Euskal Herriko eta Espainiako Hirigintza eta Demografia
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 14,61 KB
EAEko Hiri Hierarkiaren Iruzkina (2006)
Aurrean dugun mapak EAEko hiriek 2006an zeukaten hierarkia ageri digu. Honako ezaugarri hauek dituzte:
Ezaugarri Nagusiak
- Hirien garrantzi demografiko zein funtzionalak eta eragin-eremuaren hedadurak hirien hierarkia egituratzen dute:
Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra
Hierarkia horren barruan Bilboko metropoli-inguruak eta Donostiak zein Gasteizek osatzen dute. Mapan ikur handienekin adierazirik ageri dira:
- Bilboko metropoli-ingurua: EAEko pilaketa demografiko handiena da. Industria, merkataritza eta negozio eginkizunak ditu. Inguru honen eragin-esparrua autonomia erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren eta bidaiarien Loiuko aireportuko trafikoaren bidez.
- Donostia: Metropoli-inguru baten erdigunea da. Eginkizun dibertsifikatuak garatzen ditu: industriakoak, turistikoak, merkataritzakoak eta kulturalak. Nazioarteko lotura aipagarriak ditu.
- Gasteiz: Administrazio-eginkizunak ditu, EAEko hiriburua eta erakunde nagusien egoitza delako. Industria eta merkataritza eginkizunak betetzen ditu. Nazioko eta nazioarteko loturei mesede egin die aireportuak salgaien garraioari lotuta duen funtzioak.
Hiriburuen azpitik hiri txikiagoak daude, eskualdeko betekizun administratiboak, industrialak edo zerbitzuetakoak dituztenak.
- EAEko hiri-sistemak banaketa desorekatua du espazioaren ikuspuntutik: kostaldeko eta barrualdeko azpisistemak bereiz daitezke, bestelako ezaugarriekin:
Kostaldeko Azpisistema
Bilbo eta Donostiaren arteko jarraipena da, Baionaraino luzatzen dena. Bilbo eta Donostiako metropoli-inguruak nabarmentzen dira. Kantauri itsasoaren inguruko haranetan hirigintza handia dago: hiri txikien pilaketak dira nagusi.
- Bizkaia: Sistema Desorekatua
Bilbo Handiaren metropoli-inguruak eginkizun industrial eta tertziarioak pilatzen ditu. Hurbil dauden espazioetan ez dago eskualde-esparruko eginkizunak gidatzeko behar den besteko neurri funtzionala duen hiri-nukleorik, Bilbok industrializazio hasieratik xurgatzeko efektua izan duelako. Gainerako lurraldeetako hiriak haranen erdialdean kokatuta daude, hiri-garapena irisgarritasun handiko ardatzetan kokatu baita. Hiri horiek funtzio zentralak eta nolabaiteko eragina dituzte populazio sakabanatuko landa-inguruarekiko. - Gipuzkoa: Sistema Orekatua
Donostiaren ondoan neurri ertaineko industria-hirien multzo garrantzitsua dago, lurraldean modu nahiko homogeneoan kokatua. Biztanle-nukleo gehienek laguntza ematen dien buru funtzionalen bat dute. - Barrualdeko Azpisistema (Araba)
Gasteizen inguruan biltzen da. Sistema makrozefaliko eta desorekatua da. Hiriburuak Arabako biztanleen %75etik gora hartzen ditu. Bestela, Laudio eta Amurrio soilik konpara daitezke. Arabako hiri-sistemak beste ahultasun batzuk ditu: Errioxa arabarra erkidegotik kanpoko nukleo bati lotuta egotea, ertzeko udalerri batzuk EAEtik kanpoko nukleoekin lotuta egotea eta Trebiñu Burgosekoa izatea.
- Bizkaia: Sistema Desorekatua
- Hiri-sistemaren harremanak indartsuak dira EAEko hirien artean, eta Erkidegoaz kanpoko beste sistema batzuekin ere erlazio sakonak ditu:
Hiri Sistemaren Kanpo Harremanak
- Kantauri itsasoko erlaitzarekin, Nafarroarekin eta Errioxarekin dauden harremanek garrantzi berezia dute.
