Euskal Autonomia Erkidegoaren Migrazio Mugimenduak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

-XX. mendeko lehen urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoa eskualde emigratzailea izan zen. Arrazoi nagusia lurraren jabetza-egitura eta oinordetza besterendu izana izan zen. Familiako ustiategien banaketa eragoztean, seme-alaben zati batek ez zuen emigratzea beste aukerarik ikusten. Gehienbat ozeaoz bestealdeko emigrazioa izan zen, Latinoamerika izanik helmuga nagusia. Aipatutakoa gorabehera, Euskadiko biztanleriaren hazkunde gehiena barruko immigranteak iritsi izana izan zen.

-1911. urtearen eta 1975eko krisiaren artean, Euskal Autonomia Erkidegoa immigrazio handiko eskualde bihurtu zen, batez ere 1950-1975 garaian. Arrazooi hauen egon ziren tartean: goiz industrializatzea eta desarrollismo garaian industria goraldian egotea. Industrialde nagusiek Euskadiko biztanle nekazariak erakarri zituzten. Hala, kanpora emigratzea gerarazi zuten, baita Espainiako beste eskualde batzuetako biztanleak etortzea ere. Hasiera batean, geografian hurbilago zeuden zona batzuetatik etortzen ziren biztanleak, eta, geroago, urrunago zeuden lekuetatik, bereziki Gaztela eta Leonetik, Extremaduratik eta Galiziatik. Immigratzaileak lehenengo Gipuzkoako eta Bizkaiko kostako industrialdeetan, eta, geroago, Araban. Lurralde horien erdiak 100000 biztanletik gorako lau udalerrietan kokatu ziren: Bilbon, Barakaldon, Donostian eta Gasteizen.

-1975eko krisitik eta 2000.urtera bitartean, landa-inguruko exodoak nagusitasuna galdu zuten, eta migrazio-saldoa negatiboa izan zen. Arrazoi hau egon zen tartean: 1975eko krisi gogorrak eta luzeak Euskadiko industrian izandako eragina, eta, bereziki, motorraren sektorean izandako eragina. Azken horrek immigrazioa eten zuen, eta garai bateko immigranteak beren jatorriko eskualdeetara itzultzea ekarri zuen. Barruko immigrazioaren beherakada batez ere kostako bi lurraldetan izan zuen eragina. Araban, berriz, saldo positibo neurriduna izan zuen. 1990 eta 2000 urteen artean, Euskadiko industria lehengoratzeko prozesuaren hasierak eta atzerriko immigrazioaren hazkundeak saldo negatiboa murriztu zun.

-2000.uretetik aurrera, migrazioa saldoa berriz ere positiboa izan zen, nahiz eta egoera ekonomikoarekin eta egoera horrek barruko eta kanpoko migrazioetan izandako eraginarekin loturik hainbat aldaketa egon.

-Barruko migrazio gehienak hirietatik datoz, eta hainbat gorabehera ditu. Hala, goraldi ekonomikoa egon den uneetan, irteerak nabarmendu dira. Krisialdi garaietan, berriz, itzulerak; adibidez 2008.urtean hasitako krisi garaian.

-Atzerriko immigrazioa nabarmen hazi zen 1995-2008 urteetan izandako oparotasun-garaian. Orduz geroztik, krisi berriaren ondorioz, immigrazioaren hazkunde-erritmoa moteldu egin zen. Atzerritarren kopuruak ere behera egin du azken urteontan. Hala ere, itzulera espero zena baino txikiagoa izan da; izan ere, jatorrizko herrialdeetako baldintzak orekatuakoak izan dira. Hala, 2015,urtean, Euskadiko demografiako biztanleen artean, %6 atzerritarrak ziren. Biztanle immigrante gehienak Latinoamerikatik etorri dira, eta, neurri txikiagoan, Europatik eta Afrikatik. Erdiak baino gehiago Bizkaian daude gaur egun; gainontzekoak, berriz, Araban eta Gipuzkoan.

Entradas relacionadas: