Euskal Herriko Industria: Historia, Garapena eta Gaur Egungo Egoera
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB
Industria Euskal Herrian: Atzera Begirakoa eta Gaurko Egoera
Industria, industrializazioarekin hasi zen prozesua da. Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da, energia iturriak erabiliz. Industrializazioa 1850. urtean gertatu zen prozesua da, baita industria sektorea garatu eta nagusi bilakatzeko prozesua ere, beste sektoreen aldean. Gaur egungo industrializazioaren datuen barruan, oso garrantzitsua da, BPGaren laurdena hartzen baitu (%24,4rekin). Populazioaren aldetik, enplegua dutenak %21,1 dira. Izan ere, Euskal Herrian ditugun enpresak txikiak eta ertainak dira, horregatik, ez dituzte langile asko behar.
Industrializazioaren Faktore Nagusiak Euskal Herrian
Euskal Herrian ditugun faktore nagusiak hainbat dira:
- Lehengaiak: Burdina kantitate ugari eta erraz eskuratzeko aukera Trianoko mendietan.
- Kokapena: Kostaldean kokatuta gaudenez, errazago egiten zaigu produktua esportatzea (Britainia Handira).
- Historia: XVI. mendetik aurrera burdinolen sektoreak garrantzia handia hartu zuen.
- Ekimenak: Lehengaiak izanda, baita kokapen ona ere, jendeak iniziatiba izanda enpresak sortzen hasi ziren.
XIX. mendearen amaieran, 1850. urtean industrializazioa hasi egin zen. Industrializazioa izan ahal izateko lehengaiak, kokapena eta langileak izateaz aparte beste faktore garrantzitsu bat behar da: dirua. Diru hori lortzeko produktuak saltzen lortuko da eta hortik konpainia mistoak (enpresak) eratuko dira. Hemengo produktua babesteko protekzionismoa ezarri zen. Protekzionismoa, herrialde batek kanpoko konkurrentziari aurre egiteko nazioarteko merkataritzari trabak jarri eta bertako ekonomia babesteko politika ekonomikoa da.
Krisiak eta Garapen Berriak
1918. urtean IMG heldu zen eta izugarrizko krisia suposatu zuen. Dirua lortu zuten baina inbertitzen ez zutenez industria zaharra geratu zen. Hori gehitu behar zaio 1929. urtean New Yorkeko kraka krisi askoz handiagoa suposatu zuela. Horrela Espainiako Gerra Zibila heldu zen eta izugarrizko galerak sortu zituen.
Desarrollismoa 1960. urtean heldu zen Espainiara, frankismoarekin batera. Desarrollismoari esker Espainia industrializatzea suposatu zuen, batez ere, Euskal Herrian industrializatuta zeuden herriak (Bizkaia eta Gipuzkoa) saturaziora heldu ziren, Araban ordea, industria garatu zen. Baina 1973. urtean beste krisi bat heldu zen, petrolioaren krisia, Euskal Industria tradizionala suntsitu zuena. Izan ere, petrolioaren prezioa igotzen denean enpresaren etekinak galduko dira, bakarrik galerak edukiko dituzte, horren ondorioz enpresak itxiko dituzte.
Berregituraketa eta Modernizazioa
Krisia konpontzeko berregituratze prozesua hasi zuten 1982. urtean. Prozesu hau aurrera eramateko, lehenik eta behin, lur zoru industrialak eratu zituzten (parke teknologikoak), baita gobernuak industria berriak bultzatzera subentzioen bidez hasi ziren. Gobernuak hau eginez lortu nahi zutena enpresak beltzetik enpresa berdera bilakatzea zen, horri eta I+G+Iari esker Industria modernizatzea lortuko da.
Gaur Egungo Egoera
Gaur egun dugun egoera Euskal Herrian oso ona da, azkenean, industria lehiakorrak, modernoak eta espezializatuak ditugu. Adibidez, industria sektore helduaren aldetik, metalurgia, siderurgia eta ontzigintza antzinatik dator, hau da, antzinan zeuden industriak (Altos Hornos, Euskalduna…) espezializatu egin ziren, horrela gaur egun industria oso espezializatuak izateko, hala nola, Sidenor, Arcelor, Balenciaga, etab. Sektore Dinamikoari begira, garraioa eta automobilgintza garrantzia handia hartzen joan dira gure egunerotasunean. Adibidez, EH-an Mercedes Basaurin kokatu zen eta garraioan CAF konpainia nagusitu zen hemen. Hortaz aparte, petrokimika (Petronor), elikagaiak (ardotegiak (Piérola) eta kontserbak (Ortiz)) garrantzi handia ere izan zuen. Era berean, Energia (Iberdrola) industria Espainia mailan garrantzitsuenetako bat izan zen. Azkenik Puntako sektoreen barruan, produktu farmazeutikoak (Farma eta Norai), Aeronautika eta Aeroespaziala (Gamesa), elektronika eta IKT (Euskaltel) baita Bioteknologia ere aurkitu dezakegu Euskal Herri mailan.