Euskal Herria XVII. Mendean eta Frantziako Iraultza: Gertaera Historikoak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB
Euskal Herria XVII. Mendean
Foruak
Foruak Euskal Herria arautzen zuten usadio eta ohiturak ziren. Ohitura haiek idatziz jaso ziren eta lege balioa hartu zuten.
Ekonomia
Nekazaritza
Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Artoa eta garia lantzen ziren. XVII. mendean aurrerapen teknikoak oso urriak ziren arren, ekoizpena handitu egin zen.
Arrantza
Arrantzaleen arazoak ere areagotu egin ziren. Baleak eta bakailoak pixkanaka garrantzia galdu zuten, eta kostaldeko arrantza nagusitu zen: sardina eta bisigua.
Burdingintza
Burdingintza pixka bat bizkortu zen, nazioarteko eskaerari esker. Euskal burdina Amerikan saltzen zen. Hala ere, mendearen amaieran sektorea krisian sartu zen.
Ontzigintza
Ontzigintza-sektorea ere suspertu zen, Amerikarekin merkataritza-harremanak ugariak izan zirelako, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrari esker. Konpainiak irabazi handiak zituen, Pasaiaren eta Venezuelaren artean zuzenean salerosteko pribilegioa eta produktu batzuen monopolioa zeukalako. Merkataritzari esker, Donostian eta Bilbon burges asko egon ziren.
Ilustrazioa Euskal Herrian
Ilustrazioak Euskal Herriko kulturan eta garapen orokorrean ere eragin handia izan zuen.
Euskal Herriko ilustrazioaren pertsonarik garrantzitsuena Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez izan zen, Peñafloridako Kondea. Haren jauregian zenbait ilustratu biltzen ziren eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Helburuak
- Kultura eta artea sustatzea.
- Ezjakintasuna deuseztatzea.
- Hezkuntzaren bidez, aurrerapen teknikoak eta zientifikoak sustatzea.
- Nekazaritza, industria eta merkataritza garatzea.
- Euskal Herriko probintzien arteko lotura estutzea.
Frantziako Iraultza
Iraultzaren Prozesua
Estatu Orokorretan estamentuka bozkatzen zen: nobleziak eta kleroak batuta bi boto zituzten, eta hirugarren estatuak bakarra. Horren ondorioz, Asanblea Nazionala aldarrikatzea erabaki zuten.
Asanblea Nazionala
Konstituzioa egin arte bertatik (Pilotalekuko Zinetik) ez irtetea erabaki zuten. Pribilegio feudalak kendu eta Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena aldarrikatu zituen. Errolda sufragioa (aberastasuna zutenek bozka zezaketen) ezartzea onartu zuen.
Matxinadak piztu ziren, eta uztailaren 14an Parisko herritarrek Bastilla, errege-espetxea, hartu zuten. Berehala, matxinadak Frantzia osoan zabaldu ziren. Iraultzari esker, burgesiak boterea eskuratu zuen eta estatuaren antolakuntza aldatzen hasi zen.
Lehen Errepublika
Girondinoek ez zituzten desberdintasun politikoak eta sozialak konpondu; hortaz, ezinegonak gora egin zuen eta matxinada bat sortu zen 1792ko abuztuan. Parisko herritarrek Tuilerietako errege-jauregia eraso zuten.
Sektore erradikalago batek, Jakobinoek, agintea hartu eta monarkia kendu eta Lehen Errepublika aldarrikatu zuen.
Konbentzioa
Asanblea berriak gizonezkoentzako sufragio unibertsala ezarri zuen (gizonezkoek botatzeko eskubidea) eta lege sozialak sustatu zituen. Robespierre buru zuen gobernu jakobinoa kontrairaultzaileei ere jazarri zitzaien.
Izu Garaia hasi zen, iraultzaren aurka aritzeagatik susmagarri zirenei espetxe- edo heriotza-zigorra ezartzen hasi zirenean.
Direktorioa
Burgesia kontserbadoreak, jakobinoen gehiegikeriek eta erradikaltasunak beldurtuta, jakobinoak boteretik kendu zituen eta berriro ere errolda-sufragioa ezarri zuen. Bost kidek osaturiko Direktorio batek hartu zuen gobernua.