Euskal Autonomia Estatutua 1936: Sorrera, Ezaugarriak eta Garrantzia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

Sailkapena

Politika, juridikoa, historikoa, publikoa / Estatutu berezia onartu / Non eta noiz / Bi egun geroago Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Analisia

3 artikuluz eta xedapen iragankor batez osatuta dago:

  • 1.a + b + g: Euskal Herria izena / Beren lege eta eskubide propioak / Probintzia bakoitza autonomoa / Euskara = gaztelania, ofiziala.
  • 5. Polizia propioa.
  • 10. Boterea herriarena da, sufragio unibertsal sekretuaren bidez / Presidentea harremanen ordezkaria.

Gerra zibila: behin-behineko gobernua ezarri zen, lehendakaria zinegotziek hautatu zuten.

Testuingurua

Bigarren Errepublikaren 3 etapak

  1. Biurteko Erreformista: (1931-1933)
  2. CEDAren muturreko biurtekoa: (1933-1936) Amaieran, eskuinaren eta ezkerraren erradikaltze politikoa gertatu zen. CEDAk hauteskundeak antolatu zituen.
  3. 1936an ezkerreko koalizioa: Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen. Azañaren gobernu berriak politika erreformista moderatua bultzatu zuen. Arazoak ezkerrean, gobernua PSOE barik osatu zen / Iraultza + kale istiluak / Estatu-kolpea Mola jeneralak gidatu zuen. 1936ko uztailaren 18an altxamendua gertatu zen.

Gerra Zibilaren Hasiera

Matxinatuek estatu-kolpe bat soilik nahi zuten (ez zuten sistema politiko zehatzik proposatzen, eta Guardia Zibila ez zen altxatu). Errepublikaren porrotaren arrazoiak: atzerapen ekonomiko eta soziala; Europan demokraziaren eta diktaduren arteko lehia zegoen, eta ejerzitoak garrantzi handia zuen. Espainian, matxinatuak eta errepublikazaleak zeuden. Lehen Mundu Gerraren ondoren, faxismoa eta komunismoa hedatu ziren. Gerra Zibilean, kanpoko diktadurek eta boluntarioek parte hartu zuten.

Iruzkina

Lehen Mundu Gerraren ondoren, Euskal Herrian eta Katalunian autonomia gogoak piztu ziren. 1918an, eskakizun bat egin zen: Ramonesek, gobernu liberaleko kideak, batzorde bat sortu zuen Euskal Herriari estatutu bat onartzeko. Baina krisi politikoarekin batera, ezin izan zen aurrera egin.

Errepublikaren garaian, autonomia erreformak bultzatu ziren. Getxoko alkateak autonomiaren aldeko udalen arteko mugimendua sustatu zuen. 1931n, Lizarrako bilera egin zen estatutua idazteko, Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin. Gehiengo alkateek onartu zuten, baina Konstituzioaren kontrakoa zenez, ez zen onartu.

Proiektu berria aurkeztu zen, baina arazoak zeuden: katolikoak eta karlistak ez zeuden ados. 1936ko hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen, eta proiektua berriz ere aurkeztu zen. Oraingoan, onetsi egin zen.

1936ko Autonomia Estatutuaren proiektuaren burua Indalecio Prieto izan zen. Gerraren ondorioz, atzeratu egin zen, eta urriaren 1ean onartu zen.

Ezaugarri Nagusiak

  • Laburra eta bakuna zen.
  • Garrantzi handiko gai batzuk ez ziren aipatu (eskubide historikoak eta foruak).
  • Lurralde guztiak berdindu ziren (foruak ez bezala).

Garrantzia

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba berezko autonomia lortu zuten, Euskal Herria osatuz. Euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak bihurtu ziren. Polizia propioa sortu zen, ideologia eta kultura babesteko. Estatutua berandu heldu zen, eta gutxi iraun zuen: Bizkaian baino ez, 9 hilabetez. Gaur egun, Euskal Herriko Estatutua egiterakoan oinarri gisa erabiltzen da.

Entradas relacionadas: