Euskal ETEen Lehiakortasuna eta Nazioartekotzea

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Euskal ETEen erronkak eta industria-politika

Enpresaren neurriari dagokionez, ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak) dira nagusi. Enpresa handiak, berriz, EBren (Europar Batasuna) batezbestekoaren azpitik daude. Horrek munduko merkatuan lehiatzeko garaian desabantaila ematen die, ETEek zailtasunak baitituzte lehiatzeko; finantzatzeko, berritzeko eta nazioartekotzeko hainbat muga izaten baitituzte. Hori dela eta, industria-politikaren helburua da neurria eta lehiakortasuna hobetzea.

Tamaina eta lehiakortasuna hobetzeko estrategiak

  • Neurria hobetzeko: Enpresa-taldeak eta enpresen arteko lankidetza bultzatzea da helburua, filialak, lankidetzak eta klusterrak sortuz.
  • Lehiakortasuna hobetzeko: Hiru estrategia nagusi hauen bidez hobetzen da:
    • Enpresak berregituratzeko finantzaketan lagunduz krisiari aurre egitea.
    • Berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa, kalitatea eta bikaintasuna bultzatzea.
    • Nazioarteko merkatuan enpresagune batzuetan liderra izatea, sektore motorrak eta proiektu estrategiko berritzaileak bultzatuz.

I+G+B sarea eta berrikuntzarako inbertsioa

Ikerketak, Garapenak eta Berrikuntzak (I+G+B) sare sendo bat osatzen dute EAEn: unibertsitateak, ikerketa-zentroak, parke teknologikoak eta berrikuntzaren garapenera bideratutako lantokiak hartzen ditu barne. Helburua enpresa-sehaskak sortzea da.

I+G+B arloan egiten diren gastuak eta berrikuntza-ekintzetan parte hartzen duten enpresen kopurua estatukoaren gainetik dago, baina EBkoarekin alderatuz ez dago alde handirik. Horregatik, honakoa proposatzen da:

  • Enpresen dirua I+G+B arloan inbertitzea.
  • Prestakuntza zientifikoa eta teknologikoa hobetzea.
  • Ospe handiko profesionalak erakartzea.
  • Berrikuntza ETE guztietara zabaltzea.
  • Enpresa erreferente eta liderrak sortzea merkatu orokorretan lehiatzeko.

Nazioartekotzea: Kanpo merkatuetara irekitzea

Espainiara krisia iritsi zenean, Euskadiko zenbait enpresa atzerriko herrialdeetara joan ziren; nazioartekotu egin ziren. Horrek bide asko ireki dizkie eta, era berean, krisiaren ondorio txarrak arindu ditu. Enpresak gehiago ireki eta esportazioak dibertsifikatzeko, nazioartekotzea sustatzea da helburua. Horretarako, honako neurriak proposatzen dira:

  • Enpresak kanpoan finkatzeko laguntzak eman.
  • Esportatutako produktuak eta kanpoko merkatuak dibertsifikatu (garatzeko bidean dauden herrialdeetara, bertan eskulana merkeagoa baita).
  • Enpresak esportatzeko lankidetzan aritu.
  • Kanpoan euskal produktuak bultzatu.
  • Atzerriko inbertsioak erakarri irudi erakargarri baten bidez.
  • Enpresek nazioarteko proiektuetan parte hartzea sustatu.

Entradas relacionadas: