Euskal Autonomia Erkidegoaren Finantza eta Gobernantza Sistema

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

Europar Batasuna: Moneta Batasuna baina ez Batasun Fiskala

1992an Maastricht-eko Ituna sinatu zen, gaur egun ezagutzen dugun "Europar Batasuna" sortuz. Aurrekari gisa, Parisko Ituna (1951), Erromako Ituna (1957) eta Europako Akta Bakarra (1986) izan ziren.

Maastricht-eko Itunaren sinatzearekin, sinatzen zuten herrialdeek baldintza batzuk bete behar izan zituzten handik aurrera: inflazio baxuak mantendu, interes-tasa baxuak mantendu, defizit publikoa BPG-ren %3tik behera mantendu, zor publikoa BPG-ren %60 ez gainditzea...

Ildo neoliberaleko baldintzak dira. Gainera, moneta bakarra izatea adostu zen: euroa. Europar Batasuna moneta batasuna da, baina ez batasun fiskala. Zergatik?

  • Europaren barruan errentaren birbanaketa ez da egiten aurrekontuaren tamainagatik.
  • Ogasun publiko bakar bat ez dago.
  • Inflazioaren kontrola ezartzeak politika fiskala mugatzen du.

Gainera, ez dago borondate politikorik batasun fiskal bat egiteko etorkizunera begira.

Euskal Autonomia Erkidegoa eta Gernikako Estatutua

3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18an onartu zen. Euskal Autonomia Erkidegoaren konstituzioaren parekoa da, lege organiko gradua duena. Gernikako Estatutuaren I. tituluan (10-23. artikuluetan) Euskadiren konpetentziak zehazten dira: hezkuntza, I+G politika, aurrezki kutxak, bankuak eta aseguruak, etxebizitza, lurraldearen antolaketa, nekazaritza eta abeltzaintza, etab.

Lurralde Historikoen Legea

EAEko lurralde historikoak Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba direla zehazten du lege honek. Bere edukia lurraldeen instituzio eta konpetentzien banaketan oinarritzen da:

  • Lurralde historiko bakoitzak Foru Aldundi bat du eta batzar nagusiak egiteko ahalmena.
  • Foru Aldundien konpetentziak zerga-bilketa, errepideak eta herri lanak, nekazaritza, kultura, gizarte laguntza, urbanismoa, kirola eta aisialdia... dira.

Eusko Legebiltzarra

Funtzioak/konpetentziak: Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria hautatzea, herria ordezkatzea, gobernuaren jarduera kontrolatzea, funtzio legegilea izatea, eta EAEko aurrekontuak onartzea (Madrilen onartu beharrekoak).

Eusko Jaurlaritza

Botere exekutiboa eta administrazio boterearen konpetentzietaz arduratzen da. Bere presidentea, EAEko lehendakaria da.

EAEko Kontzertu Ekonomikoa

Kontzertu Ekonomikoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoak zergak biltzeko eskubidea bereganatzen du. Hau da, finantzaketa autonomia eta zerga-sistema berezia izateko ahalmena.

Hala ere, udal-zerga batzuk, aduana-zergak, eta sarrera publiko batzuk salbuetsita daude eta ez dira barneratzen zerga-bilketa eskubide horien barnean. Lege organikoa izanik, interpretazio bat beharrezkoa balitz, Auzitegi Konstituzionalera jo beharko litzateke.

Kontzertu Ekonomikoa Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak dute. Nafarroan Konbenioa dago. Frankismoan eta trantsizioaren lehen urteetan, Arabak eta Bizkaiak "lurralde traidore" izateagatik eskubide hau galdu egin zuten, 1981ean berreskuratuz.

Funtzionamendua laburtua:

Foru Ogasunek zergak biltzen dituzte. Jarraian, mugimendu finantzario bat dago EAEtik Madrilera, administrazio zentralak EAEn dituen konpetentziengatik eta, beraz, egindako gastuengatik: kupoa.

Kupoa: EAEk Kontzertu Ekonomikoa izateagatik eta ez transferitutako konpetentziengatik estatu zentralari ordaindu beharreko kantitatea da. EAE %6,24koa da (errenta maila – Espainiako BPG proportzioan) eta %1,6 Nafarroan.

Kontzertu Ekonomikoa euskal eskuduntza esklusiboa izan arren, Espainiako Gobernuarekin koordinatuta dago. Horrek esan nahi du harmonizazio printzipio batzuei jarraitu behar zaiela.

Entradas relacionadas: