Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako Gertaera Historikoak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Gaztelako eta Aragoiko Koroen Ezberdintasunak

Gaztelako Koroa

Gobernua

Estatu bakarra zuen. Errege-erreginek penintsulako gainerako errege-erreginek baino botere handiagoa zuten. Legeak egiteko, gerra deklaratzeko eta epaitzeko ahalmena zuten. Gaztelako Gorteek ezin zuten legerik egin. Gorteen ahalmen garrantzitsuena errege-erreginek eskatutako zergak onartzeko edo ukatzeko ahalmena zen.

Ekonomia

Oinarria nekazaritza eta abeltzaintza ziren. Abeltzaintza ardi merinoen hazkuntzan oinarritzen zen. Artilea, kalitate handikoa, beste herrialde batzuetara esportatzen zen. Artaldeak transhumanteak ziren eta bide-sare batetik ibiltzen ziren. Abeltzaintzakoek batzarretan biltzen ziren (Mestak), beren lanbideko arazoak konpontzeko.

Artilearen eta artilezko oihalen salmentaren ondorioz, eskulangintza eta merkataritza asko garatu ziren. Ekonomiaren gorakadak azoken garapena ekarri zuen.

Aragoiko Koroa

Gobernua

Kataluniako konderriek eta Aragoiko, Valentziako eta Mallorcako erresumek osatzen zuten Aragoiko Koroa. Aragoiko errege-erreginek botere txikiagoa zuten Gaztelako errege-erreginek baino. Errege-erreginek ezin zuten ez zerga ez lege berririk ezarri, erresuma bakoitzaren Gorteen onarpenik gabe.

Ekonomia

Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi ziren. Hala ere, Aragoiko Koroak merkataritza-harreman ugari zituen herrialde askorekin. Hiri handienetan itsasoko kontsulak sortu ziren, nabigazioarekin eta merkataritzarekin zerikusia zuten gaiak epaitzeko.

Aurkikuntzen Kausak

XV. mendetik aurrera, europarrek zenbait itsas espedizio egin zituzten. Esplorazio horiek egiteko, zenbait arrazoi izan zituzten:

  1. Ekonomikoa: Europarrek Ekialdera beste merkataritza-bide batzuk aurkitu behar izan zituzten.
  2. Aurrerapen Teknikoak:
    • Mapa berriak garatu zituzten.
    • Nabigatzeko tresnen erabilera hedatu zen.

Foruak

Ahozko transmisioa alde batera utzi eta testuak idazten hasi ziren. Horrela, legeak eta araudiak idatzi zituzten. Lege eta araudi hauek foruak eratu zituzten.

Ezaugarriak

  • Lurraldearen administrazioa, berezko erakundeen bidez.
  • Errege-ogasunari zergak ordaintzetik salbuestea.
  • Soldadutza egitetik salbuestea.
  • Zergarik gabeko merkataritza-eremu bat eratzea.
  • Mugak barnealdean kokatzea.

Foru Baimena

Lurraldeek errege-ordenak egokiak ziren ala ez erabaki zezaketen.

Entradas relacionadas: