Euskal Herriko Industria: Ekoizpena, Antolaketa eta Kokapena

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Mineral Ez-Energetikoen Ekoizpena eta Kontsumoa

Burdina gehiena altzairua (siderurgia-industriaren oinarria) ekoizteko erabiltzen da. Burdin ekoizle nagusiak Txina, Brasil, Australia, India eta Errusia dira.

Bauxitatik aluminioa ateratzen da. Eraikuntzan, aeronautikan eta mekanikan erabiltzen da. Bauxita mehatz handienak Australian, Brasilen, Indian, Txinan, Ginea, Indonesian eta Jamaikan daude. Aluminio ekoizle nagusiak Txina, Errusia, Kanada, Estatu Batuak eta Australia dira.

Kobre elektrizitatea eroateko erabiltzen diren kableen oinarria da. Txile da ekoizle nagusia.

Lanaren Antolaketa Berria Mundu Globalizatuan

Ekonomia harremanak inoiz baino biziagoak dira, ekonomiaren globalizazioa gertatu delako.

Industria Sektorean:

  • Enpresa askoren ekoizpena mundu-merkatura zuzenduta dago. Merkeago saltzeko, enpresa txikiagoak erosi eta tamaina eta boterea handitzen dute. Ondorioz, enpresak biltzen dira inbertsio handiak behar dituztelako.
  • Enpresa handi horietako asko multinazionalak dira (herri askotan jarduten dute). Multinazional nagusiek sekulako negozio bolumena izaten dute, eta batzuk ezinbestekoak dira estatu batzuetarako.
  • Industria lanaren antolaketa aldatu egin da. Ekoizpen prozesuak ere globalak dira. Produktu bat ekoizteko jarduerak banatu egiten dira, eta jarduera bakoitza leku egokienean egiten da.

Enpresa batzuk beste enpresa batzuei azpikontratatzen dizkiete zerbitzu batzuk eta ekoizpenaren zati bat. Produktuak hobetzen dituzte, enpresa espezializatuekin lankidetzan jardunez.

Kontsumitzailearentzako Industria

Arrakasta izateko, gizarteak behar dituen produktuak ekoitzi behar dira, eta lehiakideen produktuetatik nabarmendu. Kontsumitzaileen zaletasunetara arin egokitzeko gaitasuna izan behar dute enpresek.

Aurrekontuaren zati handi bat honako hauetan gastatzen da:

  • Marketing/Publizitatea: Kontsumitzaileen nahiak jakiteko eta erosteko erabakian eragiteko.
  • (I+G+b): Produktu berri, gero eta sofistikatuagoak eta pertsonalizatuagoak sortzeko.
  • Enpresa-antolaketa: Eraginkorra izan dadin.
  • Logistika: Produktuak ekoizpen-unitateen artean garraiatzea eta munduko merkatuetan banatzea, produktuak ahalik eta kontsumitzaile gehienengana iristeko.

Industria enpresek baliabide gehiago erabiltzen dituzte ekoizpena bera ez diren ekoizpen-prozesuko faseetan. Industria modernoa oso lotuta dago 3. sektorearekin (industriaren tertziarizazioa).

Industria Kokapena

  • Garraio-erraztasunak: Komunikazio onekoak, garraioarekin zerikusirik duen guztia errazteko.
  • Eskulana: Eskuragarritasuna eta Kostuak: Industria batzuk oso prestakuntza oneko langile ugari dauden lekuetan kokatuko dira, edo eskulana merkea eta ugaria den lekuetan.
  • Kontsumitzaileengandik Hurbil egotea: Oinarrizkoa da produktu galkorrak ekoizten dituzten industrietarako.
  • Faktore Politikoak: Gatazkarik gabeko lekuak, gobernu egonkorrekoak eta ustelkeria urrikoak. Jabetza pribatua bermatuta edukitzea ere garrantzitsua da. Gobernuek herriko enpreseei diru laguntzak eta zerga salbuespenak eskaintzen dizkiete.
  • Beste Industria Batzuetatik Hurbil egotea: Industria askok beste industria batzuen ondoan kokatzea erabakitzen dute: industrialdeak eratuz kostuak murrizteko.
  • Lurzoruaren Prezioak: Industriek lurzoru asko behar dutenez, lurzoruaren kostua faktore garrantzitsua da.
  • Natura Baliabideen Ugaritasuna: Lehen ekoizpen prozesurako eta energia iturriak zeuden lekuetan. Gaur egun, neurrizko prezioan garraia daitezke.

Industria Mota Nagusiak

  • Siderurgia / Burdintza
  • Metalurgia: Metalezko beste mineral batzuk metal edo aleazio bihurtzen ditu.
  • Industria Petrokimikoa: Erregai fosilak erabiltzen dituzte, beste produktu batzuk ekoizteko: plastikoak, gasolina, etab.
  • Zementu Industria: Harriak eraikuntza material bihurtzen dituzte.
  • Ekipamendu Ondasunen Industria: Beste industria batzuetarako tresnak egiten dituzte.

Entradas relacionadas: