Euskal Foruak eta Gerra Karlistak: Historia eta Bilakaera
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,95 KB
Euskal Foruak eta Gerra Karlistak
Euskal Foruak. Foru bakoitzak kasuan kasuko erkidegoaren ohiturari eta idiosinkrasiari erantzuten zion: berezko zuzenbide zibila, zigor-zuzenbidea eta kaparetasun unibertsala. Foruen krisia gertatu zenean, gaurko EAEn, Antzinako Erregimena ezabatu zen. Burgesiak berdintasun juridikoan, jabetza pribatuan, sistema politiko parlamentarioan eta askatasun ekonomikoan oinarritutako eta politikoa bateraezina zen merkataritza-burgesiaren interesekin eta helburuekin. Burgesia liberalismoarekin lerrokatu zen, foru-sistema gero eta handiagoa zen merkataritza-garapenarekin bat ez zetorrelako. Iraultza liberalak foruak ezabatzea mehatxatzen zuen, uniformetasun juridikoa eta zentralizazioa lortzeko, eta, horrela, euskal gizartea karlisten eskuetara igorri zuen. Karlistek, estrategia kalkulatuarekin, foru-aldarrikapena programa absolutista eta teokratikoan gehitu zuten. Hala ere, euskal burgesiak Espainia liberala eraikitzen parte hartu zuten arren, etekinak eman zitzaketen foruen alderdiak zaintzen ahalegindu zen. Foru-aldarrikapena karlismoaren hasierako unean ez zen agertu, baina Antzinako Erregimenaren defendatzaileak ziren aldetik, foruen alde borrokatzen zuten. Hirugarren gerran aldiz, foruen defentsa karlismoaren ideia nagusi bihurtu zen. Liberalismoa gaurko EAEra iristean, lehenengo krisi instituzional garrantzitsua gertatu zen. 1812ko Cadizeko konstituzioak foruen berezitasuna ez zuen jaso, baina epe laburrean ezarri zenez, ez zuen ondoriorik izan. Foru erregimenarekin nobleziak protagonismo handia izan zuen. Euskal merkataritza-burgesiaren hazkundea geldiarazi zuen, esparru juridiko eta politiko berriak eskatuz.
Lehenengo Gerra Karlista (1833-1840)
Fernando VII.a hiltzean, pilatutako tenkadurak argitara atera ziren, gerra zibila piztuz. Zazpi urtez luzatu zen eta absolutistak eta liberalak aurrez aurre aritu ziren: lehenengo gerra karlista izan zen. Maria Kristina erregeordeak liberalen babesa bilatu zuen, baina aldaketa politikoak onartzearen aurka zegoenez, akordioak zaildu egin ziren eta matxinadaren aurreko erantzuna atzeratu egin zen. Horri esker, Zumalakarregi jeneralak benetako armada antolatu ahal izan zuen. Absolutismo monarkikoa, foruen defentsa lurraren jabetza tradizionala eta erlijio-integrismoa karlismoaren oinarriak izan ziren. Penintsularen iparraldeko nekazari asko ezarri ziren, liberalak ezarri nahi zituzten uniformetasun juridikoaren eta tributuen arloko uniformetasunaren kontra zeuden eta. Klase ilustratuak, burgesiak eta hiriko proletarioak erregeordea babestu zuten. Lehengo Gerra Karlistaren erdigunea Euskal Herria izan zen, baina Kataluniara, Aragoira eta El Maestrazgora zabaldu zen. Karlismoak Euskal Herrian ospe handia zuen, erlijioaren defentsa gizarte-ordenan sartzen zelako, foruzaletasun tradizioaren adierazpen modura defendatzen zelako, jaunen lurraren jabetzaren egitura ordena ekonomikoan sartzen zelako, eta legitimismo absolutista atal politikoan. Hala ere, lehenengo altxamenduak porrota izan zuen arre, Tomas Zumalakarregi armadako koronela eta lider karismatikoa zena, gerrilla agintaritza hartu zuen 1833an, eta ia 30,000 boluntarioko armada lortu zuen. Gerra sorpresen eta gerrillen borroka izan zen, eta Zumalakarregik estrategiaren maisua zen erakutsi zuen. Ameskoan liberalek porrota izan zuten, eta, horren eraginez, gaurko EAE eta Nafarroa hiriburuak eta Arabar Errioxa izan ezik, Don Karlosen menpe geratu ziren. Foruak zin egin legeak eman, zigor-kodea aldarrikatu eta abar egin zuten. Gorte karlistak Bilbo konkistatu nahi zuten. Ekintza horretan, Zumalakarregi karlisten burua izan zena hil egin zen, eta Esparterok liberalen hirien inguruko hesia apurtzea lortu zuen. Gerrak aurrera egin zuen, eta matxinadak ziren arren, bataioetan behera egin zuten. Azkenean, Maroto eta Esparteroren negozioak emaitza lortu zuten, bakea. Maroto, Esparterorekin bake-elkarrizketak abiatu zuen. Horrekin, euskal lurretako gerra amaitu zen. Lehengo Gerra Karlista Bergarako Hitzarmenarekin amaitu zen. Hori zela eta, gobernu liberalak foru-araubidea errespetatu behar zuen. 1839ko urriaren 25eko lege berriak euskal foruak berretsi zituen, baina monarkiarekin batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. Modu horretan, Gobernuak bi printzipioak bateratu eta foruen beharrezkoa aldaketa egiteko askatasuna zuen. Nafarroan 1841eko urriaren 16an Lege Itundua lortu zen. Aitzitik, euskal probintzietan ez zen horrelako itunik lortu. Baldomero Esparteroren gobernu liberal aurrerakoia nazioa bateratzen ahalegindu zen, praktikan foruak abolitzen zituen 1841eko urriaren 29ko dekretuaren bidez. Hala ere, 1844an moderatuak itzuli zirenean, galdutako foru-eskumenak iztuli zituzten, ñiberalismoaren sektore neurritsuenak erakartzeko eta karlismo soziologikoaren altxamendu militarra saihesteko. Euskal probintziek ere autonomia administratiboa lortu zuten. Udaleko diru-sarreren eta gastuen kontrola foru-aldundien menpe egon zen 1845 eta 1853 bitartean. Gaurko EAEn liberal moderatuek administrazio zentralizatua sortzea ezinezkoa zen.
Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876)
1868ko iraultzan Amadeo Savoikoaren monarkia ezarri zen, eta horrek porrot egin ondoren, 1. errepublika. Horren eraginez, karlismoak jarraitzaileak irabazi zituen. Mugimendu karlista osatzen zutenen arabera, erlijioa gizarte-iraultzaren erantzunik onena zen. Erdiko klase lur jabeak beldur ziren, eta beraz karlismoaren alde jarri ziren gizarte-ordena defendatzeko azken bitarteko militarra zelakoan. Neokarlismoak garrantzi handia izan zuen, eta seiurteko hauteskundeetan garaipen garrantzitsuenak lortu zituen. Hirietako liberal foruzale askok, jabeak eta kontserbadoreak ziren neurrian, karlismoa defendatu zuten, ordena lortzeko alternatiba zelakoan. Karlismoa elizaren beso armatua bihurtua zen. Gaurko EAEn elizak gizartean zuen lehentasunaren eta muturreko liberalen zentralismoak mehatxatutako foruen defendatzaile modura agertu zen. Karlos VII.a tronurako hautagaia zela, karlistak berriro ere borrokan hasi ziren, Nicolas Ollo nafarra buru zela. Zumalakarregi mitifikatuaren antza zuen, armada txikia antolatu zuelako eta Lizarra hiriburutzat zuen esnatu politikoaren oinarriak ezarri zituelako. Hala ere, berri karlistek Bilbo hiri menpetu gabean setioa ezarri zuten, eta iriak, erresistentzia handia eginez, laguntza iritsi arte tinko eutsi zuen. Karlistek, atzera egin behar izan zuten Ollo buruzagi militarra etsaien kanoikada baten eraginez hil zenean. Gerrak aurrera egin zuen, baina 1847an saguntoko altxamenduaren eraginez tronua Elisabeth II.a erbesteratuaren semea zen Alfonso XII.ak eskuratu zuenean, Karlos VII.ak katolikoen eta kontserbadoreen laguntza galdu zuen. Handik gutxira, karlistek muga zeharkatu zuten, erbestera bidean. Karlistek, arlo militarrean porrota izan zutenez, borroka politikoa hautatu zuten eskuin muturraren barruan berrezarkuntzazko aukera politikoetan, baina euskal barrutietako hauteskundeetan eginkizun erabakigarria izan zuten. Alfontsotarren garaipenari esker, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foruak abolitu ziren. Hala ere, Canovas de Castillok ezegokitasun politikoa saihestu zuen, salbuespen-erregimena sortua. 1878ko errege dekretuaren arabera, euskal aldundiek, estatuaren emakida dela bide, bildu eta administratzeko gaitasuna zuten.
