Euskal Herriko Erliebea eta Geologia
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB
Euskal Herriko Eskualde Geografikoak
- Kostaldeko mendikatea
- Itsasertz aurreko mendikatea
- Erdi ibilguetako mendiak eta ibarrak
- Bortziriak mendigunea
- Banalerro atlantiko-mediterraneoa
- Mendebaldeko ibarra
- Arabako Lautada
- Arabako erdialdeko mendilerroak
- Trebiñuko arroa
- Hego-ekialdeko ibarra eta mendilerroak
- Toloño-Joar mendilerroa
- Arabako Errioxa
Euskal Mendiak
Pirinioak eta Kantauriar mendilerroaren bertako sektorean kokatuta. Altuera moderatuak eta orogenesi alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako Aro Sekundario eta Tertziarioko eraketa sedimentarioz osatuak.
Ebroko Zokogunea
Toloño-Kantauriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da, eskualde hori Ebroko zokogune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, malda beherako erliebea duena, pixkanaka.
Ur-Isurialdeen Ipar Aldean
Kostaldeko Mendikateak
Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak (Jaizkibel, Urgull, Igeldo). Oraintsuko materialez osatuak, Tertziariokoak eta altuera gutxikoak.
Itsasbazter Aurreko Mendikatea
Kostatik urrutiago dauden mendizerrek osatzen dutena (Ernio mendigunea). Kareharria nagusia denez, karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.
Bortziriak Mendigunea
Gipuzkoa eta Nafarroa artean Paleozoikoko materialez osatutako mendi-egitura tipikoa altxatzen da.
Erdiko Ibaibideetako Mendi eta Haranak
Ibai-arteria nagusien erdi-tartea osatzen duen unitate litologiko barietatea hedatzen da. 1.000 metroko altuera (Urko, Oiz).
Kantauriar-Mediterraniar Uren Mugalerroaren Mendikatea
Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren mugalerroa markatzen duen mendikatea. Giza ikuspegitik bi eremu desberdin markatuz. Mendilerroa ekialdean Aralarko mendigunean hasten da (Aizkorri, Durangoaldeko gailurrak, Anboto eta Gorbeia mendigunea). Kareharrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.
Uren Mugalerroaren Hegoaldean
Lautada
Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsu batek mugatzen duen haran zabala. Haien altuera 500-600 m inguruan dago.
Arabako Erdiguneko Mendizerrak
Lautada eta Trebiñuko arroaren artean hedatzen dira, Arabako herrialdea ia bi zatitan banatzen dutelarik. Ez dira altuera handikoak, baina etenik gabekoak dira (Kapildui).
Mendebaldeko Haran eta Mendizerrak
Benetako multzoa, kareharrizkoa batez ere (Akamo, Valdegobia). Mendizerra horien artean dauden haranak, material buztintsu bigunagoetan induskatuak.
Trebiñuko Arroa
Haran zabala eta mendiz inguratuta. Litologia barietatea duen Tertziarioko arro sedimentarioz osatua.
Hego-Ekialdeko Haran eta Mendizerrak
Arabar Mendia deituriko eskualdearekin bat datoz (Arboro).
Toloño-Joar Mendizerra
Arabako erdiguneko eskualdeak banatzen ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko eta topografikoki jarraikortasun nabarmena duen lerrokadura da, Palomares gailurrean bukatzen dena.