- Europan, euskal hiri-sistemaren kokapen estrategikoari esker, hiri-ardatz handien lotura egin daiteke.
- Mediterraneoko ardatzarekin, Ebro haranean zehar.
- Paris-Madril-Lisboa lotzen dituen ipar-hegoalde ardatzarekin.
EAEko hiri-sistema hierarkizatua eta desorekatua dela esan daiteke, eta harreman sendoak dituela erkidegoko bertako eta erkidegoaz kanpoko beste sistema batzuekin.
5. Multzoa: Biztanleria, Hiri Sistema eta Eskualde Kontrasteak
- Errolda
- Udalerri batean bizi diren herritarren zerrenda edo erregistro bat da. Horretan izena eman ondoren, toki edo eremu horretan botoa eman, eskolaratu, osasun-zerbitzuak jaso eta beste hainbat eskubide dituztenak zehaztu eta erabiltzen dira.
- Biztanleriaren dentsitatea
- Azalera-unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua agertzen duen aldagai estatistikoa da. Herrialde, hiri edo herri batek beste batek baino populazio gehiago edo gutxiago duen neurtzeko erabiltzen da.
- Biztanleriaren berezko hazkundea
- Toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du.
- Trantsizio demografikoa
- Antzinako demografia-erregimenetik demografia-erregimen modernorako igarobidea da. Antzinako erregimenak jaiotza- eta heriotza-tasa handiak zituen, eta trantsizioan, bi tasak murriztu egin ziren.
- Bizi-itxaropena
- Eremu bateko pertsonen batez besteko bizitza da, jaiotzatik heriotzara espero behar dutena, eremu horretako pertsonek hiltzean duten adinen batezbesteko moduan kalkulaturik.
- Biztanleriaren zahartzea
- Herritarren batez besteko adinaren igoera da. Demografia-erregimen modernoa duten herrien ezaugarria da, heriotza-tasaren jaitsieraren ondorioz bizi-itxaropena oso handia delako. Zahartzearen ondorioz, jubilatuen proportzioa igoko da eta biztanleria aktiboa jaitsiko da.
- Migrazio saldoa
- Eskualde eta epe jakin batean migrazioak direla eta izandako biztanleria-mugimenduen saldoa edo balantzea da, etorkin kopurua ken emigratzaile kopurua kalkulatuz.
- Landa-exodoa
- Landa-eremutik bereziki hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, bereziki gazteek egiten dutena.
- Biztanleria aktiboa
- Ekonomian, lan-merkatuan dauden pertsonen kopurua da, hots, ordainsaritutako lanean ari diren pertsonek eta lanpostu bat bilatzen duten pertsonek, baldin eta horretarako adina badute, osatzen dute biztanleria aktiboa.
- Hiria
- Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruen hedadura (hiri zentralak eta sateliteak) kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da.
- Alde Zaharra
- Jatorritik XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da.
- Zabalgunea
- Hiriaren espazio berria da, Alde Zaharretik kanpo, XIX. eta XX. mendeetan egina.
- CBD (Central Business District)
- Hiriko merkataritza eta negozio jarduera biltzen diren gunea da.
- Hiri-hierarkia
- Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruen hedadura (hiri zentralak eta sateliteak) kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da, beren garrantziaren arabera.
- Metropolialdea
- Eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da; haien artean harreman sozio-ekonomiko handiak sortzen dira.
- Konurbazioa
- Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago hazi eta fisikoki lotu direlako, nahiz eta bakoitzak independentzia politiko-administratiboa mantentzen duen.
- Urbanizazio barreiatua
- Hiria hiriko auzoak landaldera zabaltzeari dagokio. Hiriaren kanpoaldeko auzoetan bizi direnak familia bateko etxeetan bizitzeko joera dute; dentsitate txikia urbanizazio barreiatuaren adierazgarri da. Kanpoaldeko inguruetan supermerkatuak, Fast food eta antzeko zerbitzuak ere kokatzeko joera dago.
