Euskal Herriko Fenomeno Meteorologiko Nagusiak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
Montzoia
Lurrazala ura baino azkarrago berotzen eta hozten denean, aire masak berotu eta atmosferara igotzen dira. Horrela, lurrazalean presio baxuko guneak sortzen dira. Haizea, presio altuetako guneetatik baxuenetara igarotzean, haize asko mugitzen da eta prezipitazio ugariak sortzen dira. Ondorioz, uholdeak izan daitezke, neguan prezipitaziorik ez dagoelako.
El Niño / La Niña
Pazifikoko ozeanoa gehiegi berotzen denean, mendebaldeko eta ekialdeko ur masen tenperatura ezberdintasunak murriztu egiten dira. Haize eliseoen dinamika aldatu egiten da; ur korronteak mendebalderantz joan beharrean, ekialderantz egiten dute. Horregatik, gehiegizko ur masa beroak Hego Ameriketara iristen dira eta bertako atmosfera gehiegi berotzen dute. Baina, bertan bero gehiegi dagoenez, mendebaldean atmosfera hotzagoa dago eta prezipitazio gutxi (lehorteak) sortzen dira. Itsasoak eta atmosferak egoera anormala hartzen dute. El Niño-k tsunamiak eta uholdeak sor ditzake. La Niña-k, berriz, leku hezeak lehor bihur ditzake.
Foehn efektua
Aire masak mendi bat zeharkatzen du eta prezipitazioa alde batean uzten du, bestean ez. Hego haizeak eraginda, haizeak ematen duen aldean hezetasuna eta prezipitazioa sortzen dira; beste aldean, eguzkia eta beroa.
Bero irla
Hirietan sortzen da (zementuagatik, eraikinengatik). Hirigunea berotu egiten da, airea goian hoztu eta beherantz jaisten da. Hiritik aldenduz, berdea eta hezetasuna nagusitzen dira. Tenperatura aldaketa handiak sortzen dira hirian eta ez hirian; haizea sortzen da, baina eraikinek oztopatu egiten dute, eta, beraz, beroa metatu egiten da. Lurrazala eraldatzeak hiria garatzeko energia behar duenez, hondakinak sortzen dira. Hirigunea beroagoa da. Bero irlak neguko etapa hotzak gutxitu eta udakoak handitu egiten dituzte.
Lehorteak / Hotzaldiak
Aire masa bero edo hotzen iraupen luzearen ondorioz sortzen dira. Hotzaldiak: tenperatura baxuak, aire masa hotzekin sortzen dira, fronte polarraren bidez etor daitezke. Lehorteak: azoreetako antizikloiak aire presio handia sortzen dutenean.
Ziklogenesia
Latitude altu ertainetan eta zona ozeaniko handietan gertatzen da. Azkar eta bortizki gertatzen denean, eta haizea azkar mugitzen denean, ziklogenesia lehergarria da. Borraskak, euri asko, olatu bortitzak eta haize bortitzak sortzen ditu. Ondorioz, tornado izugarriak ere sor daitezke.
Txorro korrontea
Planetak bere ardatzaren inguruan egindako biragatik eta eguzkiak atmosferan eragindako beroketak sortutako aire fluxuak dira, planeten atmosferan daudenak. Mendebaldetik ekialdera mugitzen dira. Planetaren aire masa handiak mugitzen dituzte. Bi korronte daude hemisferioan: tropikala eta polarra.
Galerna
Egun beroetan, haize masa hotza agertzean, aire tenperatura, norabidea eta indarra aldatzean sortzen da. Haizearen norabidea mendebaldetik edo ipar-mendebaldekoa da. Euria, tenperatura eta presio atmosferikoa jaitsi egiten dira.
Tanta hotza
Hiru egoeratan sortzen da: itsasoa bero, atmosferaren ezegonkortasuna eta aire hotza tenperatura altuetan. Depresio garaia da. Aire hotzeko masa bat da. Fronterik ez dago, egoera antiziklonikoa delako. 9.000 metrotara dago.
Inbertsio termikoa
Gauetan lainorik ez dagoenean, erradiazioagatik lurzorua hozten denean sortzen da. Lainoak, hezetasuna, kutsadura eta polena harrapatzen ditu. Iluntasun antiziklonikoa sortu dezake. Tenperatura altuekin gora egiten du. Turbulentziak gerta daitezke, ezegonkortasun estatikoa dutelako. Haizearen noranzkoan aldaketak sor ditzake.