Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako Geografia Fisikoa

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Mendigune Zaharrak

Mendigune Zaharrak: Egitura zaharren gainean garatutako erliebea. Iparraldekoak Aro Tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo baten bloke bat berriz altxatzerakoan, Alpetar Orogenesiaren ondorioz. Material Paleozoikoek osatzen dituzte, eta higadura handiko inguruak direnez, itxura biribildua dute. Adibidez, Zentrala (Toledo) eta Kantauriar Mendebaldea.

Tolestura Mendikateak

Tolestura Mendikateak: Aro Tertziarioko Alpetar Orogenesian sortutako goraguneak. Itsasoak Sekundarioan jalkitako materialak (kareharria, adibidez) tolestean sortuak. Aldapa eta forma malkartsuak dituzte, gazteak direnez higadura gutxi jasan baitute. Adibidez, Iberiar Mendikatea, Kantauriar Ekialdea, Pirinioak eta Betiko Mendikateak.

Arro Sedimentarioak

Arro Sedimentarioak: Aro Tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, sedimentuz betetakoak (buztina/kareharria). Gaur egun horizontalak eta pixka bat inklinatuak dira, ez baitute orogenesirik jasan. Adibidez, Ebro, Guadalquivir, Duero, Guadiana eta Tajo.

Arro Hidrografikoak

Arro Hidrografikoak: Lurraldearen atal bat da, bertako urak ibai handiago batera doaz. Arroak uren banalerroen bitartez bananduta daude. Adibidez, Duero, Tajo, etab.

Pirinioak

  • Ardatza edo Axiala: Akitaniako Hertziniar Mendigune Zaharrari dagokio. Alpetar Orogenesian gaztetu zen. Material Paleozoikoek osatzen dute. Altuera handiena du.
  • Pirinioaurreak: Aro Tertziarioko Alpetar Orogenesian sortu ziren, Fosa Piriniarrean jalkitako material sekundarioak tolestean. Ardatzarekin paraleloak diren bi lerrokatzetan egituratzen dira: barruko eta kanpoko mendilerroak.
  • Erdiko Sakonunea: Pirinioaurreko barruko eta kanpoko mendilerroak banantzen ditu.

Euskal Mendiak

Euskal Mendiak: Pirinioaurrearen luzapena dira, kareharrizko formak dituzte, eta forma leunak eta altuera ertaina dute. Pirinio Axiala ekialdeko muturrean agertzen da. Adibidez, Gorbeia eta Aralar.

Ebroko Sakonunea

Ebroko Sakonunea: Pirinioen paraleloa da. Antzinako Ebroko mendigunearen lekua hartzen du. Mendigunea hondoratu egin zen inguruko mendikateak altxatu zirenean. Sakonunean, lehenago, itsasoa egon zen, eta gero, itxi egin zen, aintzira bat sortuz Aro Tertziarioan arte. Orduan, Ebrok itsasoraino bidea egin zuen Kataluniako kostaldeko mendien artetik; beraz, itsas materialak eta material kontinentalak ditu.

Klima Ozeanikoa

Klima Ozeanikoa: Prezipitazio ugari eta erregularrak. 800 mm baino gehiago. Bitarte termiko txikia kostaldean itsasoaren eraginez, barrualdean moderatua. Neguan prezipitazio gehiago, eta leunak izaten dira; beraz, lurra zurgatzeko gai da.

Klima Mediterraneoa

Klima Mediterraneoa: Prezipitazioak urriak edo moderatuak, irregularrak eta ekaitz-modukoak dira. 800 eta 500 mm artean moderatua, eta gutxiago, urria. Banaketa irregularra da: uda lehorra eta batzuetan ekaitz handiak. Tenperaturak asko aldatzen dira latitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera.

  • Mediterraneoa

    Mediterraneoa: Ceuta, Melilla, Hego Atlantikoa, Mediterraneoa. Prezipitazio urriak edo moderatuak dira, 800 eta 300 mm artean. Hego Atlantikoan euri gehiago, kostalde mediterraneoan urriago, eta maximoa udazkenean izaten da. Bitarte termiko moderatua.

  • Kontinentalizatua

    Kontinentalizatua: Iberiar Penintsularen barrualdea. Prezipitazioak urriak edo moderatuak dira. Tenperaturek bitarte termiko handia dute: uda beroak eta negu hotzak.

  • Lehorra

    Lehorra: Iberiar Penintsulako hegoaldea eta Ebroko haranaren erdiko zatia. Prezipitazio oso urriak, 300 eta 150 mm bitartean. Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasoaren arabera.

Mendiko Klima

Mendiko Klima: 1.000 metroko inguruak hartzen ditu. Gora egin ahala, prezipitazioak ugaritu eta tenperatura jaitsi. Urtean 1.000 mm baino gehiago. Bitarte termiko txikia eta negu hotzak (hilabete bat 0 °C-tik behera). Ondorioz, elur formako prezipitazioak ugariak dira. Klima ozeanikoaren inguruko mendietan ez dago hilabete lehorrik eta uda freskoak izaten dira; mediterraneoetan, berriz, prezipitazioek udan behera egiten dute eta hilabete bat edo bi lehorrak izaten dira.

Entradas relacionadas: