Euskal Herriko eta Espainiako Kostaldeak: Analisia eta Ezaugarriak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB
Ozeano Atlantikoko Kostak
Bizkaiko golkoaren kosta zuzena da. Gorabehera nagusiak labarrak eta zabalguneak dira. Horrez gain, itsasadarrak daude, normalean laburrak eta aho estukoak, hala nola Balonena eta Ibaizabalena; hondartza hareatsu batzuk eta tonbolak; besteak beste Gixonekoa, Santanderrekoa eta Donostiakoa.
Galiziako itsasadarrak Espainiako kostarik gorabeheratsuena dira. Itsaso Galiziako mendiguneko haustura ugarietan irekitako ibai haranetan sartzearen ondorioz eratu dira. Haran horietatik itsasoa barrualderantz 25 eta 35 kilometro bitartean sar daiteke. Besteak beste, Ortigueira, Vigo eta Arousa aipatu behar dira.
Andaluziako kosta atlantikoaren gorabehera nagusiak hauek dira: padurak, esaterako Guadalquivirren bokalean eratutakoak; kostako geziak, esaterako El Rompido, eta dunen larreak, Doñanakoak, adibidez.
Mediterraneoko Kostak
Mediterraneoko kosten barruan sektore betikoa, Valentziako golkoa eta Kataluniako kostaldea bereizten dira.
Sektore Betikoa
Gibraltar lurmuturraren eta Nao lurmuturraren artean hedatzen da. Tarte labartsuak ditu, kosta baxuko tarteak ere baditu. Dunak eta albuferak ere baditu, esaterako Mar Menorrekoa.
Valentziako Golkoa
Nao lurmuturretik Ebroren deltara hedatzen da. Hondartza zabal eta hareatsuak ditu, albuferak, esaterako Valentziakoa, eta delta txikiak.
Kataluniako Kostaldea
Ebroren deltatik Costa Bravara hedatzen da. Kosta labartsua da. Hala ere, hondartza txikiak ere aurki daitezke (kalak), baita deltak ere, esaterako Ebro eta Llobregatena.
Uharteetako Erliebea
Balear Artxipelagoa
Balear uharteak Mediterraneo inguruko bi alpetar mendikateen arteko kate maila dira: (Mallorca, Eivissa eta Formentera) eta (Menorca).
Mallorca
- Tramuntana mendilerroa: iparraldean, kareharrizkoa da, malkartsua eta artxipelagoko altuerarik handiena bertan dago.
- Llevant mendilerroak: kareharrizkoak dira, ez dira 500 metrotara iristen. Uhartearen hegoaldean, mendilerroak urperatu egin dira eta berriro azaleratzen ari dira.
- Erdiko sakonunea edo Pla: bi mendilerroen artean, lurzoru buztintsua da eta erliebe laua du.
Eivissa eta Formentera
Lotuta egon ziren aro kuaternariora arte. Kreharrizko erliebe menditsua Eivissaren iparraldean, mendigunea Formenteraren ekialdean eta bien artean, Eivissaren hegoaldea eta ia Formentera osoa hartzen dituen ordokia.
Menorca
Bi multzo daude. Iparraldean mendi-lerrokatze paleozoikoa dago, altuera txikikoa eta forma leunekoa. Kataluiniako kostaldeko mendikatearen iparraldeko zatiarekin lotuta dago. Hegoaldea, laua da, kareharrizko material mesozoikoak ditu, eta aurrekotik faila baten bidez dago bananduta.
Balearretako Kostak
Labartsuak dira, mendi-erliebeak itsasoraino iristen diren ingurunetan (Mallorcako eta Menorcako iparraldea). Gainerakoan, hondartza luze eta haretsuekin batera uharrek irekitako kala ugari daude. Albufera batzuk ere badaude.
Kanariar Artxipelagoa
Erliebe Motak
- Kono bolkanikoak: tontorrean irekitako goragune konikoak dira. Material bolkanikoak pilatzearen ondorioz sortu ziren. Batzuk aktiboak dira Tenerifen, La Palman eta Lanzaroten.
- Galdarak: krater zirkular handiak dira, sumendi baten eztandaren edo hondoratzearen eraginez sortuak.
- Malpaisak: lur malkartsuak dira, laba-koladak uhin edo bloke itxuran azkar solidatzearen eraginez sortuak.
- Dikeak edo pareta bolkanikoak eta rokeak edo orratz bolkanikoak magma igortzeko hodiak dira.
- Dikeak: hodia haustura horizontala denean eratzen dira.
- Roqueak: kono bolkanikoaren tximinia bertikala denean eratzen dira.
- Trokak: haran estuak, malkartsuak eta ibilbide laburrekoak dira, uharrak lur bolkanikoa sartzearen eraginez sortuak. Klima hezea zegoeneko aldian sortu ziren, higadura indartsu hori eragiteko gai ziren ur-korronteak zeudenean.
Kostak
- Labar mendiak: 100 eta 500 m bitartekoak, mendigune zaharretakoak dira. Labar txikiagokoak, 70 eta 100 m bitartekoak, erupzio berrien materialen gain ezartzen dira.
- Hondartzak: mendebaldeko uharteetan errekarrien zerrendak dira, kostaldeko plataforma oso estua delako; ekialdeko uharteetan, kostaldeko plataforma zabalagoa denez, harezko hondartzak daude.