Euskal Herriko Erliebea

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Euskal Mendien Ezaugarriak

Pirinioen eta Kantauriar mendikatearen artean daude kokatuta, baina geomorfologiaren ikuspegitik Pirinioen jarraipena dira. Materialak, Aro Sekundarioan fosa pirenaikoaren luzapenean metatutako kareharrizkoak, hareharriak eta margak dira gehienbat. Alpetar Orogenesian, sedimentu horiek tolestu egin ziren Bizkaiko Golkoaren paraleloan. Beraz, ibaiek mendilerro horiek higatu dituzte, haran txiki eta estuak sortuz, baita itsasadarrak ere (Oria, Deba). Kostako erliebea harritsua da. Eremu horretako ekialdean, Pirinioetako ardatzarekin erlazionatzen den eremu silizeoa dugu: Aiako Harriak, granitoz osatutako eremua.

Itsasertzeko mendilerroa

Itsasertzeko mendilerroa Gipuzkoako kostaldetik hedatzen da, eta mendilerro horretan hareaharriak daude gehienbat.

Itsasertzaren aurreko mendilerroa

Itsasertzaren aurreko mendilerroa, kostaren paraleloa, kareharrizko eta hareharrizko materialez eta altitude txikiko gailurrez osatuta dago. Adibidez: Jata.

Bizkaiko sinklinaleko mendilerroa

Bizkaiko sinklinaleko mendilerroa Gipuzkoako Murumenditik Bizkaiko Oiz mendira bitartean hedatzen da.

Bizkaiko antiklinaleko mendilerroa

Bizkaiko antiklinaleko mendilerroa uren banalerrotik hedatzen da, gero Bizkaiko ardatz nagusia eratzeko. Isurialdeen arteko mendizerretan kareharria da nagusi, eta besteetan hareharria. Bertan EAEko altuerarik handienak daude: Gorbeia (1.481 m), Aizkorri (1.544 m) eta Aralar (1.343 m) mendizerrak. Kareharrizko eremuek modelatu karstikoari dagozkion ohiko formak aurkezten dituzte. Bizkaian, adibidez, Anbotoko Atxak, Ganekogorta mendigunea...

Iparraldeko korridoreak

Aurreko mendilerroen artean komunikazioa errazten duten bi korridore daude luzetara: bat kostaren paraleloan doa (Zumaia-Donostia) eta bestea Bizkaiko antiklinal eta sinklinalaren artean, Hegoaldeko isurialdean. Mendilerroak mendebaldetik ekialdera hedatzen dira, mendebaldeko eremuan...

Hegoaldeko arroak

Arro nagusia Arabar Lautadak sortzen du, eta aurrepiriniar sakonunearen luzapena da. Kuaternarioko materialek osatzen dute, eta Zadorra ibaiak zeharkatzen du. Beste arro batzuk ere badaude, haien artean Trebiñokoa, Gasteizko mendien eta Toloño mendizerren artean kokatuta.

Hegoaldeko mendilerroak

Kareharrizko hegoaldeko mendilerroak bi lerrokaduratan daude banatuta: iparraldeko bat (Gasteizko mendiak-Iturrieta-Entzia), Urbasa mendizerrarekin batzen dena, eta Ebroren sakonunearekin lotzen den hegoaldeko beste bat. Mendebaldean beste hiru mendizerra multzo daude: Badaia, Arabako lautada mendebaldetik ixten duena; Arkamo, Gibixo, Salbada, Kuartango eta Urduña haranen artean; eta Artzena mendizerra (Gobia).

Ebroren Sakonunea

Arabar Errioxan dago, eta iparraldeko muga Toloño/Kantabria mendizerra da. Aro Tertziario eta Kuaternarioko materialak ditu (margak, buztinak,...) eta erliebe kurbatu samarra dauka. Lekuko muinoak daude, hareharriak azaleratzen ziren tokietan, eta ibai terrazak Ebroren ertzetan.

Entradas relacionadas: