Euskal Eleberrigintzaren Garapena: XIX. Mendetik Aurrera

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

XIX. Mendeko Eleberrigintza Europan eta Euskal Herrian

XIX. mendean iritsi zen eleberrigintza gailurrera. Garai hartan, irakurrienak eleberri errealistak, abenturazkoak eta ohiturazkoak izan ziren. Espainian, eleberri pikareskoak eta XVII. mendeko Kixotea garrantzi handikoak dira. Nobela erromantiko garrantzitsurik ez dagoen arren, ohiturazko artikuluak nabarmendu ziren (Larra izan zen esanguratsuena).

Mende biren artean (XIX eta XX), bi idazle nagusi nabarmendu ziren, biak Euskal Herrikoak: Unamuno eta Pío Baroja. Aipatzekoak dira, baita ere, Azorín eta Valle-Inclán.

Euskal Herrian, nobelagintza are eta beranduago garatu zen. XIX. mendearen bukaera arte, apenas idatzi zen euskaraz eleberria dei genezakeen idazlanik. XX. mende hasieran idatzitakoak ere ez zeuden, inola ere, sasoi horretan Europan zehar idatzitakoen parean.

Lehen Urratsak Euskarazko Eleberrigintzan

XIX. mendean lehen urratsak eman ziren euskarazko eleberrigintzan, Mogelen Peru Abarka lanarekin; adituen iritziz, ordea, elkarrizketa sorta bat da. J.B. Elizanbururen Pierres Adame ere aipatzekoa da.

Euskarazko lehenengo eleberritzat hartzen dira Txomin Agirreren Auñamendiko Lorea, eta, ondoren idatzitako, Kresala eta Garoa. Sasoi horretan, munduan zehar, nobela modernoa idazten ari ziren jada: Marcel Proust (Denbora galduaren bila), William Faulkner (Hiltzeko etzanik nagoela), James Joyceren Ulisses... Nobela psikologikoa, genero beltza, poliziakoa… horrelakorik ez zen idatzi Euskal Herrian.

Nobela Modernoaren Etorrera Euskal Herrira

Nobela modernoa Euskal Herrira beranduago iritsi zen: Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) edo Saizarbitoriaren Egunero hasten delako (1969) eleberrien eskutik.

Kirikiño (Ebaristo Bustintza)

Ebaristo Bustintza, Kirikiño (Mañaria, 1866-1929), idazle, kazetari eta hizlaria izan zen. Euzkadi egunkarian euskal atalaren arduraduna izan zen. Anton Beratkatz (1914) eta Abarrak (1918) ipuin laburren bildumak idatzi zituen. Lehen Mundu Gerraren kronikak ere idatzi zituen. Hizlari trebea izan zen.

Txomin Agirre

Domingo Aszension Agirre Badiola, Txomin Agirre (Ondarroa, 1864), ekonomia maila apaleko familia batean jaio zen. Gasteizen Filosofia eta Teologia ikasteko diru-laguntza lortu zuen. Euskal letren munduan bultzada handia eman zuen, baina desadostasunak ere sortu ziren. Hiru ezaugarri nagusik osatzen dute Txomin Agirreren pentsaera: euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristautasuna.

Entradas relacionadas: