Euskal Herriko Gerra Karlistak: Historia eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB

Fernando VII.a hil zenean, gerra zibila sortu zen 1833an absolutisten eta liberalen artean. Gerra hark, 1840. urtera arte iraun zuen. Gerra zibil hartan, Karlos Maria Isidro infantearen jarraitzaileak eta Isabel II.aren jarraitzaileak aritu ziren. Karlistek, absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak aldatzen zituzten alderdi horretakoak ziren behe mailako apaizteria, nekazaritzako noble txiki, lurjabeak eta nekazari gehienak. Isabeldar edo kristianoak, liberalismoa ezartzearen legeak bateratzearen eta zentralizazioaren alde zeuden; burgesiako kideak, funtzionarioak, armada…



Euskal Herriaren Ohiko Bizimodu Tradizionala Desegin
Euskal Herriaren ohiko bizimodu tradizionala desegin egin zen, saldu egin ziren herri lurrak eta ustiapenekoak, eta horrek lurjabeei eta burges aberatsei soilik ekarri zien onura. Gainera, lurra oso zatituta geratu zen.



Foru Erakundeak eta Liberalismo Moderatua
Foru erakundeak hain kontrolpean izan zituzten nekazaritzako jaun handiak, eta Isabel II.ari sostengua ematearen onurez jabetzen hasi zen. Foru erregimenarekin batera liberalismo moderatua indarrean egotea onartzea erabaki zuten. 1837tik aurrera, armada liberala indartzen joan zen elizaren desamortizazioarekin eskuratutako baliabideei esker.



Bergarako Ituna
Azkenik, 1839an, gerraz nekatuta bi taldeak bat etorri ziren: liberalak ohartu ziren onura gehiago ekarriko ziela foruen auzia eta Karlosena bereizteak, eta karlisten aldean transakzionista deritzon sektoreak gatazkari irtenbide hitzartua ematearen alde egin zuen. Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak Bergarako ituna sinatu zuten 1839ko abuztuan. Hitzarmen haren arabera, marotok erregina izateko eskubidea aitortu zien Isabel II.ari, eta Esparterok foruak babesteko hitza eman zuen. Maria Kristinak Nafarroako eta Euskal Herrialdeetako foruak berretsi zituen 1839ko urriaren 25ean.



Erregimen Konstituzionala eta Forala
Lege horren ondorioz, 1839ko maiatzaren 25eko legeran bitartez, Euskal Herrian erregimen konstituzionala eta forala indarrean egon ziren. Azken hau, lehenari egokitu beharko zelarik. Egokitzapena egiteko negoziazioak Esparteroren erregeordetzen egin ziren. Esparterok jarraipena eman zion progresisten bateratzeko eta zentralizatze prozesuari, eta elizaren ondasunak saltzen eta milizia nazionalaren boterea sendotzen jarraitu zuen.



Nafarroako Negoziazio Partikularrak
Nafarroaren negoziazio partikularrei esker, lege hitzartua delako eman zuten gorteek 1841eko abuztuaren 16an. Lege horren arabera, Nafarroak erresuman izateari utzi zion, muga zergak ezarri eta onartu egin zituen Espainiako konstituzio eskubideak eta lege eta hauteskunde sistemak.



Altxamendua Zapaltzea
Donostiako liberal burgesen laguntzarekin, Esparterok gogor zapaldu zuen altxamendua. Dekretu bat eman zuen matxinadari erantzunez, 1841eko urriaren 29an. Dekretuaren arabera, hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean zeuden administrazioari arlo juridikoari zegokionez. Ezerezean utzi zituen foru pasea, aldundiak eta batzar tradizionalak. Lege hark ez zituen erabat indargabetu foruak, Esparterok oso politika autoritarioa egin zuen, baina progresistek eta moderatuak aurka egin zioten, eta ihes egin behar zuen erbestera.



Bigarren Gerra Karlista
Gerra karlista amaitu eta hurrengo 30 urteetan Euskal Herriak aldaketa sozial, ekonomiko eta kultural handiak izan zituen. Foruekiko jarrerak ere aldatzen hasi ziren. Euskal liberal moderatuak hasi ziren defendatzen batez ere, zergen kontrola. Lehen gerra karlistan irekitako zauriak ez ziren ondo sendatu, eta 1872 eta 1876 bitartean garatu zen bigarrena. Gerra horretan karlistek jasandako porrotaren ondorioz Euskal Herriak foruak galde zituen.

Entradas relacionadas: