Euskal Foruak: Historia eta Ondarea
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB
Foruen Erregimena
Euskal Herriak Erregimen Zaharraren berezitasun garrantzitsuak zituen, eta horrek ezberdin egiten zuen. Euskal historiaren ezaugarririk handienetako bat foruen erregimenari eustea da, Erdi Arotik Aro Garaikidera arte. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruak 1876an baliogabetu egin ziren. Nafarroakoak, ordea, 1841ean murriztu eta ia deuseztatu ziren. Iparraldeko probintzietako foruek Frantziar Iraultzararte iraun zuten.
Foruen Jatorria eta Bilakaera
Foruak, denboraren joanean, lurralde bakoitzeko biztanleek beren bizitza antolatzeko usadioak eta ohiturak lege bihurtuta sortu ziren. Ezin daiteke zehaztu noizkoak ziren, ahoz transmititzen baitziren. XX. mendera arte ez ziren hasi idazten. Iberiar penintsulako beste lurralde batzuetan ere egon ziren, baina monarkia bere indarra indartzen eta zentralizatzen hasi zenean, desagertzen joan ziren.
Euskal Foru Erakundeak
Euskal lurraldeak unitate politiko desberdinetan zatikaturik zeudenez, herrialde bakoitzak foru erregimena sortu zuen, eta horrek erakunde eta lege desberdinak ekarri zituen. Erakunde nagusia Batzar Nagusiak ziren. Nafarroan, erresuma zenez, Gorteak zeuden. Batzar haietan lurralde bakoitzeko herri eta hirietako ordezkariak biltzen ziren, legeak egiteko eta zergak onartzeko. Urtean behin edo birritan baino ez zirenez batzen, Batzar Nagusien erabakiak adosteko, diputazioak eta aldundiak sortu ziren. Denborarekin, erakunde betearazle hauek iraunkor eta nagusi bilakatu ziren. Bere eginkizunen artean, Batzar Nagusien erabakiak betearazteaz gain, zergen bilketa eta kudeaketa eta foruen babesa zeuden.
Foruen Onurak
- Merkataritzarako askatasuna: Aduanak barrualdean zeudenez, euskal portuetara heltzen ziren merkatalgaiek ez zuten arantzelarik ordaindu behar.
- Fiskalitate autonomoa: Batzar Nagusietan onartuak izan ondoren, udalek eta diputazioek biltzen zituzten zergak. Hala ere, erregeak emakidak eska zitzakeen.
- Soldadutzatik libre egotea: (Marinako zerbitzutik izan ezik) gerra euren lurraldean zenean bakarrik bete behar zuten soldadutza. Erregeak eskatuz gero, euren mugetatik kanpo borrokatzeko, agindua bete behar zuten.
- Kaparetasun unibertsala: Euskal familietatik zetozen guztiak kapare edo aitoren seme-alabak ziren (behe-noblea, hidalgo). Pribilegio batzuk zituzten: zuzeneko zergak ordaintzetik libre egotea eta administrazioko eta armadako karguak betetzeko aukera.
- Foru-baimena (pase forala): Euskal lurraldeek zuten autonomia ziurtatzeko, erregeak euskal foruak zin egitera derrigortuta zeuden. Bestalde, erregeak indarrean ipintzen zituen legeak, foruen kontra bazeuden, “obeditu bai, baina ez da betetzen” formula erabiliz, ez zuten legea betetzen.
Harremana Monarkiarekin
Aro Modernoan, Euskal lurraldeek harreman onak izan zituzten monarkiarekin. Monarkiak gero eta aginte handiagoa zuen, eta horrek tentsioak sortu zituen, batez ere, Borboiak tronuan jarri zirenetik. Zenbaitetan, tentsioek matxinadak eragin zituzten. Hala ere, istiluok errege-aginduek eragindakoak izan arren, barruko arazoengatik izaten ziren.