- Mugimendu pendularra
- Gaur egungo migrazio mota berezia da. Egunero herritarrek lanagatik (edo ikasketengatik) egiten dituzten joan-etorriak dira: etxetik lanera, lanetik etxera. Pendulu-mugimenduen ondorio zuzena trafiko-arazoak dira (ordu-puntak).
- Hiri Antolaketako Plan Orokorra (HAPO)
- Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da. Plan Orokorrak hiriaren garapena zenbait urtetarako proiektatzen du: inguru bakoitzeko lurra zertan erabiliko den (hiriko lurra, urbanizagarria edo urbanizaezina izango den…), eraikigarritasuna, eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamendua eta ingurumena babesteko neurriak ezartzen ditu.
7. Gaia: Espainiako Hirigintza Prozesuaren Sintesia
Hirigintza edo urbanizazio prozesua biztanleak, jarduera ekonomikoak eta berrikuntzak hirian pilatu eta inguruan zabaltzea da.
7.1. Industrializazioaren Aurreko Hiria
1. Ezaugarri eta Faktoreak
- Kronologia: Hiriak sortu zirenetik XIX. mendean industrializazioa hasi arte.
- Urbanizazio tasa: Urria eta egonkorra. Hirietako eta landa-inguruetako biztanleria aldi berean hazten zen. Hirien batez besteko tamaina 5 eta 10 mila biztanlekoa zen.
- Faktoreak: Estrategiko eta militarrak, politiko eta administratiboak, ekonomikoak eta erlijiosoak.
2. Etapak
2.1. Sorreratik Erdi Arora arte
- Feniziarrak eta greziarrak: Mediterraneo kostaldea kolonizatu zuten arte ez zen hirigintzarik izan. Kostaldean merkataritza-faktoriak sortu eta batzuk hiri bihurtu ziren.
- Erromanizazioa: Hiri asko fundatu ziren, horien artean gaur egun garrantzitsuak diren asko. Funtzioak: politiko-militarrak, administratiboak eta ekonomikoak. Komunikabidez lotutako hiri-sarea zen helburu militar eta komertzialarekin.
- Erromatarren gainbehera eta herri germaniarren inbasioekin: Desurbanizazioa etorri zen, hau da, hiri asko desagertzea edo nekazaritzako asentamendu zein egoitza erlijioso bilakatu ziren.
2.2. Erdi Aroan
- Espazio musulmana: 711ko inbasioen ostean ia penintsula osoa hartu zuten. Hiri berriak fundatu zituzten, baina gehienetan aurreko asentamenduak aprobetxatu zituzten. Gune horiek piztu eta nukleo erlijioso, administratibo, ekonomiko etab. bilakatu ziren. Errekonkistan hiri musulmanak kristauen menpe geratu eta biztanle musulmanak kanporatu edo auzoetan baztertu zituzten.
- Espazio kristaua: Inbasioaren ondoren iparraldeko mendi-inguruetan bildu ziren, baina hiriak oso eskasak ziren. X. mendetik aurrera, Errekonkista eta birpopulazioaren ondorioz, hiriak areagotu ziren eta udalerriak sortu ziren.
2.3. Aro Modernoan
- XVI. mendean: Hiriak hazi egin ziren. Arrazoiak: biztanleriaren gorakada, Amerikako merkataritzarekin ekonomiak gora egin zuelako eta Austriako Errege Etxeak aginpide handia zuelako.
- XVII. mendean: Joera hori gelditu egin zen krisi ekonomikoaren ondorioz.
- XVIII. mendean: Hirigintza suspertu egin zen. Arrazoiak: Borboien Dinastia ezartzearekin erregearen boterea sendotu zen eta demografia eta ekonomia berreskuratzea.
7.2. Industrializazio Garaiko eta Osteko Hiria
1. Industrializazio Garaiko Hiria
1.1. Ezaugarri eta Faktoreak
- Kronologia: XIX. mendeko industrializazio hasieratik 1975eko krisi ekonomikora.
