Euskal Gerra Zibilean Euskal Herrian
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB
Testuinguru Historikoa
1876ean, foruen desagerpenaren ostean, 1878an Canovasek Kontzertu Ekonomikoak ezarri zituen euskal probintzietan.
1936-1939, Gerra Zibila eman zen. II. Errepublika aldarrikatu bezain pronto, hasi ziren haren aurkako konspirazioak, eskuindarren aldetik; 1936ko uztailaren 17-18an eman zen altxamenduak ez zuen bere helburua lortu, baina Hitler eta Mussoliniren laguntzaz, gerra irabaztea lortu zuten 3 urte eta erdira.
Gerra laburra E.H., 1936ko uztailaren 17/18ko altxamendutik 1937ko uztailean frankistak lurralde osoa okupatu zuen arte. Euskadin 2 zonalde zeuden: Araba eta Nafarroan altxamendua erraz nagusitu zen, eskuinekoek gizartean eragin handia zuten. Oposizio saioak deuseztatzeko, milizia karlistak ezinbestekoak izan ziren eta ondorioz, errepresio handia egon zen. Bizkaian eta Gipuzkoan, leialtasuna mantedu zitzaion Errepublikari, nahiz eta Loiolako edo Garellanoko militar batzuk horren aurka altxatu. Sozialistak eta anarkistak izan ziren altxamendu horiek kontrolatu zituztenak.
Gipuzkoan, 3 defentsa junta antolatu ziren Mola generalaren nafar tropeei aurre egiteko: Donostiako, Eibarkoa eta Azpeitikoa, baina prestakuntza eskasa zuten eta aginte bateraturik gabe zeuden eta haien armanetua frankistena baino eskasagoa zen, eta erositako armak Hendaian zeudela frantsez gobernuak geldituta.
1936ko abuztutik irailera Irungo bataila eman zen, Beorlegi koronelak hiria hartu eta komunikazioak moztu. Irailaren 13an, nazionalak Donostian sartu ziren Debako arrora iritsiz. Gipuzkoa nazionalen menpe eta frontea Eibar inguruan mantendu zen. Gipuzkoa erortzean, 1.errefuxiatu olatua eman zen.
Bizkaian, defentsa batzorde bat eratu zen eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen gerra. Altxatuen armadari aurre egiteko, armada bakar bat antolatu zen alderdi eta sindikatuen milizia guztiekin “Eusko Gudarostea”. Beraiekin Bizkaiko defentsa eta Bilboko “Burdin Lerroa”-ren babesa antolatu zuten. Alejandro Goikoetxeak, planoak zituen eta informazioa Davila generalari (nazionala) pasa zion eta horrela “Burdin Lerroa” apurtzea lortu zuten eta 1937ko ekainean Bilbon sartu ziren nazionalak.
Bilbo erori eta bost egunetara, Francok lege-dekretu hau kaleratu zuen Bizk. eta Gipuz. Kontzertu Ekonomikoak indargabetzeko, “traidoreak” izateagatik. 1937tik aurrera, Espainiako gainontzeko probintzietan bezala, Gobernuak zerga sistema zuzena ezarri zuen. Arabak eta Nafarroak, sari gisa, Kontzertu Ekonomikoak mantendu zituzten hasieratik frankisten alde kokatzeagatik.
Balorazioa
Frankistek Gipuzkoa eta Bizkaia erotzean ere, bertan uzten zuten Errepublikaren legedia eta Burgoseko gobernuarenak ordezkatzen zuen. Francok Kontzertu Ekonomikoak deuseztatu zituen. Gerra Zibila, 1939ko apirilaren 1ean amaitu nazionalaren garaipenarekin. Franco hil ostean, 1975ean, Trantsizio garaian, konstituzio berri bat onartu zen, 1978koa eta autonomia estatutuen eraketa begietsi zen. 1979an Gernikako Estatutua onartuko da. 1981ko maiatzen 13an, Kontzertu Ekonomikoak berriro legeztatuko dira eta gaur egunera arte jarraituko dute.