Euskal Foruak: Tradiziozko Erregimena eta 1876ko Ezeztapena

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Euskal Foruak: Euskaldunen Tradiziozko Erregimena

Forua erabilera edo ohitura da, eta erkidegoarentzat mesedegarria denean, lege-balioa du eta idatziz jasotzen da. Foruak gizarteak une historiko horretan dituen berezitasunei erantzuten die, sistema dinamikoa delako. Herrialde bakoitzak propioak zituen. Adibidez: Aiara. XIX. mendean Euskal Herrian mantentzen ziren soilik.

Foru Sistemaren eta Liberalismoaren arteko Gatazka

Foruek nekazari nobleak nagusi ziren sistema politikoa bultzatzen zuten, eta hirietako merkatariak albo batera geratzen ziren erabakiak hartu behar zirenean. Beraz, burgesiak liberalismorantz jo zuen, foru sistemak ez zuelako merkataritzaren garapen gero eta handiagoa bereganatzen jakin.

Euskal Herriko burgesia, Espainia liberala eraikitzen lagundu bazuen ere, etekinak eman zitzaketen arloak bere horretan uzten saiatu zen. Iraultza liberalak foruak kendu nahi zituen, batasun juridikoa eta zentralizazioa lortzeko.

Karlisten Jarrera eta Foruen Errebindikazioa

Egoera horren aurrean, euskal gizarteko alderdi batzuk karlista egin ziren. Karlistek zuhur jokatu eta beren programa absolutista eta teokratikoan foruen errebindikazioa sartu zuten.

Muñagorri eta "Bakea eta Foruak"

Helburu horrekin Muñagorri izeneko gizona sustatzen ahalegindu ziren. Gerra betean, Muñagorrik “Bakea eta Foruak” lemapeko hirugarren aukera plazaratu zuen, borrokako bi alderdien erdibidean. Asmoa, ostera, karlistak ahultzea eta liberalekin negoziaraztea zen. Gogoz saiatu arren, foruen aldeko erregimen berri horrek porrota izan zuen, eta karlismoak berezko mugimendu foralista izaten jarraitu zuen.

Foruen Ezeztapena (1876)

Karlistek gerran izandako azken porrotaren ondorioz, Cánovas del Castillok 1876ko uztailaren 21ean egindako legeak foruak ezeztatu zituen. Edonola ere, lege horren ezarpena ez zen hain erraza izan, matxinada gehiago gertatzea eragozteko erdibideko egoera batera heltzen ahalegindu ziren eta. Hain zuzen, foruzaleek eta foruen kontrakoek amore emanda adostutako legetzat hartu zen, eta, nolabait, joera bien nahiak orekatzea lortu zuen.

1876ko Legearen Ondorioz Mantendutako Eskubideak

Lege horren ondorioz, hainbat eskubide mantendu ziren:

  • Zerga salbuespena
  • Soldadutzarako salbuespena
  • Berezko eskubide zibila
  • Zigor eskubidea
  • Konpartiketasun unibertsala

Erregimen Zaharreko Desagerpenaren Arrazoiak

Foru sistemaren desagerpenaren arrazoi nagusiak hauek izan ziren:

  1. Parlamentuan eta askatasun ekonomikoan oinarritutako sistemarekin bateraezina zen.
  2. Burgesia liberalismoarekin lerrokatu zen, iraultza liberalak foruak mehatxatzen zituelarik.
  3. Karlismoak foruen defentsan iraultzaren kontrako tresna aurkitu zuen (hasieran ez).

Entradas relacionadas: