Euskal Herria Frankismoan: Errepresioa eta Erresistentzia
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,44 KB
Gerraosteko Lehen Urteak eta Errepresioa (1940ko hamarkada)
Gerraostean krisi egoera nagusitu zen. Politika autarkikoa jarri zen martxan, eta hiritarren egoera okertu zen; oinarrizko produktuen gabeziak gosea eta gaixotasunak ekarri zituen.
Errepresio Politiko eta Kulturala
Politikari dagokionez, frankismoak bereziki euskaldunak zigortu zituen. Gipuzkoa eta Bizkaia traidoretzat hartu zituzten, eta zigor gogorrak jasan behar izan zituzten:
- Kartzela eta heriotza zigorrak
- Isunak eta zigor ekonomikoak
Kulturan ere errepresioa egon zen: Euskal hezkuntza, euskal sinbolo guztiak eta euskara zigortuak eta debekatuak izan ziren.
Eusko Jaurlaritzaren Erresistentzia Erbestean
Eusko Jaurlaritza tinko mantendu zen, Jose Antonio Agirreren gidaritzapean. Atzerrian onartua izan zen, Gerra Zibilaren ostean errefuxiatuei emandako laguntzagatik.
1945ean, Euskal Herriko ia alderdi eta sindikatu guztiek Baionako Ituna sinatu zuten, honako hauen alde:
- Errepublika
- Estatutua
- Eusko Jaurlaritza
Antifrankistek, 1947an, erreferendumean abstentzioa eskatu zuten, eta 1947an eta 1951n greba orokorrak egin zituzten.
50eko Hamarkada: Nazioarteko Onarpena eta Oposizioaren Gainbehera
50eko hamarkadan, oposizioa gainbehera etorri zen, nazioartean Francoren erregimenaren onarpenarekin batera. Espainia NBEan sartu zen (1955), Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zuen (1951), eta turismoa garatu zen.
Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen egoitza kendu eta frankisten esku geratu zen. Hala ere, 1956an Munduko Lehen Kongresua izan zen, Eusko Jaurlaritzaren 20. urteurrenaren aitzakian, antifrankismo euskalduna berreskuratzeko. Ekintza arrakastatsua izan zen.
60ko Hamarkada: Teknokratak eta Oposizio Berria
Aldaketa Ekonomiko eta Sozialak
Frankismoaren bigarren garaia hasi zen, teknokraten aldia. Autarkia baztertu eta dinamika ekonomiko eta sozial berria jarri zen martxan. Euskal Herrian, industrializazioa gailendu zen (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan). Ekonomian, immigrazioa eta kontsumo gizartea etorri ziren. Politikak, ordea, immobilista izaten jarraitzen zuen.
Erresistentzia Politiko eta Kulturala
EAJ eta PSOE berregituratu egin ziren, eta hamarkadaren erdialdera oposizio berria agertu zen:
- Ikasle mugimenduak hasi ziren.
- Kultura arloan erresistentzia garatu zen (adibidez, euskara batua).
- Elizaren esparru bat erregimenetik aldendu zen.
Oposizio berriaren batasuna 1962ko Municheko Batzarrean eman zen, non oposizioko indar guztiak bildu ziren erregimena salatu eta demokrazia eskatzeko.
Langile mugimendua agertu zen, CCOOren inguruan finkatua. Lan-zuzenbide berria garatu eta lan-baldintzak hobetu ziren. Oposizio berriaren protagonista nagusia ETA izan zen. ETAk nazionalismoarekin bat egin eta ekintza armatuen bidea hartu zuen. Frankismoak errepresio gogorrez erantzun zuen, eta nazioarteak ETArekiko elkartasuna adierazi zuen.
Frankismoaren Amaiera (1970-1975)
Europa frankismoa baztertuz joan zen, eta erregimenak oposizioaren etengabeko erasoak jasan zituen. Krisia nagusitu zen (petrolioaren igoeragatik), eta Franco, gaixotuta, erabaki politikoetatik aldenduz joan zen. 1975ean hil zen.
Eusko Jaurlaritza erbestean mantendu zen lehen hauteskunde demokratikoak arte (1982).