Euskal Herriko Industria Iraultza eta Langile Mugimendua
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB
Gizarte Egitura Berria
Gizarte tradizionalaren eta industria gizartearen arteko igarobidea eman zen. Klase sozialetan oinarritutako gizartea sortu zen: negozio berrien jabe ziren burgesak eta proletarioak.
Migrazioak
Landa guneetatik eta Espainiatik, batez ere Bizkaira, migrazio handiak izan ziren. Eskulan eskariaren ondorioz, jende asko etorri zen. Lan eta bizi baldintza kaskarrak zituzten. Pobre eta analfabeto hauek errialdeko bizimoduarekin ez zetozen bat (euskara, tradizioa, katolikotasuna) eta sortzen ari ziren langileen erakundeen oinarria izango ziren. Baita langile klasearen lehen gatazken protagonistak ere (1890eko Bizkaiko Greba).
Populazioaren Hazkundea eta Hiri Espazioa
Gipuzkoa eta Bizkaiko biztanleria asko hazi zen. Hirietako bereizketa sozialak nabarmenak ziren. Burgesak hirietako zabalguneetan bizi ziren eta langileak hiri zaharreko edo periferiako etxeetan. Bilboko itsasadarraren ezkerraldean, lan-baldintza eta elikadura txarra, higiene falta eta izurriteak zirela eta, heriotza tasa handitu zen. Jaiotza tasak ere gora egin zuen. XIX. mendearen bukaeran estolderia eta edateko ura hobetzeak gaixotasunak saihestu zituen eta heriotza tasak behera egin zuen XX. mendeko lehen hamarkadan. Jaiotza tasak, berriz, 1925etik aurrera egin zuen behera. Urbanizazioa azkartu zen Bilbon, hiria txiki geratu zen eta zabalguneak behar ziren etorri berriak hartzeko.
Langileen Bizi Baldintzak
Bizitza eta lan-baldintzak oso txarrak ziren. Espezializaziorik gabeko langileak ziren, erraz ordezkatu zitezkeenak. Pilatzea meatze zonetan zen nagusi eta barrakoiak eraiki ziren langileentzat. Instalazio hauek txarrak ziren, tokiz erraz aldatzeko modukoak. Gela bakar bat izaten zen, komunik gabe eta bertan ehun edo gehiago pilatzen ziren. Langileek enpresaren kantinetan erosi behar zuten. Prezioak oso altuak ziren, Bilbokoak baino %40 garestiago, eta elikagaiak, berriz, oso kalitate txarrekoak. Elikadura txar eta urriaren ondorioz sortutako gaixotasunen eta errakitismoaren aurrean ez zegoen babesik. Lan jardun luzeek ere eragina zuten. Sarritan ordu askoan lan egiten zuten eta soldata egokitzen zen produkzioari. XX. mendeko lehen hamarkadetan langileen lan baldintzak hobetu ziren: lanorduak 9ra jaitsi ziren eta Langile Mugimenduaren ostean 8ra; igandeetan ez zen lan egiten, eta gizarte babesa lortu zen: emakume, ume eta lan istripuei buruzko legeak sortu ziren.
Langile Mugimendua
Lan baldintza gogorrei buruz zegoen kezkatik sortu zen, soldata apalengatik, gizarte desberdintasunengatik eta babes falta zein enpresaburuen gehiegikeriengatik. Errestaurazio garaian, Elkarteen Legearen babespean sortu ziren: UGT, SOV-ELA eta CNT. Sindikatuek nagusiek sindikatuak onartzea, negoziazioa kolektiboa izatea, eta lan baldintzak hobetzea eskatzen zuten. Langile Mugimenduaren ostean soldaten igoera hasi ziren eskatzen. Garai honetan sindikatuek greba erabili zuten, batez ere Bizkaian, eta beranduago Gipuzkoa eta Araban. Langile Mugimenduaren ondoren elkarrizketa erabili zuten (joera sozialista). Bi joera nagusi egon ziren:
Sozialismoa
- Marx eta Engelsen ideologian oinarritua.
- Langileak agintera heltzeko alderdi sendoak eratu. Lehen Internazionala eta PSOE sortu ziren.
- Agintera heltzean produkzio ondasunak jabe pribatuei kendu eta kolektibizatu egin beharko zituzten klaseen oinarriak desagertzeko.
- Sozialismoak Euskal Herrian (meatzaldean, ezkerraldean) garrantzia izan zuen. Langileak enpresa handietan egoteak lagundu zuen alderdi eta sindikatu sendoak sortzen.
Anarkismoa
- Sozialismoaren helburu berdinak zituen, baina bideak guztiz ezberdinak ziren.
- Agintearen kontra zegoen eta proletalgoaren diktadurarik ez zuen nahi, bide politikoak ukatuz. Ez zen hauteskundeetara aurkezten. Langileak, alderdirik gabe antolatu behar ziren, iraultza zuzenean eginez.
- 1910ean CNT sindikatua sortu zuten, iraultzarako bidetzat sindikatua onartuz, politikan parte hartu gabe. Euskal Herrian ez zuen ia indarrik izan.