Euskal Herriko Erliebea: Orogenezitik Paisaiara

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,15 KB

Euskal Herriko Erliebea

Euskal Herria ipar hemisferioko alde epelean dago. Honen erliebea gehienbat aro tertziarioko orogenesi alpetarrean eratu zen. Orogenesi alpetarrean plaka iberiarrek eta europarrek talka egin zuten plaka afrikarraren bultzadaz, eta honen ondorioz materialak altxatu eta tolestu egin ziren hainbat fasetan. Hau dela eta Pirinioak sortu ziren, eta hauekin euskal mendiak. Bertan itsas jatorriko material sekundarioak eta tertziarioak dira nagusi. Euskal Herriko erliebea hiru unitatek osatzen dute:

Pirinioak

Pirinioen ardatza Hego Euskal Herriaren hegoaldetik, Nafarroaren ipar-ekialdetik eta Gipuzkoaren ekialdetik hedatzen da, eta material zaharrek osatzen dute. Pirinioen ardatzaren iparraldean, mendiak daude eta gero eta altuera txikiagokoak iparraldeko lautadara heldu arte. Ardatzaren hegoaldean kareharria da nagusi eta tuparrizko sakonune baten bidez dago bereizita. Ardatzari lotuta daude eta bertan mendi garaienak daude (Hiru Erregeen Mahaia, Ori...). Erdiko sakonunean material berriak dira nagusi zenbait arrotan banatuta. Pirinioen aurrealdean dauden kanpoaldeko mendilerroak sakonunearen hegoaldean txikiagoak dira, Leire, Alaiz...

Euskal Mendiak

Piriniek mendebalderantz duten luzapena da. Kareharrizkoak dira eta uraren banalerro atlantikoan eta barruko mendilerroan luzatzen da. Adibidez: Aizkorri, Aralar... Euskal Mendiak Pirinioen eta Kantabriar mendikatearen artean daude. Pirinioko sedimentuak tolestu zirenean forma okerra hartu zuten Bizkaiko Golkoaren paraleloan. Urbanalerroan dauden mendiek forma ematen diote erliebe karstikoari, bertan mendi handienak daude: Gorbeia, Aralar... Banalerroaren hegoaldean Arabako lautadak luzatu egiten du Pirinioen erdiguneko sakonunea, gehienbat bustinez osatuta dagoena. Hegoaldeko mendilerroak Pirinioen kanpoko mendilerroetan zehar hedatzen dira eta horiek material karehadunak osatzen dituzte.

Euskal Mendien Kokapena

Iparraldean eta hegoaldean ere badaude Euskal mendiak: Iparraldean, kostarekiko paraleloak dira eta altuera txikikoak. Adibidez: Sollube, Jaizkibel. Hegoaldean, Arabako lautadan daude eta Arakil ibaiaren korridorean zehar luzatzen dira.

Entradas relacionadas: