Euskal Herriko Geografia Hiztegia
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB
Dolina
Jatorri karstikoko edo kareharrizkoko erliebe formazioa. Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak.
Lapiaz
Zulo irregularrez osatutako forma karstikoa. Kareharriaren pitzaduretan ura sartu eta disolbatzearen ondorioz sortutako ildo edo kanoi sareaz osatua.
Mendia
Inguruko lurretatik nabarmenki goratzen den lur zatia, bakartua edo beste batzuekin multzoa, mendilerroa osatuz.
Orogenia alpinoa
Hirugarren aroan izan zen mugimendu orogenikoa, penintsulako tolest mendikateak, jaikitzen arroak eta mendigune zaharrak sortu zituena.
Antzinako mendigunea
Lehen aroko mendien hondarrak edo hirugarren aroko alpetar orogenesiaren mugimenduen eraginez, zokalo batean altxatu zen bloke batek aratutako mendiak. Gaur egun, mendigune zaharrek tontor leun eta borobilak dituzte.
Jalkitze arroa
Sakonune natural zabala, aldi geologiko jakin baten barruan sedimentatuz joan zena. Hirugarren aroan, alpetar orogenesiaren ondorioz, hondoratu eta sedimentatuz bete ziren guneak. Jalkitzen arroak bi motatakoak dira: Hirugarren aroko orogenesiarengatik sortutakoak (Duero, Tajo... sakonuneak) edo alpetar orogenesia baino lehen sortuak (Ebro, Guadalquivir... sakonuneak).
Itsasadar
Kostako sarguneak dira, itsasoak iba-haran baten azken tartea hartzean sortzen direnak. Kostalde menditsuetan itsasoak bereganatu dituen haranak luze eta estuak dira, adibidez Galizian.
Ibai-terraza
Glaziazioen ostean, ibaiaren emariak gora egiten du eta ibilgua sakontzen da eta jalkitako alubioiak ibai ertzetan esekita geratzen dira, terrazak eratuz.
Autonomia erkidegoa
1978ko Espainiako konstituzioaren 2. artikuluaren arabera Espainiako lurraldetasuna antolatzen duen autogobernu erregimena gauzatzen deneko probintzia bakarreko edo askotariko eskualdea. Legegintza autonomia, justizia auzitegia eta betearazle ahalmenak dituena eta bere ordezkarien bitartez bere burua administratzeko ahalmena duena.
Autonomia estatutua
1978ko Espainiako konstituzioak antolatzen duen autonomien estatuan Erkidego bakoitzak duen oinarrizko lege testua. Autonomi estatutuan zehazten dira erkidegoen mugak, erakundeak, antolamendua...
Mapa
Lurreko gainazalaren edo bertako zati baten irudikapen grafiko laua da. Mapak egiteko proiekzio sistema, neurria murrizten duen eskala eta errealitatea modu sinplifikatuan irudikatzeko ikur, kolore eta sinbolo batzuk behar dira. Mapa motak: topografikoak edo gaikakoak. Kartografia: mapak lantzea, diseinatzea eta egitea helburu duen atala.