Euskal herriko autonomia estatutua
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,23 KB
Testu honetan Bizkaiko langile mugimenduaren hastapenak jasotzen dira. Orduko egitura sendorik gabeko mugimendu hura gai izan zen langile askoren borondateak batzeko bizi-baldintza duinak eskatzeko. Ez zen ulertzerik izango egungo bizimodua eta Euskal Herriko ongizatea, beste hainbesteen artean, garai horretako langileen borroka kontuan hartu barik. Testu honek, beraz, balio handia du industralizazio prozesuaren protagonista nagusi batzuek ( langileek) pairatzen zuten lan- eta bizi-baldintza nozigarriak ezagutzeko. Era berean iturri historiko bat suposatzen du hasierako langileen mugimenduaren izaera eta aldarrikapenak aztertzeko. Testuaren subjetibotasuna alde batean utziz, Euskal Herriko etapa historiko kritiko baten ( landa mundutik gizarte industralizatura igaropena) lekukotzat har dezakegu eta honen bitartez gure gizartera iristeko beste belaunaldiko bizilagunek eginiko lanak eta izandako nekeak baloratzeko. Meategietan lan egin zuten langile gehienak etorkinak zirenez kanpotik etorritako langile horiek Euskal Herriko garapenean izan zuten protagonismoa ere errekonozitzeko baliogarria izan daiteke, iruzkina egiteko izan dugun testu hau.