- Urbanizazio tasak: Hazkunde handia izan zuen; hiriko biztanleria landakoa baino askoz gehiago hazi zen.
- Faktoreak: Administratiboak eta sozio-ekonomikoak izan ziren.
1.2. Etapak
- XIX. mendearen erdialde arte: Hirietan pilaketa demografiko txikia izan zen, eta industrializazioarengatik baino probintzien banaketa administratibo berriaren eraginez.
- XIX. mende erdialdetik Gerra Zibilera: Hiriak nabarmen hazi ziren industriaren eraginez. Landatik hiri industrializatuetara biztanle ugari joan zen.
- Gerra Zibila eta Gerraostean: Hazkundea gelditu zen hiriak suntsituta eta hornikuntzarik gabe zeudelako. Francoren erregimenak ez zuen hazkundea bultzatu. Politika autarkikoak ekonomiaren oinarrizko sektoreak sustatu zituen, eta sektore horiek hartu zituzten hiriak hazi egin ziren. Horren eraginez sortu zen Iparraldeko hiri eta industrien triangelua.
- Garapenaren Etapan: Ekonomiak eta hiriek hazkunderik handiena izan zuten.
- Nagusiki industriaren zabalkundea eta ondorioz hiri industrializatuek eskulana erakartzea.
- Hazkunde naturala oso handia izatea.
- Hirugarren sektoreko jarduerek eragin handia ez izan arren, hiri handien metropoli-inguruak hazi arazi zituzten, eta hor kokatu ziren hirugarren sektore modernoko jarduerak.
- Mediterraneo eta uharteetako turismo-guneak eta mesetetako probintziako hiri-buru ez industrializatu batzuk hazi egin ziren.
2. Industrializazio Osteko Hiria
2.1. Kronologia
Ekonomia eta industria krisia gertatu zen, eta horrek aldaketak eragin zituen urbanizazioan.
2.2. Aldaketak
- Hirien hazkunde-erritmoa jaitsi egin da bi etapatan:
- Trantsiziozkoa, non urbanizazio-tasa egonkortu egin den eta erritmo apalagoan hazten den.
- Beheradakoa, hiriko biztanleek behera egin duten. Espainiako gehienak lehen etapan daude, honako arrazoi hauengatik: hazkunde naturala eta hirietako migrazioak murriztea, eta desurbanizazioak metropoli handiak edo industria-hiriak kaltetu ditu.
- Urbanizazio-faktoreak aldatu egin dira:
- Industriak garrantzia galdu du urbanizazio-faktore gisa. Arrazoiak: 1975eko krisia eta industria-ekoizpena espazioan barreiatzeko joera.
- Ñabardurak: Industria-tradizioa zuten eskualdeetan industriak urbanizazio-faktore nagusia izaten jarraitzen du, beherantz egiteko joerarekin. Metropoli handiek teknologia ugari duten sektore berriak erakartzen dituzte, zerbitzu eta ekipamendu gehiago dituztelako.
- Hirugarren sektoreko jarduerek garrantzia hartu dute zenbait gunetako urbanizazio-prozesuan: metropoli handietan, turismo-inguruetan eta gutxien aurreratutako eskualdeetan.
- Hazkunde demografikoak hirietan pilatuta egoteari utzi dio:
- Hirien hazkunde absolutua gelditu egin zen. Biztanleriaren hiri handietako pilaketa murrizten ari dela esan daiteke. Arrazoia biztanle batzuk eta jarduera ekonomiko batzuk hiri ertain eta txikietara hedatzea da, baita txikietan ere pilaketa gutxiago dutelako eta prezioak merkeagoak direlako.
- Ondorioz, gune urbanizatuek gero eta azalera handiagoa dute.
- Hiri handiek ez dute nagusitasuna galdu; izan ere, nagusitasuna handitu egin baitute funtzio aipagarrienak bertan kokatzen direlako eta inguruko espazio-jarduerak kontrolatzen dituztelako.