Euskal Herria II. Errepublikan eta Gerra Zibilean: Autonomia, erreformak eta gatazka

Enviado por L.Lopez y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,22 KB

Gaia: Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

1930ean, Donostiako Itunaren sinatzaileak bildu ziren. EAJ neutrala izan zen eskuinaren eta ezkerraren aurrean. Jose Antonio Agirrek Euskal Errepublika aldarrikatu zuen. Errepublikak, beraz, autonomia lortzeko esperantzak piztu zituen nazionalistengan.

Autonomia Estatutu Proiektuak:

Eusko Ikaskuntza, 1918an sortutako erakunde zientifiko-kulturala da, euskal kultura sustatzeko. Hauek ziren proiektuaren ezaugarriak:

  • Euskal Herria estatu autonomoa zen Espainiako estatu federalean.
  • Harreman ekonomikoak kontzertu ekonomikoen bidez arautzen jarraitzen zuten.
  • Euskal hiritartasuna bi urtez Euskal Herrian bizitzen lortzen zen.
  • Euskara ofiziala zen gaztelaniarekin batera.

Proiektua hilda jaio zen Konstituzioa egin gabe zegoelako.

Lizarrako Estatutu Proiektua:

  • Euskal estatuaren subiranotasuna aldarrikatzen zuen.
  • Konkordatua sinatu nahi zuen Vatikanoarekin.
  • Euskal hiritartasuna lortzeko 10 urte Euskal Herrian bizitzen.

EAJ parte hartu zuen batzorde kudeatzaileen proiektu berriaren elaborazioan, horrek karlismoarekin zuten aliantza apurtu zuen. Nafarroa euskal proiektutik kanpo geratu zen, karlismoak zuen indarragatik. 1933an, eskuindarrek hauteskundeak irabazi eta euskal estatutuaren proiektua bertan behera geratu zen, horrek EAJ eta eskuindarren arteko lotura apurtu zuen. 1936an, EAJk boto kontserbadorea galdu zuen. Fronte Popularraren garaipenean, EAJ eta Errepublikako gobernua negoziatzen hasi ziren Euskal Herriko Estatutua lortzeko.

Gerra Zibila Espainian (1936-39):

Fronte Popularraren garaipena gertatzean, konspirazioa hasi zen.

  • Konspirazio militarra: Altxamendua prestatzea eta koordinatzea zen. Helburua: diktadura militarra ezarri.
  • Konspirazio zibila: Monarkikoek eta karlistek, harremanak Mussolinirekin.

Altxamendua 1936ko uztailaren 18an zabaldu zen, Franco buru.

Nazionalak: Ohiko landa-mundu katolikoa, Eliza, monarkikoak, CEDA, tradizionalistak, armadaren zati garrantzitsu bat.

Errepublikaren aldekoak: Hiri handiak, industrialdeak, lurrik gabeko nekazariak, Kataluniako eta Euskal Herriko nazionalismoa, armadaren zati bat, mundu mailako laguntza, SESB-aren laguntza eta 40.000 boluntario faxismoaren aurka borrokatzeko.

Gerra Zibila Euskal Herrian:

Banaketa bi zonatan egin zen: frankismoaren alde zeudenak, Nafarroa eta Araba; eta frankismoaren kontra, Gipuzkoa eta Bizkaia, Errepublikaren alde zeudenak.

Ezaugarriak: Gerra garaian, autonomia estatutua aldarrikatu zen. Eusko Jaurlaritza defentsaz eta euskal armada antolatzeaz arduratu zen.

Aldiak:

  • A) Gipuzkoako gerra: Nafarroatik inbaditu zuten Gipuzkoa altxatuen armadek. Defentsa batzordeek koordinatu zuten defentsa.
  • B) Bizkaiko gerra: Altxatuek taktika berriak erabili zituzten: artilleria eta hegazkineria infanteria sartu baino lehenago, eta populazio zibila bonbardatzea. Lubakiak eraiki zituzten Bilbo inguratzen. Eusko Jaurlaritza eta Agirre Katalunian errefuxiatu ziren.

Autonomia Estatutua eta Eusko Jaurlaritza:

Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, estatutu proiektua prestatu zen. Gorteek 1936an onartu zuten estatutua eta Agirre lehendakari izendatu zuten. Gerra zela eta, autonomia estatutua Bizkaian bakarrik zegoen indarrean. Eusko Jaurlaritzak moneta propioa, Ertzaintza eta euskal armada sortu zituen.

Ondorioak:

  • Galera demografikoak: 30.000 hildako (5.000 borrokan hilda, 10.000 preso eta 150.000 erbesteratu).
  • Galera ekonomikoak azpiegituran, nekazaritzan eta industrian.
  • Autonomia bertan behera geratu zen.
  • Francoren garaipena, sistema demokratikoa desagertzea eta erregimen autoritarioa ezartzea ekarri zuen.

Gaia: II. Errepublika, 31ko Konstituzioa eta Erreformak

Monarkiaren erorpena eta Errepublikaren aldarrikapena: oposizio errepublikarra Donostiako Itunan bildu eta Errepublika aldarrikatzea, nekazaritza erreforma eta Kataluniari estatutua ematea.

1931ko Konstituzioa eta Erreformak:

Gorteen hauteskundeak egin eta errepublikanoek eta sozialistek lortu zuten gehiengoa. Konstituzioa ezkertiarra, demokratikoa, aurrerakoia, deszentralizatua eta laikoa; emakumeen sufragioa.

Gobernuaren Erreforma:

Egitura arazoak konpontzea, laizismoa eta kulturaren balioak bultzatzea.

Nekazaritza Erreforma:

1933ko hauteskundeak eskuindarrek irabazi zituzten eta nekazarien grebak eta enfrentamenduak hasi ziren.

Deszentralizazioa:

Lurralde aberatsetan nazionalismoa garatu eta horiek aurre egin zioten monarkiaren estatu zentralizatzaileari. Kataluniako autonomia estatutua 1932ko irailean onartu zen. Parlamentua, gobernua eta lehendakaria izango zuen.

Armadaren Erreforma:

Azañak indar armatuak botere zibilaren menpe jarri eta ofizialak murriztu zituen.

Hezkuntzaren Erreforma:

Eskola laiko eta publikoa analfabetismoarekin amaitzeko.

Erreformen Kontrako Oposizioa:

1931 lurjabe handiak talde bat sortu haien iinteresak defendatzeko.Biurteko beltza(1933-36).

Entradas relacionadas: