Euskal Herriko Hitzarmen eta Dekretu Historikoak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB
Baionako Hitzarmena
Testu politiko informatiboa, manifestu bat hain zuzen, lehen mailako iturria. Egilea kolektiboa da, erakunde politiko eta sindikal batzuetako ordezkariek idatzia herritar guztiek irakurtzeko. Data: 1945eko martxoaren 31. Testuaren gaia erbesteratuta zegoen Eusko Jaurlaritzari buruzkoa da.
Ulermena
Aurre-hitzean, Frantzian zeuden Euzkadiko erakunde politiko eta sindikal batzuetako ordezkariek Eusko Jaurlaritzarekiko loturak mantentzeko erabakia hartu zutela adierazten da. Ondoren, bost artikulutan, berretsi eta adierazten dute hitzartzen zutena:
- Altxamenduaren aurka gauzatu zuten batasuna berrestea, Errepublikak Autonomia Estatutua onartu ostean eratu zen Eusko Jaurlaritza eta bere Lehendakaria, José Antonio Aguirrerekin batera.
- Herria ordezkari gisa, bere nahi, gogo eta helburu politiko-sozialak bere gain hartzen zituen neurrian, Jaurlaritza horrekiko konfiantza eta kolaborazioa.
- Behin Frankoren diktadura eraitsia eta demokrazia berrezarria, haiek (sinatzen dutenek), Euskal Herriak era askean erabakitzen zuena errespetatuko zutela.
- Erakunde bat eratuko zutela, behin diktadura amaituta, Eusko Jaurlaritzari bere eginkizunetan aholku eta laguntza emateko. Erakunde hori araudi egoki batek araututa egongo zen.
- Frankismoaren, diktaduraren, demokraziaren aurkako mugimenduen eta monarkiaren berrezarpenaren aldeko ororen aurka borroka egingo zutela, horretan bat zetozen penintsulako gainerako guztiekin batera (herri, erakunde, etab.).
Testuingurua
Hitzarmen hau EAJ, ANV, PCE, PSOE, PRF (Partido Republicano Federal), EMB (Euzko Mendigoizale Batza), UGT, ELA eta CNTko ordezkari batzuek sinatu zuten. Baionan bildu ziren akordio batera iristeko, eta haien helburua Eusko Jaurlaritzaren inguruan batasuna erakustea izan zen, baina haien ideologiari uko egin gabe.
Altxamendua sortzean, Errepublikak azkar onartu zuen Euzkadiko Estatutua, nahiz eta Bizkaian bakarrik egon indarrean eta 9 hilabetez soilik, Francoren tropen menpe erori arte. Gerra Zibila amaitzean, errepresioa oso gogorra izan zen, eta hildakoen kopurua oso altua izan zen gerra, gosete eta gaixotasunen ondorioz. Politiko gehienek atzerrira joan behar izan zuten, erbesteratuta. 1940an, Manuel de Irujok, Eusko Jaurlaritzako presidenteordeak, Euzkadiko Kontseilu Nazionala ezarri zuen Euzkadiko Errepublika independentea defendatzeko, eta J.A. Aguirrek, lehendakariak, Eusko Jaurlaritzan Errepublikaren aldeko alderdi eta sindikatu guztiak onartu zituen. Geroago, EAJ-PNVk euskal exiliatu guztiak bildu zituen Baionako Euzkadiko Kontsulatuaren inguruan, baina II. Mundu Gerraren ondorioz, Frantziatik ihes egin behar izan zuten, lehenik EUAra joan eta amaieran Mexikora. Hala ere, 1944an, oposizioko alderdi eta sindikatu guztiek, Toulousen bilduta, Euzko Bloke Nazionala aldarrikatu zuten, eta akordio batera iritsi ziren, hemen agertzen den Hitzarmena, Gobernuaren inguruan guztien arteko batasuna lortzeko.
Testuaren Garrantzia
Hitzarmen honek etorkizunerako programa bat aldarrikatu zuen, eta, batez ere, Gobernua bermatzeko egin zuten, batzuek kolokan jarri zutelako. Askatasun demokratikoak berreskuratzea izan zen une horretan gehien inporta zaiena, eta alderdien interesen gainetik jarri zuten helburu hori.
Bizkaia eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoa
Testu honen egilea Francisco Franco da, Gerra Zibilaren protagonista nagusia, gobernu buru izendatu zena eta Generalisimo deitzera pasatu zena. 1937ko ekainaren hogeita hiruan idatzi zen Burgosen. Boletín Oficial del Estadoan agertu zen 1937ko ekainaren 24an. Bere helburu nagusia Bizkaian eta Gipuzkoan zegoen Kontzertu Ekonomikoa ezabatzea zen. Lehen mailako testua da, hau da, testu juridikoa.
Testuaren Ideia Nagusiak
Testu honen ideia nagusia Lege-Dekretua bera da, eta beste hiru ideia nagusi gehiago jasotzen dira:
- Esaterako, Estatuak Euskal Herriari pribilegiozko egoera bat eman ziola 1876. urtean Foruak kendu zirelako.
- Uztailaren 17an, Bizkaia eta Gipuzkoa Nazionalen aurka altxatu zirela, eta hori Francorentzat traizio bat izan zela.
- Horren ondorioz, Francok Gipuzkoa eta Bizkaia zigortu zituela Kontzertu Ekonomikoa kenduz, ez ordea Nafarroa eta Arabari, horiek pribilegioa mantendu baitzuten sari moduan.
- 1876. urtean, Euskal Herriak foruak galdu zituela, eta horren ordez, lau probintziei Kontzertu Ekonomikoa eman zitzaiela, hau da, pribilegiozko egoera bat, geroago galduko zutena.
- 1931. urtean II. Errepublika ezarri zela eta 1936. urtean Euskal Estatutua sortu zela, hiru saiakera izan ondoren, eta hortik Jose Antonio Agirre lehen lehendakari gisa atera zela.
Testuingurua
Azkenik, 1937ko ekainaren 24an, Francok Gipuzkoa eta Bizkaiari kendu zizkien, traizioa zela eta; izan ere, lehen esan bezala, hauek Nazionalen aurka altxatu ziren.
Testuaren Garrantzia
Testu hau garrantzitsua da Euskal Herriarentzat, lehenengo eta ondorengo bat markatu zuelako. Hasieran, Euskal Estatutuaren sorrerarekin eta Kontzertu Ekonomikoarekin, pribilegiozko egoera bat bizi zen, baina altxamenduaren ondoren pribilegiozko egoera amaitu zitzaion. Francok traizio baten moduan hartu zuenez, zigor baten bidez zigortu zituen. Hala ere, garrantzitsua da Araba eta Nafarroarako, izan ere beraiek ez baitzuten traiziorik egin eta Kontzertu Ekonomikoarekin jarraitu zuten.