Berrezarkuntza
1868. urtean Isabel II.ak Espainiatik alde egin behar izan zuen. Haren ondoren, Espainiako politikari eta militarrek indarrean gobernu mota desberdinak jarri zituzten, baina ezin izan zuten egonkortasunik mantendu. Amadeo Saboiakoaren erregealdia eta Lehen Errepublikaren saioen porrotak eman ziren Espainian beste gerra zibila gertatzen ari zen bitartean: azken gerra karlista. Hura gutxi balitz, langile mugimenduak industrializatzen ari ziren eremuetan indartzen ari ziren, eta ondorioz agintari eta klase berri horien arteko gatazkak ere sortu ziren. Estatu demokratikoa sortzeko ahaleginak huts eginda, Espainiak 1874an aldi historiko berria hasi zuen, Berrezarkuntza garaiko monarkia konstituzionala. Borboien dinastia berriz ezarrita, Alfontso XII.aren bitartez, Espainia 1868 baino lehenagoko egoerara itzuli zela zirudien, baina urteek aurrera egin ahala gizarte hartan egoera batzuk aldatzen ari ziren: indar sozial eta ekonomikoak ugaritu egin ziren eta industriaren, finantzen eta hirien garapena nolabaiteko heldutasunera iritsi zen; horrek guztiak tentsio eta arazo berriak ekarri zituen. Edozein kasutan, Berrezarkuntzako eredu politiko eta sozialak kontserbadorea izan zen: oligarkia txiki batek aginte ekonomikoa eta politikoaren kontrola eduki zuen arlo guztietan. Hala ere, apurka-apurka, marko estu hori apurtzea lortu zuten elementu batzuk garatu ziren.
Sistema Politikoa
Alde batetik, txandaketa eta alderdi-bitasuna: Canovas pentsatzen zuen bi alderdi behar zirela, bi alderdi horiek burges garrantzitsuen interesak babesten zituen. Canovas alderdi liberal-kontserbadorearen burua zen eta Sagasta buru zuen alderdi liberal-fusiozale. Beste aldetik, zentralismoa eta kontrol ideologikoa zegoen: Zentralismoa nabarmen geratu zen diputazioak eta udalak berrantolatu zituztenean.
Sistemaren Arazoak
Alde batetik, hauteskunde ustelkeria: txandaketa formula hauteskundeak manipulatzeari esker mantendu zuten. Hauteskundeak gobernuan zegoen alderdiak beti irabazten zituen, horretarako indarkeria, boto erostea, iruzurra eta abar aplikatzen zen. Beste aldetik, jaunxokeria: XIX hasi eta XX amaitu. Herrian itzal handia zuten,eta Madrilgo pertsona harremanetan botoak biltzen zituzten eta mesedeak eta opariak banatzen zituzten.
Sistemaren Bilakaera
Alfontso hil zenean, Canovasek eta Sagastak txandakatzearen akordioa adostu zuten El Pardoko itunean. Maria Cristinaren erregeordetza hasi zen eta erreginak ere ituna errespetatu zuen.
Oposizio Sistemari
Errepublikanoek errepublikanismoazatituta zegoela agerian jarri zuten. Handik hiru talde nabari ziren: positibista, federalak eta aurrerakoi-demokrata. 1875-1891 hauteskundeetan hainbat probintzietan diputatuak ateratzen zituzten. Langile mugimendua bi joeratan banatua: anarkista eta sozialista.
Anarkistak
1881tik aurrera, elkarteak berrantolatu ziren eta horrela espainiar erregioko langileen federazioa sortu zen. Hauek estatu suntsitzearen ideia baztertu eta erresistentzia solidarioa eta baketsua antolatu zuten, baina anarkistak elkarte sekretuan bildu eta horrela agertu zen mano negra mitikoa.
Sozialistak
18879an alderdi sozialista sortzea erabaki zuten. Hiru oinarri: klaseen teoria marxistaren mamia biltzen zuen, gizarte klase guztiak deuseztatu eta elkartzeko eskubideen aldeko borroka, prentsa askatasuna…el socialista 1886an kaleratu, 1888 urtean UGT sortu. 1891tik aurrera hauteskundeetara aurkeztu ziren baina emaitza eskasa zirenez errepublikanoekin batera aurkeztea erabaki zuten.
Katalanismoa
Karlismoak eta federalismoak biok bat egin zuten katalanismoa politikan. Valenti almirall katalanismoaren buru izan eta garrantzitsuena federalismoa zen. parlamentu autonomista eta ez independentista zuen, helburu katalunia kapitalista eta europista lortzea zen. almirallek 1882an centre catala sortu zuen alderdien gainetik egoteko, baina burgesiak ez zuten onartu eta bere elakrtea sortu zuen kataluniako liga. 1891n centre eta liga batu ziren eta emaitza unio catalanista izan zen.
Euskal Nazionalismoa
Foruak defendazteko giro berean sortu arren, bere berezitasunak izan zituen. Ez zen burgesia modernutik sortu. 1876an, foru bi eratan: ab, foruak oso-osoak berreskuratzearen alde egin zuten. Bigarren taldekoek ez ziren burges industrial eta toleranteak, gerra karlista galdu zutenak baino. Eaj: abertzaletasunaren sutatzailean, sabino arana, foruak osorik, berreskuratzea erabateko burujabetza berreskuraztean zen, independentzia alegia. 1895an eusko alderdi jertzalea, adierazpen antiespainiola batekin, baina alderdiak ez zuen gauza handirik lortu aranaren lehenengo jarraitzailekinl, beraz burgesia modernoagoa eta industrialago bilatu behar zuen, orduan, barruan tentsioak sortu ziren independentziaren aldekoak eta Espainiaren barruan autonomia bilatzen zutenen artean.