Euskal Foruak: Historia, bilakaera eta karlistadak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

Euskal Foruak: Historia, bilakaera eta karlistadak

1. Euskal Foruak: Zer diren eta eskubideak

Euskal Foruak eremu geografiko zehatz batean izandako antzinako ohiturak, usadioak eta erregeek emandako salbuespenak eta pribilegioak lege bihurtuta dira. Euskal foruen eskubide eta eskumenen artean aipagarrienak hauek dira:

  • Autogobernua: Ordezkaritza bidezko sistema politiko baten bidez gauzatzen zen.
  • Arau sortzailea: Lurralde bakoitzean, eskualdeko ordezkariak arduratzen ziren barne arauak sortzeaz, eta eskualdeko bizitza arauen arabera arautzen zen.
  • Tokiko parte-hartzea: Tokiko talde indartsuenak hartzen zuten parte.
  • Euskal Foru Baimena: Foruen kontrako errege aginduak eten zitezkeen, eta foru instituzioek errege boterearekin eztabaidatzeko ahalmena zuten.
  • Zerga salbuespenak: Eremu jakin batzuetan jaiotakoek zerga gutxi ordaintzen zuten.
  • Barne muga-zergak: Euskal lurraldeak merkataritza libreko gune bilakatu ziren, eta elikagaien eta produktu ezberdinen inportazio merkea ahalbideratu zuten. Kanpo produktuak Gaztelara iritsi arte ez zuten muga-eskubiderik ordaintzen, eta atzerrira esportatzen zituzten bertako produktuak ere ez zuten zergak ordaintzen. Nafarroak muga-zerga antolamendu desberdina zuen.
  • Salbuespen militarrak: Euskal biztanleek ez zuten soldaduskara joan behar izaten, eta gerra bazegoen bakarrik borrokatu behar zuten foru lurraldeen defentsarako, eta bertako ofizialen agindupean.

Erakunde foral nagusiak Batzar Nagusiak izan ziren Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta Gorte Orokorrak Nafarroan. Diputazioak ere funtsezkoak izan ziren.

2. Bilakaera historikoa: XVIII. eta XIX. mendeak

Konbentzio Gerra: Frantziako armadak Katalunia eta Hego Euskal Herria okupatu zituzten, eta foruak ezeztatu ziren.

Independentzia Gerra: Foru sistema, eskubideak eta erakundeak deuseztatu egin zituzten. Napoleonek gobernu bakarra ezarri zuen, eta militar frantziarrek kontrolatzen zuten zonaldea.

Cadizeko Konstituzioak: Erregimen zaharra amaitu nahi zuten, baina ez zuten foruak berretsi ezta indargabetu ere.

Fernando VII.: Absolutismoa ezarri, eta foru sistema indarrean jarri zen. Monarkia konstituzionala eta konstituzioa berriro ezarri zirenean, ordea, indargabetu egin zen foru sistema. Absolutismoa berriro ezarri zenean, foru sistema indarrean jarri zen berriro.

3. Karlistadak: Ondorengotza arazoa eta gerrak

Ondorengotza arazoa: Fernando VII.ak ez zuenez oinordekorik, bere anaia Karlos Maria Isidro izan beharko zen koroaren oinordekoa, emakumeak ezin zirelako koroaren oinordekoak izan. Baina Fernando VII.ak Maria Kristinarekin ezkondu zen, eta emakumeak erreginak izan zitezkeela aitortu zitzaien. Orduan, Fernando VII.aren eta Maria Kristinaren alaba izango zen koroaren oinordekoa. Honez gain, bi talde sortu ziren: karlistak eta liberalak.

Lehen Gerra Karlista: Ondorengotza arazoagatik, Espainiako gerra zibila sortu zen absolutisten eta liberalen artean. Euskal lurraldeetan eragin zuzena izan zuen, baita Aragoin, Katalunian eta Maestrazgon ere. Karlistek absolutismo monarkikoa eta foru tradizionala defendatzen zituzten, eta liberalek zentralismoa. Karlisten alde apaizak, nobleak eta nekazariak zeuden; liberalen alde, burgesia, armada eta herritar gehienak. Karlisten leloa “Jainkoa, Aberria eta Erregea” zen; katolikotasuna, erregimen zaharra eta pribilegioak babesten zituzten. Liberalek, aldiz, estatuaren laikotasuna eta zentralismoa.

Gerra: Tomas Zumalakarregi izan zen karlisten gidaria. Gerrilla taktikak erabili zituzten liberalekin enfrentatzeko. Karlistek landa-eremua kontrolatu zuten, eta liberalek hiriak. Karlistek Bilbo erasotu zuten, eta Zumalakarregi zauri larri bat jaso eta hil egin zen. Armada liberala indartzen joan zen desamortizazioen baliabideengatik. 1839an, negoziatu egin zen: liberalek foruen auzia eta Don Karlosen auzia bereizi zituzten, eta karlisten artean transakzionistak inposatu ziren. Gerra amaitzeko hitzarmena lortu zen. Gerraren amaieran, Bergarako Ituna sinatu zen, 1839ko abuztuan, Maroto jeneral karlistaren eta Espartero jeneral liberalaren artean, eta bertan Isabel II.a erregina izateko eskubidea itundu zen.

Sistema liberalari egokitzeko hainbat aldaketa egin ziren Euskal foruetan: foru baimena deuseztatu zuten, aduanak kostaldera eta Frantziako mugara eraman zituzten, alkateak konstituzioaren arabera aukeratzen ziren, eta Espainiako sistema judiziala ezarri zuten. Mantendu ziren gauzak: zerbitzu militarra eta zergaren salbuespena.

Nafarroan, Ley Paccionada legea onartu zen, eta probintzia izatera pasatu zen. Soldaduskara joateko zozketa onartu zen, eta Espainiak urtero kupoa ordaintzen zuen.

Bigarren Gerra Karlista: Isabel II.aren lehenengo agintaldian gertatu zen, eta eragin gehiena Katalunian izan zuen.

Hirugarren Gerra Karlista: Gerraren arrazoiak: Espainiako estatu laikoa eta liberalismo demokratikoa ezarri zutenean, Euskal Herrian euren pentsamenduaren kontra zeudela pentsatu zuten askok, eta katolizismoaren defentsan atera ziren. Karlos VII.a karlistentzat Espainiako erregea izan behar zen. Karlos VII.ak gizarte tradizionala, katolikotasuna eta foru erregimena berreskuratu nahi zituen, eta “Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea” lelopean, karlistak eraso militarra antolatzen hasi ziren.

Kontzertu Ekonomikoa: Diputazioek ez zutenez kolaboratu nahi zergak biltzeko lanetan, eta Madrilgo gobernuak ez zuenez ausartu administrazio berri bat ezartzera, Kontzertu Ekonomikoa adostu zen gobernu zentralaren eta diputazioen artean.

Entradas relacionadas: