Euskal Herriko eta Iberiako Baso eta Landarediaren Zonaketa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Sarrera eta Basoen Degradazioa

Basoek hezetasuna behar dute. Gutxiago dagoenean, zuhaitz gutxiago agertzen dira, sastrakadia (behe mailako landaredia) sortuz, eta azkenean belardi bilakatuz (baso degradatua). Altuera-eragina: 1000 m-tik gora basorik ez → sastrakadia, gorago → belardia, gorago → landaredi falta.

Klima Ozeanikoa

Baso Ozeanikoaren Ezaugarriak

  • Hostoa: Erorkorra (udazkenean galdu eta udaberrian hazten da → udazkeneko koloreak), leuna, tamaina handikoa.
  • Enborra: Bat, zuzena, luzea, azal leuna, motel hazten da.
  • Zuhaitzen behekaldean: Iratzeak, Otalurra (sastraka), belardia, garoa.

Espezie Nagusiak Klima Ozeanikoan

  • Pagoak: Aurreko ezaugarriak betetzen dituzte. Hezetasuna behar dute eta hotz handirik ez (1000 m azpitik aurkitzen dira). Baso garbia sortzen dute (behekaldean sastraka eta belardi gutxi).

Pago motzak ere badaude, ikatza eta ontziak egiteko erabiliak.

  • Haritza: Aurreko ezaugarriak betetzen ditu. 600 m-tik behera aurkitzen da (hotzik ez). Ezkurrak ematen ditu eta ikatzerako erabiltzen da.
  • Beste batzuk: Gaztainondoa, Ametza, Zumarra, Ezkia, Lizarra, Pinua (belardia).

Klima Mediterraneoa

Baso Mediterraneoaren Ezaugarriak

  • Hostoa: Ez galkorra (iraunkorra).
  • Enborra: Motza, azal zimurra, motel hazten da.

Espezieak eta Sastraka Formazioak

  • Artea: Hezetasun gutxiago behar du, negu hotzak eta uda beroak jasan ditzake. Penintsulako zuhaitz hedatuena da. Itzala egiteko erabiltzen da (globo forma → animalientzat).
  • Artelatza: Negu leunak behar ditu, hezetasun gehiago. Kortxoa hemendik ateratzen da.
  • Pinua: Bigarren mailako landare formazioa da, ondo moldatzen da muturreko egoeretan.
  • Sastrakak (hezetasunaren arabera):
    • Makia: Hezetasun gehiena (hau baino hezetasun gehiago = zuhaitza).
    • Garriga: Erdiko hezetasuna.
    • Estepa: Hezetasun gutxi.

(+1000 m-tik gora → belardia).

Oharra: Estepako kliman belardi eta zuhaitzik ez, estepako sastrakak bakarrik.

Mendiko Klima

Hezea, negu hotzak, uda leunak → landaredia egokitu egiten da (altueran behetik gora):

  • Klima Ozeanikoko Mendiak: Haritza → Pagoa → Izeia → Belardia → Liken / goroldioak
  • Mediterraneoko Mendiak: Artea → Artelatza → Izeia → Pinua → Belardia → Liken / goroldioak

Kanarietako Klima

Behekaldean klima lehorra, erdialdean hezea, goikaldean lehorra. Landaredi ikaragarri aberatsa du, espezie mediterraneoak eta afrikako espezieak nahasten dira.

  • Behekaldean (500 m arte): Sasiak, palmondoak, astalarrak…
  • Erdialdean: Pinua (autoktonoa), Laurisilvako basoa (oihan tropikala → baso itxia, zuhaitz altuak).
  • Goikaldean (+1000 m): Landaredi gutxi.

Entradas relacionadas: