulturetan gai klasikoak agertzen dira, baina barrokoarekiko harremana nabaritzen da. Erroman, pixkanaka forma barrokoak utzi zituen neoklasizismoaren eraginez. Bere lanek arrakasta handia izan zuten, erregeen hilketa monumentalak egitera iristeraino. Bere eskulturak ehundura leunekoak dira. Napoleoneri hainbat erretratu ere egin zizkion, ezagunena Paulina Bonaparteren erretratua da.
Jacques-Louis David, pintura neoklasikoaren artista nagusia izan zen. Bere lanari esker, neoklasizismoa Frantziar Iraultzako arte ofiziala izan zen. Bere obra famatuetako bat Sabinen bahiketa da. David, Frantziar Iraultzaren defendatzailea izan zen eta bere obra batzuetan frantziar aberria eta izpiritu iraultzailea goraipatu zituen. Napoleonen garaian gorteko pintorea izan zen eta bere hainbat erretratu egin zituen. Daviden lan gehienak eraikinen barruan kokatutako eszenak dira. Grezia eta Erromaren iturri klasikoetara itzuli nahi zuen.
Jean Auguste Dominique Ingres, Frantziako pintore neoklasiko oso handia izan zen. Marrazkilari bikaina zen eta gehienbat erretratuak egiten zituen. Bolumena leun moldatzen zuen eta koloreak batasuna ematen zion irudiari. Biluziak sentsualak eta exotikoak ziren. Gai erlijiosoetan ospea izan zuen. Rafaelen ereduari jarraitu zion. Historia pinturak eta pintura mitologikoak ere margotu zituen.
5. Erromantizismoa. Kontzeptua eta testuingurua. Oinarrizko parametroak eta berrikuntzak arau akademikoei dagokionez. Pinturak modernitaterako bidea hasiko du.
Berrezarkuntza garaian, Europako potentziak Frantziako Iraultzaren eragin guztiak deusestatzen eta absolutismoa berrezartzen saiatu ziren. Bi mugimendu agertu ziren Berrezarkuntzaren kontra: liberalismoa eta nazionalizmoa. Bi mugimendu hauek bultzaturik, bolada iraultzaile ezberdinak sortu ziren. Honekin batera, mugimendu artistiko berri hau sortu zen 1830ean, Erromantizismoa.
1830-1850 urteen arteko korronte artistikoa da. Mugimendu hau, belaunaldi horretako gazteen bandera bihurtu zen. Erromantizismoak, irudimena, sentimenduak eta pasioa zuen, logika kritikoa eta arrazoiaren ordez. Erromantizismoak akademizismo neoklasikoaren kontra askatasuna aldarrikatu zuen. Arte erromantikoa mugimendu neoklasikoaren aurkako joera bezala sortu zen. Errealitatea norberak sentitzen duen bezala adierazi nahi zuten. Arauetatik kanpo, askatasun sortzailea aldarrikatu zen.
Artista erromantikoek inspirazioa Erdi Aroan bilatu zuten. Ez da estilo homogeneoa, erromantizismo mota desberdinak daude. Arte erromantiko garrantzitsuena pintura izan zen eta Frantzian garatu zen nagusiki. Pintura, bakoitzaren sentimenduak adierazteko eta natura ikusteko modu egokia zen.
- Euskarria eta teknika: oleoa, akuarela, grabatuak. Pintzelkada askea eta bizia erabiltzen zuten.
- Gaiak: paisaia, gai exotikoak, erlijioa, dramazko eszenak, beldurra, gotikoa.
- Konposizio dinamikoak egin zituzten. Asimetria eta deszentralizazioa ezaugarri garrantzitsuak izan ziren.
- Argia, garrantzi handiko elementua da. Indar handikoa zenean, ilusio teatrala eta batzuetan dramatikoa sortzen zuen.
Ingurune zehatzak desagertu ziren eta marra desagertu zen kolorearen aurrean. Artista, independentea zen, bai ezarritako boterearekiko baita publikoarekiko ere. Bezeroen eta artistaren arteko harremana aldatu zen, maila berdinean jarri ziren.
6. Bi menderen artean: Francisco de Goyaren pintura, garaiko tendentzia nagusien sintesi eta ondorengo mugimenduen aitzindari.
Francisco de Goya Zaragozan jaio zen 1746an. Nahiz eta Barroko Italiarra Zaragozan ikasten hasi, gero Italiara joan zen ikastera. Espainiara bueltatzean, senidearen laguntzaz gortean sartu zen, Erret Fabrikarako tapiz-kartoiak egiten hasi zelako. Horrek, pertsona garrantzitsuak ezagutzeko aukera eman zion. Erretratuak egiteko enkarguak lortu zituen eta arrakasta izan zuen, Karlos III. a ere bere bezeroa zen. Ospea eta dirua lortu zituen.
Baina, beranduago gor beratu zen betiko eta honek bere obretan eragina izan zuen. Nortasunean eta bilakaera artistikoan aldaketa nabaria egon zen. Gizakia ikuspuntu pesimista batetik ikusten hasi zen eta irudi koloretsuak baztertu zituen. Independentzia gerrak printoreari krisia eragin zion eta Goya gerraren aurka zihoan.
Teknikari dagokionez, gehienetan mihise gaineko oleoa erabili zuen. Hala ere, freskoak, grabatuak, litografiak… Pintzelkada luzea eta askea zuen. Goyaren koadroetan kolorea eta pasta elementu garrantzitsuenak ziren. Kartoietan kolore oso biziak zeuden arren, Pintura Beltzetan koloreak murriztu zituen, baina bizitzaren amaieran kolore alaiak berriro berreskuratu zituen. Goya, gizakiarengan zentratzen da.
Bizitzan zehar hainbat korronte bizi zituen: barrokoa, Rococoa eta Neoklasizismoa. Ondorengo estilo guztiek Goyaren eragina izan zuten: Errealismoa, Inpresionismoa, Expresionismoa…
7. Errealismoa: kontzeptua eta testuingurua. Pintura errealista eta bere ikuspegi naturalista zuzena: Courbert eta Millet.
XIX. mendea iraultzen mendea izan zen Europan, Frantzian bereziki. Erregimen Zaharra berrezarri nahi zuten, baina erreakzio liberala gertatu zen. Hala ere, 1848koa izan zen iraultza burges garrantzitsuena. Iraultza hau burgesek egindako azkena izan zen, handik aurrera, burgesiaren ordez langileak egin zituzten iraultzak.
1848ko Iraultzaren ondoren, langileak etsita zeuden eta langileen alderdiak sortu zituzten. Langileen Nazioarteko Elkartean elkartu ziren guztiok. Pariseko Komuna izeneko iraultza sortu zen, langileen gobernurako lehenengo esperientzia izan zena.
Errealismoa 1848ko Iraultzaren ondoren sortu zen. Urte haietan langileen mugimenduak sortu ziren eta ideia politiko eta sozial berriak ekarri zituzten. Horrela, errealismoa mugimendu aldrrikatzaile bat bezala sortu zen.
Errealismoak, errealitatea, eguneroko bizitza objetibotasunez islatzen du. Artista errealistak klase desjabetuen alde jarri ziren. Argazkilaritza asmatzean, errealitatea islatzeko modu onena sortu zen, eta eragin handia izan zuen pinturan. Errealismoa, muturreko bidetik (Courbert) edo bide apalago batetik (Millet) Frantzia eta Europatik zabaldu zen.
- Euskarria eta teknika: mihise gaineko oleoa, formatu handikoa.
- Gaiak: garaikidetasuna, famili giroa, hiri eta landa paisaiak…
- Konposizioa ez da oso orekatua. Kolore-aukera nahiko urria da.
- Courbert: hasieran paisaiak, erretratuak eta eguneroko eszenak landu zituen, estilo naturalista garatuz. Idealizazioa baztertu zuen, mundu perfektua irudikatzeari buruzko kritika eginez. Courberten pinturak hainbat polemika eragin zituen, gaiak arruntegiak zirelako. Courbertek, bere aurrekarien jarrera handikoiak baztertu zituen langileen alde jartzeko. Berak sortu zuen “Errealismoa” horrela izeneko erakusketa batengatik.
- Millet: landa munduko nekazarien bizimodua lantzen zuen, tratamendu latza eta saiatuarekin. Salaketa soziala egin zuen eta Courberteri gertatu zitzaion bezala, Milletek kritikak jaso zituen sozialista izateagatik.
Barrokoko testuingurua (iruzkinetarako bakarrik):
XVII. mendea krisi garaia izan zen arlo sozial, erlijioso, ekonomiko eta politikoan. Aurreko mendeetan izandako hazkunde ekonomiko eta demografikoa eten egin zen, eta Europa zatituta geratu zen. Artean ere antzeko egoera bizi izan zen. Italiako eta Espainiako Barrokoa Elizaren zerbitzura jarri zen, Protestanteen Erreformari aurre egiteko. Arteak propaganda tresna garrantzitsua bihurtu zen.
Erlijioaren krisi sakona nabarmendu nahi zen, eta Kontzilio Trentoko neurriak jarraituz, Kontraerreforma garatu zen. Politikan, monarkiak botere guztia bereganatu zuen, eta erregeen agintea Jainkoaren borondatez legitimotzat hartzen zen. Ekonomian, Herbehereek eta Ingalaterrak merkataritza-kapitalismoaren krisia gainditu zuten. Eredu berri horretan, merkataritza bihurtu zen ekonomiaren ardatza. Zientzian, gizakia ez zen jada unibertsoaren erdigunea; Galileok eguzkiaren inguruko sistema heliozentrikoa azaldu zuen eta Keplerrek planeten orbita eliptikoaren teoria garatu zuen.