Euskal Autonomia Erkidegoko Industria: Sektoreak eta Eskualdeak
Clasificado en Electrónica
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,71 KB
Euskal Autonomia Erkidegoko Industria: Sektoreak eta Birmoldaketa
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), industria garrantzi handiko jarduera ekonomikoa da. XIX. mendearen erdialdetik dago, eta hiru sektoretan espezializatutako ekoizpena du:
- Metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa.
- Erauzketa-industriak (petrolioa, energia eta ura).
- Makineria eta ekipo mekanikoak.
1975eko krisialditik aurrera, industria birmoldaketarako politika garrantzitsu bat jarri zen martxan, modernizazioa eta dibertsifikazioa bultzatzeko. Hori dela eta, teknologia handiko enpresa berriak ezarri dira parke teknologikoetan.
A) Bizkaia
Industria ekoizpena siderurgian, transformatu metalikoetan eta ontzioletan espezializatuta dago.
Bilbo Handia
Batez ere Bilbo Handian dago kokatuta. Jarduera nagusiak:
- Metalurgia eta metalezko artikuluen ekoizpena.
- Garrantzi gutxiagokoak: material elektrikoa, makineria, kautxua eta plastikoen ekoizpena.
Beste eskualde batzuk
- Durangaldea: Garraio materiala, makineria eta, neurri txikiagotan, paperaren fabrikazioa.
- Bermeo, Markina eta Ondarroa: Elikaduraren sektoreari lotutako industria (adibidez, arrain kontserbak).
B) Gipuzkoa
Industria aniztasun handia dago: makineria, metalurgia, ehungintza, papera eta zementua.
Eskualdeak
- Donostialdea: Eskualde industrializatuena da: makineria, metalurgia eta metalezko tresnak.
- Bidasoaldea: Irun nabarmentzen da: metalezko artikuluak, material elektrikoaren fabrikazioa, elikadura eta makineria.
- Goierri: Metalurgia eta metalezko tresnak, garraio materiala eta makineria.
- Tolosaldea: Makineria fabrikatzea da jarduera garatuena. Metalurgia eta metalezko tresnak ere esanguratsuak dira. Paperaren sektoreak bigarren mailako lekua hartu du gaur egun.
- Urola Kosta: Metalurgia eta metalezko tresnak, altzarien fabrikazioa, makineria eta garraiorako materiala.
- Debagoiena: Gaur egun alde batera utzitako jarduera batzuen aztarnak badira ere, hala nola, San Antoniako Algodonera (Bergaran) edo Zahor Txokolategia (Oñatin).
- Debabarrena: Metalezko produktuak eta makina-erreminta nabarmentzen dira.
C) Araba
Arabako lautadan, Gasteizen dago industria gune nagusia. Gaur egun, nabarmentzen diren sektoreak:
- Metalurgia eta metalezko artikuluak.
- Kautxuaren eraldaketa.
- Garraio materiala.
- Makineria.
- Elikadura.
- Material elektrikoa.
- Bulegoko altzarien fabrikazioa.